Aldi baterako ezintasunen kontrolen hitzorduetarako joan-etorrien gastuen ordainketa egin behar digute Mutuek.

ESKinforma deskargatu

 

Kontingentzia arruntengatik aldi baterako ezintasunen kontrolen hitzorduetarako joan-etorrien gastuen ordainketa urteak erreklamatzen eman eta Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko martxoaren 21eko txosten berrian adierazten den interpretazio-aldaketa baten ondoren, Mutuek kontingentzia arruntengatik aldi baterako ezintasunen kontrolen hitzorduetarako joan-etorrien gastuak ordaintzen hasi dira.


Kontingentzia arruntarengatik bajan egon eta kudeaketa ekonomikoa Mutuaren eskuetan denean, dei gaitzakete eta hitzordura joan behar izango dugu, normalean Mutuaren lokalera aipaturiko kontrola egitera, baina hemendik aurrera joan-etorriaren gastuak ordaindu behar dizkigute.  Hau da, txosten berriaren datatik aurrerantzean, 2017ko martxoaren 21etik aurrerantzean hain zuzen, joan-etorriaren gastuak, gutxienik, ordaindu behar dizkigute.


Istripu edo gaixotasun laboralek (kontingentzia profesionalak) tratamendu berbera izan beharko lukete eta hauen joan-etorriak kontsultetara, sendaketak, errehabilitazio, eta abar ordainduta egon beharko lukete.  Mutuek ez dute eskubide hau zuzen-zuzenean aitortzen, guk erreklamatu beharko diegu; honetarako urte bat dugu gastua eman zenetik. Urte bateko epe honek gaixotasun edo istripu ez-laboraleekin lotutiko gastuak ordaintzeke diren kasuetarako ere balio du.


Hurrengo linkean erreklamazio hau egiteko eredua aurkituko duzue: Deskargatu  Kontuan izan behar duzue erreklamazioarako kontingentzia aukeratu behar duzuela (arrunta ala profesionala).