Telefono mugikor eta whatsapp bezalako aplikazio sozial batzuen erabilera oso ohikoak ditugu egunerokoan, ia behar-beharrezko tresnak bihurtu zaizkigularik. Legez arautu gabeko egoerak eman daitezke eta erantzun beharrekoak: Kale gorrira bota naitzakete whatsapp-eko mezu baten bidez? Lanean bizi dudan egoera graba dezaket nire telefono mugikorrarekin? Epaiketa batean frogatzat hartzen al dira?

ESKinforma informazio orria deskargatu

 

 

Prozedura Zibilaren Legearen 299 eta 382 artikuluek “filmazio, grabazio edo antzeko sistemen bidez lorturiko hitz, irudi eta soinuak” baliozkotzat hartzen dituzte Gizarte Epaitegietan, egun telefono mugikor edo tablet batekin egin daitezkeenak, eta ikusiko dugunez frogatzat har daiteke epaiketa batean.

 

AHOTS GRABAZIOAK

1984an, Konstituzio Auzitegiak epaitu zuen bi pertsona eta gehiagoren arteko grabaketa telefonikoa edo elkarrizketa presentzialaren grabaketaren erabilera froga baliagarritzat, beti ere froga aurkezten duena elkarrizketaren parte den, gainontzeko kasuetan legez kontrakoa izango da. Grabaketen ekarpena egitean ez da komunikazioen sekreturako eskubidea urratzen ezta ohorearena, elkarrizketan parte den alderdi batek ekarpena egiten baitu. Hau dela eta, ez da baliagarria besteen elkarrizketen ekarpena.

 

IKUS-ENTZUNEZKO GRABAKETAK

Arazoa, kasu honetan, enpresak egin dezakeen erabileran datza, batez ere bideozaintzen sistemengatik. Grabaketa hauek baliagarriak izateko, Konstituzio Auzitegiak berak dio ezinbestekoa dela “langileei lan jardueraren kontrolatzeko asmoaz aurretiko informazio zehatza, doia, argia eta zalantzarik gabekoa ematea”. Azken epaiek informatzeko behar hori zehaztu dute, eta kamarak langileen begien bistan badaude, edo kartel informatiboak jarri badira nahikoa da.

Dena den, kamarak instalatzeko eta hauek erabiltzeko, enpresak proportzionaltasun aburu bat bete beharko luke neurri hori justifikatu ahal izateko (langileekiko itxurazko susmoak daudela), eta neurri egokia dela nahi den helburua lortzeko (susmoak egiaztatu eta sendotu), beharrezkoa dela eta neurriduna (grabaketaguneak susmoguneetara mugatzea).


Proportzionaltasun aburu berbera jarraitu beharko luke langile batek enpresan grabatzerako garaian (audioz zein bideoz). Ildo honetan esan behar da kaleratzea deseuztzat eman daitekeela enpresak bertan grabatzen harrapatu gaituelako.

 

WHATSAPP-EKO MEZUAK

Badira aplikazio ospetsu honen erabileratik eman daitezkeen arazoak. Besteak beste zalantza ea enpresak kontrola eta fiskaliza ditzakeen langileek aplikazio honetatik bidaltzen dituzten mezuak. Telefono mugikorra enpresarena bada eta honen erabilera profesional esklusioboa azaldu badu enpresak, erabilera pertsonala debekatuz, telefonora heltzea legezkoa izango da konfidentzialtasun-aukerarik ez dagoelako.

Mezu edo pantailadaken erabilera dela eta, froga bezala epaiketa batean, langileen alde edo kontrakoak badira ere, ez da irizpide garbirik jurisprudentzian, hiru aukera daudelarik: Telefono mugikorra froga bezala aurkeztea, epaileek testuak berres ditzaten; notaritza batera joatea notarioak mezuen egiazkotasunaren lekukotasuna eman dezan edo mezuak dokumentu batera transkribatu eta partehartzaileei galdekatu.