Esperientziak erakutsi digu afiliatu asko dauden sektoreetan langileen lan-baldintzak hobeagoak direla. Horregatik da garrantzitsua afiliatzea eta antolatuta egotea. Sindikatuaren babesarekin indar eta tresna gehiago ditugu enpresen gehiegikeriei aurre egiteko.
Nola afiliatu?

Afilia zaitezke online inprimakia betez eta zure herrialdeko postara bidaliz.
- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Nahiago baduzu, gure egoitzetako batean izena eman dezakezu, baita gure sindikatu-atalen eta ordezkarien bitartez ere.

Aurreko aukera pixkat zaila suertatzen bazaizu teknologia berriekin ongi konpontzen ez zarelako,dei gaitzazu telefonoz.
Ze kuota mota daude sindikatuan?
- Kuota arrunta: 20,06 €/hileko (2026. urtea).
Kuotak hiru hilean behin kobratzen dira (hiruhileko osoa 60,18 €).
1.199,59 € gordinetik gorako diru-sarrerak (14 ordainsaritan) dituzten pertsona guztiei aplikatzen zaie. - Kuota murriztua 10,03 €/ hileko (2026. urtea).
Kuotak hiru hilean behin kobratzen dira (hiruhileko osoa 30,09 €).
1.199,59 € gordinetik beherako diru-sarrerak (14 ordainsaritan) dituzten pertsona guztiei zuzenduta dago. Urtero, urtarrilaren 1ean, kuota hori kuota arrunt bihurtuko da automatikoki, eta afiliatuak bere diru-sarreren maila erraztu beharko du kuota murriztua berriro izateko. - Lotura kuota: 6,82 €/ hileko (2026. urtea).
Kuotak hiru hilean behin kobratzen dira (hiruhileko osoa 20,46 €).
Sindikatuari ekarpena egiten jarraitu nahi duten lan-jarduerarik gabeko pertsonei zuzenduta dago (erretiratuak, pentsiodunenak edo lan-merkatuan egon gabe gizarte-prestazioak jasotzen dituztenek). Kuota hori ordaintzen dutenek ez dute zerbitzu juridikoetarako eskubiderik izango, baina bai gainerako eskubideetarako (aholkularitza, sindikatuaren bizitzari buruzko informazioa, parte-hartzea...). - Kuota zabala: hilean 20,06 €-tik gorako beste edozein ekarpen (2026. urtea) egin nahi dutenei zuzenduta dago.
Kuotak hiru hilean behin kobratzen dira.
Ba al dago gutxieneko bazkidetza-iraupena?
Ez. Bazkidetza guztiz librea eta boluntarioa da.
Gure antolakundera gerturatzen diren pertsonen borondate onean fidatu nahi dugu.
Ez dugu bat egiten beste eragile batzuek egiten dituzten ‘iraunkortasun-kontratuekin’ edo kuotak aurrez pagatu behar izatearekin.
Ze zerbitzu daude sartuta bazkidetzaren barruan?
Esteka honetan ikus dezakezu zein zerbitzu dauden afiliazioaren barruan.
Antola zaitez. Denok behar-beharrezkoak gara. Afilia zaitez.
- 1
- 2










