Ez digu ematen! Emakumeen pobretzearen aurka

Aurten ere kalera atera behar gara lanaldi bikoitz eta hirukoitzak, indarkeria matxista, soldata-arrakala, zoru itsaskorrak, patriarkatua, egiturazko desberdintasuna eta gizarte- eta lan-prekarietatea salatzeko.

Irakurri...

Sarrigurengo hilketa matxista salatzen dugu

Amorruz eta minez salatzen dugu aurten gure lurraldean gertatutako lehen hilketa matxista. Mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Tatianaren senideei gure elkartasun eta babes osoa adierazten diegu. Ez zaudete bakarrik.

Irakurri...

A25: Indarkeriaren biktima diren emakumeek lan-eskubide espezifikoak dituzte

ESK-k gida bat egin du, genero-indarkeriaren eta/edo sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeen lan-eskubideak jasotzen dituena. Ez dira gustatuko litzaizkigukeen eskubide guztiak, baina garrantzitsua da eskubide horiek badirela jakitea, ezagutzea eta aplikatzea. Azaroaren 25ean Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu.

Irakurri...

Zainketa-sistema publikoa lortzeko abiaburua

Bestalde, zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko arratsaldeko manifestazioetan parte hartzea eskatzen diogu Euskal Herritar orori. Denon bizitzaz ari gara greba honetan, denon bizitzak zaintzeaz. Pertsona guztiontzako zaintza eskubide kolektiboa bermatuko duen herri batean bizi nahi dugulako.

Irakurri...

Indarrez abiatu da Greba Feminista Orokorra

Egun osoko mobilizazioetara batzeko deia zabaltzen dugu, zaintza zerbitzuen pribatizazioa salatu, zaintza langileen egoera kolapsatuekiko ardura exijitu, sistema publikoaren alde egin eta zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatzeko.

Irakurri...