Maiatzaren 28ko hauteskundeetarako baimen ordainduak arautzen dituen araudia uzten dizuegu. Bertan azaltzen dizugu zein kasutan dagokizun baimena.

 

 

« Ez ahaztu hauteskunde-mahaian bozkatu izanaren  ziurtagiria eskatu  behar duzula »

 

Maiatzaren 28an, udal eta foru hauteskundeak egingo dira. Legeria oso argia da langileek hauteskundeetan parte hartzeko ordaindutako baimenei dagokienean. Arau horiek, euren kontura lan egiten dutenei edo administrazio publikoko funtzionarioei aplika dakieke.

 

Nafarroa

Nafarroako Foru Erkidegoan, 2023ko apirilaren 11ko 125/2023 ebazpenak azaltzen ditu eskubideak. Bozkatzeko ordutegia 09:00etatik 20:00etara da eta kasu honetan honek adierazten du bozka emateko ordaindutako baimenaren eskubidea, hau da, kasu honetan, bozketa ordutegiarekin bat datozen lanaldiko orduen kopurua:

 

Ez badator 1 edo 2 ordu baino gutxiagoko aldiarekin bat badator Ez du ordaindutako baimen eskubiderik
2 ordu edo gehiago baina 4 ordu baino gutxiago badira bat datozenak 2 orduko ordaindutako baimena
4 ordu edo gehiago baina 6 ordu baino gutxiago badira bat datozenak 3 orduko ordaindutako baimena
6 edo ordu gehiagorekin bat badator 4 orduko ordaindutako baimena

 

Kasu guztietan, lanaldi partziala duten langileen kasuan, baimenaren iraupena garatzen duten lanaldiaren proportzio berean murriztuko da.

 

Euskal Autonomia Erkidegoa

Euskal Autonomia Erkidegoko kasuan, Lan eta Justiziako Sailburuaren 2023ko apirilaren 21eko aginduak adierazten ditu eskubideak eta hauek dira:

 

Baldin eta ohiko lanaldiarekiko kointzidentzia lau ordu edo hortik gorakoa bada hauteskunde-kolegioak irekitzeko ordutegiarekin. Lanaldiarekin bat datorren lau orduko ordaindutako baimena, eta hauteskunde-kolegioak irekitzeko ordutegiaren barruan baliatu beharko da.
Ohiko lanaldiaren kointzidentzia lau ordu baino gutxiagokoa balitz Baimena lan ordutegiarekin kointziditzen duen denborarentzat bakarrik izango da.

 

Baimen hauen iraupena proportzionalki murriztuko da euren eskubidea bete nahi duten langileek egun horretarako ohiko, legezko edo hitzartutako lanaldia baino txikiagoa onartuta badute.

 

Beste kasu batzuk

Nafarroako Foru Erkidegoan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoan euren lana ohiko bizilekutik urrun burutzen dutenek edo beste baldintza batzuengatik 2023ko maiatzaren 28ko sufragio-eskubidea betetzeko zailtasunak dituztenek, posta bidezko bozka ematen badute, lau ordu arteko berreskuratu ezin den ordaindutako baimena izango dute beren botoa posta bidez eman ahal izateko behar den ziurtagiriaren eskaera pertsonalki egin ahal izan dezaten.

Presidente edo hauteskunde-mahaiko kide izendatutako langileek eta kontu-hartzaile izaera egiaztatzen dutenek, hauteskunde egunean lanaldi osoko ordaindutako baimena izateko eskubidea dute laneguna bada. Edonola ere, hauteskunde egunean asteko atseden eguna egiten dutenek, hurrengo egunean bost orduko lanaldiaren murrizketa egiteko eskubidea dute.

Ahaldun izaera egiaztatzen duten langileek bozketa egunean bakarrik dute ordaindutako baimena izateko eskubidea.

Ordezkoen kasuan eta azkenean ez balute hauteskunde-mahaian egon beharrik izango, ez da inolako eskubiderik izango. Araudiak hauteskunde-mahaian egon beharra dutenentzat bakarrik ematen du baimena. Ordezkoa izan arren, hauteskunde-mahaian egon beharko balu izenduna ez delako bertaratu eskubidea izango luke.

Ez ahaztu hauteskunde-mahaian bozkatu izanaren ziurtagiria eskatu behar duzula.

 

Edoskitzaroko eta zaintzeko baimen berriak (2/2024 Errege Lege Dekretua)

Edoskitzaroko eta zaintzako baimenei buruzko aldaketen laburpena uzten dizuegu. Edozein hobekuntza txalotzen dugun arren, esan beharra dago hobekuntza oso txikia Irakurri

Familien eta zaintzaileen bizitza eta bizitza profesionala uztartzeari buruzko neurriak

5/2023 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki bat eta balorazioa egiten dizuegu. Lege hau aurrerapen bat izan arren, berriz ere ez Irakurri

Hilerokoagatiko, haurdunaldiagatiko edo haurdunaldia eteteagatiko baja medikoa

2023ko ekainaren 1ean indarrean sartu zen hilekoarekin, haurdunaldiarekin eta haurdunaldia etetearekin lotutako egoerei erantzuten dien araudi berriaren laburpena uzten dizuegu. Irakurri

Maiatzaren 28an bozkatzera joateko ordaindutako baimenak

Maiatzaren 28ko hauteskundeetarako baimen ordainduak arautzen dituen araudia uzten dizuegu. Bertan azaltzen dizugu zein kasutan dagokizun baimena. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5