Gizarte Segurantzak ordaindutako aitatasun eta amatasun prestazioak fiskalki libre daude.
Amatasun eta aitatasun prestazioen gaineko PFEZaren atxikipenen itzultzea
2016ko uztailak 6an Madrilgo Auzitegi Nagusiak, Administrazioarekiko Auzien Salak hain zuzen, epaia eman zuen, eta bertan zioen Gizarte Segurantzak ordaindutako aitatasun eta amatasun prestazioak fiskalki libre zeudela, eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziak behar ez bezala kontzeptu honegatik kobratutako diruak itzuli behar zituela.
Hau da, Gizarte Segurantzaren kontura jaiotza batengatiko familia-prestazioek ez dute PZEF-en ordaindu behar eta kontzeptu honengatik deskontatu dizkiguten diru guztien itzultzea erreklamatzeko eskubidea dugu.
2013an, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak ohartarazpen bat atera zuen esanaz amatasun eta aitatasun prestazioengatik izandako diruek PZEF-en ordaindu behar zirela lan-etekin bat bezala. Orain, Madrilgo Auzitegi Nagusiak, aipaturiko epaiaren bidez, atzera botatzen du interpretazio hori; epaian dio “amatasun prestazio” hauek Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergen Legearen 7.h) artikuluan ordaindu gabeko errentetako bat dela, “jaiotzaz ematen den prestazio publiko”-etako bat delako hain zuzen.
Epai honek Estatu mailako fiskalitateari badagokio ere, hona estrapola daiteke arazorik gabe, eta batez ere Bizkaiko Foru Ogasunera, aitatasun eta amatasun prestazioen gaineko atxikipen horiek egin baititu.
Amatasun eta aitatasun prestazioak jaso dituzten pertsona orok Bizkaiko Foru Ogasunari erreklama dieziokete 2012tik aurrera (aurreko urteak preskribatuta daude) PZEF-en kontzeptu honengatik behar ez bezala deskontatu dituzten diruen itzultzea.
Erreklamatzeko eginbeharrekoak:
- Autolikidazioen zuzenketarako eta behar ez bezalako diru-sarrerak itzultzeko eskaera idazkia. Egin behar den lehen gauza autolikidazioen zuzenketarako eta behar ez bezalako diru-sarrerak itzultzeko eskaeraren idazki bat aurkeztu behar da Bizkaiko Ogasun Lurralde Ordezkaritzan, erreklamatzen den ekitaldia eta kontzeptua garbi azalduz. Idazki honekin bide administratiboari ekingo diogu. (Honekin batera doa eredua).
- Alegatu eta errekurtsoa egin bide administratiboarekin amaitu arte. Ogasunak eskaerari ezezkoa emanaz erantzungo du, bide honetatik jarraitu beharko dugu eta alegazioak egin beharko ditugu 10 egunetik 15 egun arteko epean. Ziur asko, alegazioak berriro gaitzetsiko dizkigute. Alegazioak erantzun ondoren berraztertze-errekurtsoa egin dezakegu eta ondoren Bizkaiko Auzitegi Ekonomiko Administratiboak erabaki beharko duen erreklamazio ekonomiko-administratibo bat ezarri. Auzitegi honen erabakiarekin bide administratiboa amaitzen da.
- Judizialki erreklamatu. Bide administratiboarekin amaitu ostean, prozedura judizialari ekin diezaiokegu eta honetarako Bizkaiko Auzitegi Ekonomiko Administratiboak erabakia ematen duenetik bi hilabeteko epea dugu administrazioarekiko auzi-errekurtsoa sartzeko dagokion Auzitegi Nagusian.
Erreklamazio hau ESK-k bere afiliatuei ematen dien zerbitzu juridikoen eskumenetik kanpo geratzen bada ere, itunduriko bulego batera zuzendu ditzazkegu interesa duten pertsonak.