Mecaner-erako Trantsizio Ekosozialeko Plana argitaratzen dugu
- Xehetasunak
- 2024 martxoak 27
Mecaner-eko enpresa-batzordearen gehiengoak publiko egin du egindako Trantsizio Ekosozialerako Plana, konponbideen bilaketarako tresna bezala.
Mecaner-eko enpresa-batzordearen gehiengoak publiko egin du egindako Trantsizio Ekosozialerako Plana, konponbideen bilaketarako tresna bezala.
Enpresako zuzendaritzarekin 3 hilabete luze negoziatu ondoren, eta plantilla bat etorrita, Comfica Bizkaia telekomunikazio-enpresaren III. hitzarmena (2024-2026) sinatu dugu. Plantilla indartsu eta bateratu gabe ezin litzake akordio honetara iritsi.
Sindikatuek, erakundeek eta gizarte zibileko aktibistek Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry ('Bakearen artisauak') absolbitzea eskatzen dugu eta apirilaren 3an deitutako manifestazioetan parte hartzera deitzen dugu.
Interes ekonomiko nabarmenak dituzten enpresa handiek, erakundeen laguntzarekin, baliabide naturalak eta landa-ingurunea suntsitzeko proiektuen aldeko apustua egiten jarraitzen dute, krisi ekologikoa larriagotuz. Apirilaren 13an Azpeitiko manifestazioan parte hartzera animatzen zaitugu.
Eusko Jaurlaritza eta Europear legebiltzarraren hauteskunde garrantzitsuen atarian gaudelarik, erabat kezkagarria da Bizkaiko Correoseko banaketa unitateak duten egoera.
Arabako okindegien hitzarmenaren indarraldia amaitu zenetik 6 urte baino gehiago igaro ondoren, azkenean negoziazioari ekin zaio berriro. Sektorearen parte-hartzearekin eta mobilizazioarekin, hitzarmen duin bat lortuko dugu.
TRG enpresak, egoera finantzario eta ekonomiko inbidiagarria izanik, ABEEE-ak modu desegokian eta gehiegikeriaz erabiltzen ditu, diru publikoaz baliatzeko, langileak pobretzen dituen bitartean.
Gaur, martxoak 14, ostegunarekin, 23. Korrikari emango diogu hasiera Irunen. Martxoaren 24 arte, amaika egunez Euskal Herritik zehar, hamaika zoro zoragarri ibiliko dira korrika, harro, euskararen alde.
Martxoaren 16an, larunbata, Gasteizen, Bilbon eta Donostian egingo diren manifestazioetan parte hartzera animatzen dugu, osasun publiko berri baten alde, zaintza sistema publiko, duin eta kalitatezkoa bermatuko duena eta herritarrek parte hartu ahal izango dutena.
Stellantisek Mecaner ixtea nahi du deslokalizatzeko eta gaur egun dituen onurak gehiago handitzeko. Enpresa Batzordea ziur dago Mecaner bideragarria dela, eta erakundeei eskatzen die enpresa honen eta eskualdearen etorkizunean inplikatzea.