Karpo tunelaren sindromea eta epikondilitisa garbikuntza eta ileapaindegien sektoreetan gaixotasun profesional bezala aitortuak.

ESKinforma deskargatu

 

 

ESKren aldarrikapen nagusienetako bat, lan osasunari dagokionean garbikuntza sektorean, gaixotasun profesionalen aitortza da. Oraintsu emandako epai eta Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala–INSS-en ebazpenen ostean, karpo-tunelaren sindromea eta epikondilitisa (tenistaren ukondoa) gaixotasun profesionaltzat hartu dira garbikuntzan eta ile-apainketan.
LGSS–Gizarte Segurantzaren Lege Nagusiaren 116. artikuluak gaixotasun profesionalak zehazten ditu, eta gaixotasun batek profesionaltzat hartua izan dadin honako baldintzak bete behar ditu:

  • Gaixotasuna lanaren ondorioz eranstea eta jarduerak gaixotasun profesionalen kuadroan zehaztuta izatea (1299/2006 errege-dekretua, azaroak 10ekoa).
  • Aipaturiko kuadroan gaixotasun profesional bakoitzarentzako agertzen diren elementu edo substantziaren ondorioz gaixotasunaz jota izatea.

Karpo-tunelaren sindromea gaixotasun profesionalaren aitortza garbikuntza sektorerako Auzitegi Nagusiaren epai baten ondorioz izan da; epai honek dio 1299/2006ko errege-dekretuan ematen den gaixotasun profesionalen kuadroa izendatzailea baino ez dela, hau da, gaixotasun bat profesionala izan daitekeela nahiz eta kuadro horretan jasota ez izan.

Epai honetan sustatuta, Bilboko 6. Gizarte Epaitegiak (garbikuntzaren kasurako) eta GSIN-k (ile-apainketaren kasurako) epikondilitisa edo tenitaren ukondoa gaixotasun profesionalatzat hartu dituzte. Etengabeko flexio-hedarurazko mugimenduek eskumuturrak behartzen dituzte eta honegatik gaixotasun hauek patologia profesionaltzat hartu dira sektore hauetan, nahiz eta 1299/2006ko errege-dekretuan sartuta ez dauden.

Gogoratu aitortza hau ez dagokiela bakarrik besteen kontura lan egiten duten langileei, baizik eta etxeko langileek (1620/11 errege-dekretua) eta langile autonomoek ere (20/2007 legea) prestazioetarako eskubidea dutela kontingentzia profesionalaz.

Era honetako gaitzik dugunean Mutuara jo behar dugu eta honek tratamendua eta errehabilitazioa bere gain hartu behar ditu. Mutua ez bada horren kargu egiten eta Osakidetzako osasun-zerbitzuetara bidaltzen bazaitu, ESK sindikatura jo ezazu erreklamazio bati ekiteko kontingentzia zehaz dezaten eta GSIN izan dadila gaixotasun horien jatorriaz erabakitzen duena.

Telefono eta grabaketak lantokian

Kale gorrira bota naitzakete whatsapp-eko mezu baten bidez? Lanean bizi dudan egoera graba dezaket nire telefono mugikorrarekin? Epaiketa batean frogatzat Irakurri

Ordaindutako lizentzien zenbaketaren hasieraren inguruko epaia

Epai batek ordaindutako lizentziak (ezkontza, jaiotza, heriotza, istripu edo gaixotasun larrietan) zenbatzeko erari buruzko interpretazio-irizpide berri bat ezartzen da.ble. Irakurri

Eguneko eta asteko atsedenaldia

Lanaldiek, egutegien egiteak edo asteko atsedenaldiek hamaika arazo sortzen dituzte askotan. Irakurri

Aitatasun-baimenaren luzapena

Aitatasun-baimenaren luzapena, komatxo arteko prestazioa Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3

44 hildako 2019an

lan istripuetan

Agenda

30
Urt
Date: 30 urtarrilak 2020
Urtarrilak 30 greba orokorra pentsio, lan duina eta eskubide sozialen alde.