Gobernu zentralak pentsioetan dagoen genero arrakalaren aurka borrokatzeko osagarri bat onartu berri du. Jarraian, osagarri berri horri buruzko guztia azalduko dizugu.

 

 

Otsailaren 3an, 3/2021 Errege Lege Dekretua argitaratu zuten. Bertan, besteak beste, pentsioetarako (erretiroa, alarguntasuna edo ezintasuna) osagarri berri bat onartu zen.

Osagarri hori emakumeek kobratuko dute (salbuespen batzuetan gizon batzuek ere kobratu ahal izango dute) eta hileko zenbateko finkoa du izandako seme-alaba bakoitzeko.  Osagarri honek 2016.urtean onarturiko amatasunagatik Gizarte-segurantzako pentsio kontributiboa ordezkatzen du (ekarpen demografikoagatik osagarria).

Honek, ama izan diren emakumeak eta pentsio kontributibo bat jasotzeko eskubidea duten emakumeek (erretiroa, alargun pentsioa edo ezgaitasun pentsioa) edukitako seme-alaben arabera pentsioan osagarri bat izateko eskubidea dutela suposatzen du. Oso zehatzak izango diren kasuetan gizonezkoentzako ere aitortuko da pentsio hau.

 

Nork jasoko du?

Seme-alaba bat edo gehiago izan duten emakumeak.

Seme-alaba bakoitzeko osagarri bat onartzen da, gehiengoa lau izango direlarik. Kontutan izan behar dugu honetarako harrera egoeran edo adopzioan izandako seme-alabak berdin-berdin onartzen direla.

Eskubide hau mantenduko da baldin eta beste aita-amak osagarri bera onartuta ez badu. Seme-alaben beste gurasoa ama baldin bada eskubidea pentsio baxuen duenari aitortuko zaio.

Aitei osagarria eskuratzeko eskubidea aitortua izan dadin baldintza hautarikoren bat bete beharko dute:

  • Alargun pentsioa aitortua izatea. Elkarrekin izandako seme-alabengatik osagarria jasoko da baldin eta seme-alabak zurztasun pentsioa jasotzeko eskubidea badute.
  • Frogatzen baldin badu bere lanak adopzio edota harreragatik etenaldirik izanez gero eta beti ere aitortutako pentsioa emakumeak jasotzen duena baino kopuru txikiagokoa denean.

Osagarri honen aitortza bigarren gurasoaren aldekoa izatea suposatuko du beste gurasoaren eskubide horren galera.

Guraso biak gizonak baldi badira pentsio txikiagoa duenaren eskubidea aitortuko da.

 

Eskubide honen mugak?

Ez da eskubide hau aitortuko emakumeen kontrako indarkeriagatik bikotea edo seme-alaben kontra zigortuta izan diren gizonei.

Guraso-agintea galdu dituztenek ez dute jasoko.

Seme-alaba bakoitzak osagarri bakar baterako eskubidea  sortuko du beraz guraso bakar batek ahal izango du osagarria jaso seme-alaba beragatik.

 

Zenbatekoa?

Osagarri berria urtean 378 eurokoa izango da seme-alaba bakoitzeko gehienekoa lau izanda (27 euro hilabetero, 14 soldatetan ). Hau da, gehieneko osagarria 1.512 eurokoa izango da urtero.

Zenbatekoa urtero gehituko da pentsio kontributiboen araberako portzentaje berean.

 

Pentsio guztietan aplikatzen da?

Ez, bakarrik pentsio kontributiboetan (erretiroa, alargun pentsioa eta ezgaitasun iraunkorretan) erretiro partzialen kasuan izan ezik. Azken onetan osagarria erretiro osoa hartzerakoan aitortuko da.

 

Zer eragina du pentsio minimo eta maximoetan?

Osagarriak kalkulatzean ez du eraginik ez pentsio maximoetan ezta minimoetan ere ez. Hau da bai penstio minimoan zein maximoan genero arrakala murrizteko osagarria gehituko da.

 

Noiz arte?

Osagarri berria pentsioetako genero arrakala %5etik behera ez dagoen bitartean mantenduko da. Hau da gaur egungo %30etik %5 arte jaisten ez den bitartean mantenduko da osagarria.

 

Ordaintzen ari direnekin, zer?

2016an ezarritako osagarria jasotzen ari duten 750.000 emakumeek mantenduko dute. Pentsio kontributiboekin eguneratuko da.

Osagarri berria aurrekoarekin bateraezina izango da pentsio berri bat jasotzeko eskubidea aitortzen baldin bada. Egoera honetan dauden emakumeek aukeratu ahal izango dute bata edo bestea.

 

Beste gurasoak eskatu baldin badu eta nik eskubide baldin badut, zer?

Izan daiteke aita (edo bigarren gurasoa) osagarri zaharra jasotzea eta orain amak (edo beste gurasoa) osagarri berria jasotzeko eskubidea izatea. Kasu honetan  aitaren (edo bigarren gurasoaren) osagarriaren desberdintasuna kenduko zaio osagarri berriari.

 

 Deskargatu informazio orria

 

 

Familien eta zaintzaileen bizitza eta bizitza profesionala uztartzeari buruzko neurriak

5/2023 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki bat eta balorazioa egiten dizuegu. Lege hau aurrerapen bat izan arren, berriz ere ez Irakurri

Hilerokoagatiko, haurdunaldiagatiko edo haurdunaldia eteteagatiko baja medikoa

2023ko ekainaren 1ean indarrean sartu zen hilekoarekin, haurdunaldiarekin eta haurdunaldia etetearekin lotutako egoerei erantzuten dien araudi berriaren laburpena uzten dizuegu. Irakurri

Maiatzaren 28an bozkatzera joateko ordaindutako baimenak

Maiatzaren 28ko hauteskundeetarako baimen ordainduak arautzen dituen araudia uzten dizuegu. Bertan azaltzen dizugu zein kasutan dagokizun baimena. Irakurri

Generoaren arrakalaren aurkako pentsioen osagarria

Gobernu zentralak pentsioetan dagoen genero arrakalaren aurka borrokatzeko osagarri bat onartu berri du. Jarraian, osagarri berri horri buruzko guztia azalduko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua