Auzitegi Gorenaren irizpide berriaren laburpen txiki hau uzten dizugu. Zure enpresak aldi baterako ezintasunaren osagarria ordaintzen ez badizu, azken 3 hilabeteetan bakarrik kobratzeko arriskua duzu. Nola jokatu azaltzen dizugu.
« Orain, erreklamazioa aurkeztu aurreko 3 hilabeteetako kantitateak bakarrik erreklamatu ahal izango dituzu »
Auzitegi Gorenak duela gutxi aldatu du enpresei nola eta noiz erreklamatu Aldi Baterako Ezintasun (ABE) osagarrien ordainketaren irizpidea. Osagarri hauek enpresa batzuetan ordaintzen dira baja medikuan zaudenean eta bakarrik hitzarmenak hala badio.
Orain arte, enpresa batek osagarri horiek ordaintzen ez bazituen, lan-zor arrunt bat balitz bezala erreklama zitezkeen (adibidez, ordaindu gabeko soldata gisa) urtebeteko epean.
Baina, hemendik aurrera, hori aldatu egin da: osagarri horiek jada ez dira soldatatzat hartzen, enpresaren konturako Gizarte Segurantzaren prestaziotzat baizik.
Zer esan nahi du horrek?
Erreklamatzeko epeak ere aldatu egiten direla.
Hemendik aurrera, enpresa batek aldi baterako ezintasunagatiko osagarria ordaintzen ez badizu, erreklamazioa aurkeztetik aurreko 3 hilabeteetako dirua bakarrik erreklamatu ahal izango dituzu.
Adibidez: gaur erreklamatzen baduzu, nahiz eta urtebete bajan eman enpresak osagarria ordaindu gabe, duela hiru hilabetetik ordaindu ez dizutena baino ez dute ordainduko. Aurreko guztia, eskubidea izan arren, galdu egiten da.
Zer egin dezakezu hemendik aurrera?
ABE osagarriak jasotzeko eskubidea baduzu eta enpresak ordaintzen ez badizkizu, garrantzitsua da ahalik eta lasterren sindikatura joatea enpresari erreklamazioa egiteko, inolako kopururik ez galtzeko.
Pasatzen uzten baduzu, nahiz eta erreklamatzeko eskubidea izan, zegokizun diruaren zati bat galduko duzu, eta azken 3 hilabeteak bakarrik berreskuratu ahalko dituzu.
Zer egin dezakegu sindikatuok?
Hitzarmen kolektiboetan hobekuntzak negoziatzen saiatzea erreklamazio-baldintza hobeagoak eta epe luzeagoak izateko.
Langileak informatzea eta aktibatzea denok jakin dezagun irizpide berri horrek nola funtzionatzen duen, eta egoera horretan egotekotan, jakitea sindikatura joan behar garela lehenbailehen erreklamazioa egitera.
Orri informatiboa (mugikorrentzako)
Orri informatiboa (inpimatzeko)
Aldi Baterako Ezintasuneko Osagarriak erreklamatzeko epeak aldatu dira
Aldaketak erretiro partzialean
Aldaketak Langileen Estatutuan klima-hondamendien aurrean
Hitzarmen autonomiko eta probintzialek lehentasuna, estatukoen gainetik
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6