Arau horrek lehentasuna ematen die hitzarmen autonomikoei eta probintziakoei Estatuko hitzarmenen aurretik. Neurriaren ontasuna ukatu gabe, faltan botatzen dugu hori sektore publikoan aplikatzea eta 'Rajoy Erreforma' indargabetzea.

 

« Hitzarmen autonomikoak Estatuko hitzarmenen gainetik aplikatuko dira langileentzat  onuragarriagoak badira  »

 

Diputatuen Kongresuak 2/2024 Lege-dekretua baliozkotu zuen ekainaren 20an. Bertan, lan-eremuan eragina duten hainbat neurri agertzen dira. Orain, araua Lege-proiektu gisa izapidetuko da presako prozeduraren bidez.

Neurri horietako batek Langileen Estatutuaren 84. artikuluan jasotako negoziazio kolektiboaren egiturari egiten dio erreferentzia, eta lehentasuna ematen die hitzarmen autonomikoei eta probintzialei Estatuko hitzarmenen gainetik.

 

Zer dago erreforma honen atzean?

Erreforma hau urte hasieran egiten saiatu zen, 7/2023 Dekretuaren barruan, onartu ondoren, Legebiltzarrean bertan behera utzi zutena. Diputatuen Kongresuan 2/2024 Lege Dekretuaren barruan onartutako neurria bere garaian saiatu zena baino haratago doa, orain hitzarmen probintzialek sartu baitira neurrian ere.

Planteatutako aldaketak bi zati ditu:

  • Alde batetik, hitzarmen autonomikoak Estatuko hitzarmenen gainetik aplikatzea bermatzen du, betiere langileentzat onuragarriagoak badira.

  • Bestalde, hitzarmen probintzialen nagusitasuna bermatzen du, Estatukoen gainetik, hori jasotzen duen lanbide arteko akordio bat dagoenean, EAEren kasuan bezala.

Lege-aldaketa horrek segurtasun juridikoa ematen die bai EAEn bai Nafarroan, non hitzarmen guztiak autonomikoak dira, sinatutako hitzarmen guztiei, hitzarmen horien nagusitasuna bermatzen baitu. Langileen Estatutuaren aldaketa horrek geldiarazi egingo du negoziazio kolektiboan gertatzen ari zen estatalizazioa.

 

Zer geratzen da bidean?

Neurriaren ontasuna ukatu gabe, ESK-k faltan botatzen du aldaketak honako arlo hauetan hedatzea:

  • Rajoyren lan-erreformaren indargabetzean aurrera egitea eta enpresa-hitzarmenetan sektoreko hitzarmen bat baino baldintza baxuagoak jasotzea ezein edukietan ez baimentzea.

  • Negoziazio kolektiboaren deszentralizazioa sektore publikora ere eramatea, eta EAEko eta Nafarroako mahai sektorialei mugarik ez jartzea.

ESKren ustez, neurri hori euskal langileen mobilizazio-gaitasunak eragin du, hau izan da gure aldarrikapen nagusietako bat azken urteotan.

Horregatik, ulertezina egiten zaigu CCOO eta UGT, CEOErekin batera, euskal langileriaren aldeko neurri baten aurka agertzea.

 

Orri informatiboa (mugikorrentzako) 

Orri informatiboa (inpimatzeko)

 

 

Hitzarmen autonomiko eta probintzialek lehentasuna, estatukoen gainetik

Arau horrek lehentasuna ematen die hitzarmen autonomikoei eta probintziakoei Estatuko hitzarmenen aurretik. Neurriaren ontasuna ukatu gabe, faltan botatzen dugu hori Irakurri

Edoskitzaroko eta zaintzeko baimen berriak (2/2024 Errege Lege Dekretua)

Edoskitzaroko eta zaintzako baimenei buruzko aldaketen laburpena uzten dizuegu. Edozein hobekuntza txalotzen dugun arren, esan beharra dago hobekuntza oso txikia Irakurri

Familien eta zaintzaileen bizitza eta bizitza profesionala uztartzeari buruzko neurriak

5/2023 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki bat eta balorazioa egiten dizuegu. Lege hau aurrerapen bat izan arren, berriz ere ez Irakurri

Hilerokoagatiko, haurdunaldiagatiko edo haurdunaldia eteteagatiko baja medikoa

2023ko ekainaren 1ean indarrean sartu zen hilekoarekin, haurdunaldiarekin eta haurdunaldia etetearekin lotutako egoerei erantzuten dien araudi berriaren laburpena uzten dizuegu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5