2023ko ekainaren 1ean indarrean sartu zen hilekoarekin, haurdunaldiarekin eta haurdunaldia etetearekin lotutako egoerei erantzuten dien araudi berriaren laburpena uzten dizuegu.

 

Emakume bat hilekoarekin eta bestea haurdun

 

« Lege-aldaketa hau  2023ko ekainaren 1ean  sartu zen indarrean »

 

2023ko martxoaren 1ean sexu- eta ugalketa-osasunari buruzko 2/2010 legea onartu zen. Lege honetan jasotako neurriek hilekoarekin,haurdunaldiarekin eta haurdunaldia etetearekin lotutako zenbait egoerei erantzuna ematen diete.

2023ko ekainaren 1ean indarrean sartu zen lege-aldaketak baja hartzeko hiru arrazoi aitortzen dizkie emakumeei.

 

Bigarren mailako menstruazio ezgaitzaileagatiko baja

Lehenengo egunetik oinarri arautzailearen % 60 ordaintzen da. Gizarte Segurantzak ordainduko du zuzenean eta, beraz, ez die aparteko gasturik eragingo enpresei.

 

Haurdunaldia eteteagatiko baja (borondatezkoa izan zein ez)

Lehenengo egunetik ordainduko da, modu honetan:

  • 1. eguna lan egindako egun gisa ordainduko da (% 100).
  • 2. egunetik 20. egunera, oinarri arautzailearen % 60 ordainduko da.
  • 21. egunetik aurrera % 75 ordainduko da.

 

Haurdunaldiagatiko baja, 39. asteko lehen egunetik hasita

Lehenengo egunetik ordainduko da, modu honetan:

  • 1. eguna lan egindako egun gisa ordainduko da (% 100).
  • 2. egunetik 20. egunera arte, oinarri arautzailearen % 60 ordainduko da.
  • 21. egunetik aurrera % 75 ordainduko da.

 

Lege-aldaketa horren aurretik, egoera horietakoren batean zegoen edonork gaixotasun arruntagatiko mediku baja eskatzeko aukera baino ez zuen. Horrek esan nahi zuen, bajen baldintzak hobetzen zituen hitzarmenik egon ezean (enpresakoa edo sektoriala), langile askok ez zituztela lehenengo 3 egunak kobratzen (Gizarte Segurantzak ez baitu ezer ordaintzen bajaren lehen egun horietan).

Araudi berriak ordainsaria lehen egunetik bermatzen du eta saihesten du emakume langileek arrazoi ekonomikoengatik beren osasuna zaintzeari uko egin behar izatea. Gainera, orain arte ezezaguna izan den osasun-arazo bat ikusarazten eta aitortzen du.

Hala ere, beharrezkoa da norabide horretan aurrera egiten jarraitzea, genero-ikuspegia osasunean aplikatzeko… eta baita laneko osasunean ere.

 

Orri informatiboa deskargatu

 

Hitzarmen autonomiko eta probintzialek lehentasuna, estatukoen gainetik

Arau horrek lehentasuna ematen die hitzarmen autonomikoei eta probintziakoei Estatuko hitzarmenen aurretik. Neurriaren ontasuna ukatu gabe, faltan botatzen dugu hori Irakurri

Edoskitzaroko eta zaintzeko baimen berriak (2/2024 Errege Lege Dekretua)

Edoskitzaroko eta zaintzako baimenei buruzko aldaketen laburpena uzten dizuegu. Edozein hobekuntza txalotzen dugun arren, esan beharra dago hobekuntza oso txikia Irakurri

Familien eta zaintzaileen bizitza eta bizitza profesionala uztartzeari buruzko neurriak

5/2023 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki bat eta balorazioa egiten dizuegu. Lege hau aurrerapen bat izan arren, berriz ere ez Irakurri

Hilerokoagatiko, haurdunaldiagatiko edo haurdunaldia eteteagatiko baja medikoa

2023ko ekainaren 1ean indarrean sartu zen hilekoarekin, haurdunaldiarekin eta haurdunaldia etetearekin lotutako egoerei erantzuten dien araudi berriaren laburpena uzten dizuegu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5