Estatutuaren 34.8 artikukuaren berridazketak, lanaren eta familiaren arteko kontziliazioa errazteko lanaldia egokitzeko aukera ezartzen du berau murriztu beharrik gabe.

 

 

Estatutuko 37.5 artikuluak lanaldia murrizteko eta eguneroko lan jardunaren barruan egokitzeko eskubidea aitortzen zien langileei. Era horretan, kontziliatzeko ordutegiak egokitu ahal izateko, beharrezkoa zen lanaldia gutxienez 1/8 murriztea.

Estatutuaren 34.8 artikukuaren berridazketak (6/2019 ELDa indarrean sartu ostean), lanaren eta familiaren arteko kontziliazioa errazteko lanaldia egokitzeko aukera ezartzen du berau murriztu beharrik gabe.

Eskubide berri hori ez dago seme-alabak izatearekin lotuta ezta hauen adinmari ere, baizik eta kontziliazio beharretara lotzen da.

Lanaldia egokitzeko eskaera idatziz egin behar da gutxienez hamabost egun lehenago, aukeratutako ordutegia, eskaeraren epealdia eta justifikatzen duten arrazoiak zehaztuta. Interesdunak hasierako egoerara itzultzea edozein momentutan eska dezake, betiere egoerak justifikatzen badu.

Enpresak ezingo du eskatutako ordutegi egokipena ukatu, ez badu antolakuntza arrazoiak direla edo neurri berdinari atxikita dauden pertsonengatik eratorritako bateraezintasunak daudela frogatzen.

Hitzarmen kolektiboek edo enpresa akordioek lanaldi egokitzapen horiek emateko irizpideak eta prozedurak arautu ditzakete.

Hitzarmen kolektiboak edo enpresa akordioak ez badu prozedura aurautzen, enpresa eta interesdunaren artean 30 egun naturaleko negoziaketa prozesu bat martxan jarri behar da. Horiek igarota, enpresak idatziz jakinarazi behar du eskaeraren onarpena, proposamen alternatibo bat egin edo ezezkoa adierazi. Azken egoera horretan, erabakia hartzeko dauden arrazoi objektiboak adierazi behar dira.

Enpresaren erabakiaren aurrean epaibidera jo daiteke gure eskubidea betearazteko, justifikatu gabeko enpresaren ezezkoa oinarrizko eskubide urraketatzat jota.

ESKinforma irakurri: Ordutegi egokipena

Telefono eta grabaketak lantokian

Kale gorrira bota naitzakete whatsapp-eko mezu baten bidez? Lanean bizi dudan egoera graba dezaket nire telefono mugikorrarekin? Epaiketa batean frogatzat Irakurri

Ordaindutako lizentzien zenbaketaren hasieraren inguruko epaia

Epai batek ordaindutako lizentziak (ezkontza, jaiotza, heriotza, istripu edo gaixotasun larrietan) zenbatzeko erari buruzko interpretazio-irizpide berri bat ezartzen da.ble. Irakurri

Eguneko eta asteko atsedenaldia

Lanaldiek, egutegien egiteak edo asteko atsedenaldiek hamaika arazo sortzen dituzte askotan. Irakurri

Aitatasun-baimenaren luzapena

Aitatasun-baimenaren luzapena, komatxo arteko prestazioa Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3

33 hildako 2019an

lan istripuetan