LGTBI+ pertsonen eskubideak bermatzeko lan-giro egokia sortzearen aldeko apustua egiten dugu. LGTBI+ pertsonen berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako protokoloak tresna bat dira lantokiak eraldatzeko. Maiatzak 17ko deialdietan parte hartu!
« Lantokien eraldaketa bilatzen dugu LGTBI+ pertsonen eskubideak bermatzeko »
Maiatzaren 17a LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da, eta ESK-k argi dauka asko dagoela egiteko, baita gure lantokietan ere. Gutako asko LGTBI+ pertsonen berdintasunerako eta diskriminazioaren kontrako protokoloen negoziazio-prozesuan edo hitzarmen-negoziazio batean gaude; horregatik, honako gako hauek eman nahi dizkizuegu:
- Ez dugu utzi behar inongo espaziotan, ezta negoziazioan ere, hizkuntza iraingarria edo patologizatzailea erabiltzen, nahiz eta bistakoa iruditu.
- Protokoloaren helburu nagusiak benetako berdintasun eraginkorra eta LGTBI+ pertsonen eskubideen bermea izan behar ditu helburu. Protokoloa ez dugu diskriminaziorik ezaren aldeko konpromisoetan zentratu behar, diskriminazioa Zigor Kodean jasotako delitua baita; beraz, hori gertatzen dela ikusten badugu, beste bide batzuetara joko dugu hori salatzeko.
- Ez genuke sinatu behar gutxienez 1026/2024 Errege Dekretuan exigitzen den guztia jasotzen ez duen protokolorik; gainera, oso aukera ona da lan egiten dugun enpresak LGTBI+ ikuspegitik aztertzeko, Errege Dekretuak jasotzen dituen neurri hauek azpimarratuz:
- Testuinguru egokia bermatu behar dugu, lantokia espazio segurua izateko, inork ez dezan beldurrik izan bere sexu-orientazioa, adierazpena edo genero-identitatea adierazteko. Ez gara diskriminaziorik ezaz ari. Lan-giro egokia sortzeaz ari gara, inork beldurrik izan ez dezan, harremanak izateko eta familiak antolatzeko moduan dagoen aniztasun guztia aintzat har dadin, eta pertsona guztien identitateak errespeta daitezen.
- Estereotipoak desagerraraztea prestakuntza eta gaitasun egokiak dituzten pertsonak hautaketa-prozesutik aldentzea eragozteko tresnak bilatzea da. Inoiz ez dugu ahaztu behar LGTBI+fobia, batzuetan ezjakintasunaren emaitza dela (prestakuntzarekin eta kontzientziazioarekin konpon daitekeena) eta beste batzuetan ideologiaren emaitza dela. Tresnen adibideak izan daitezke hautaketa-prozesuetan parte hartzen duten pertsonek horri buruzko prestakuntza izatea, edo kurrikulumak argazkirik gabe jasotzea. 1026/2024 Errege Dekretuak trans kolektiboa kalteberatzat hartzen du.
- Helburuari helduko dioten diskriminazio positiboko proposamenak bilatu beharko ditugu. Espazio atseginak bultzatzea, oro har maskulino generikoak edo lanpostu feminizatuetan femenino generikoak saihestea, pribatutasuna duten aldagelak egotea ziurtatzea, etab.
- Guztiontzako kalitatezko prestakuntza ziurtatzea; izan ere, gure lanpostuetan ez ezik, beharrezkoa den gizarte-aldaketa handian ere lagunduko digu, ikastea eta desikastea tokatuko baitzaigu. Ziurtatu behar dugu prestakuntza ibilbide feministak eta LGTBI+ dituzten enpresetatik jasoko dugula. Garrantzitsua da sexu-genero sistema bezalako oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, pertsona bakoitzaren beharrak kontuan hartzea, trans pertsonei laguntzeko jarduera-gida bat ezartzea, enpresaren barneko erregistro-aldaketak egiteko bideak ezartzea eta aldaketa horiek azkar eta eraginkortasunez egiteko modua diseinatzea, biktimizazioa une oro saihestuz.
- Benetako indarkeriei eta LGTBI+ pertsonek jasaten duten indarkeria espezifikoei buruzko protokolo iraunkorrak eskatzen ditugu, eta ez dugu onartuko indarkeria matxistaren protokoloari LGTBI+ etiketa jartzea. Errealitate berriak berrikusi eta txertatu behar dira; izan ere, lesbianek, gayek, transek, bisexualek, intersexek eta beste batzuek jasaten dituzten indarkeriak desberdinak dira, nahiz eta batzuk antzekoak izan arren, denak ezagutu egin behar dira, guztietan esku hartu ahal izateko. Ahal dugun guztia zehaztu behar ditugu, protokoloa aktibatzea beharrezkoa bada baliagarria izan dadin.
- Beharrezkoa izan arren, inoiz ez dugu ahaztu behar ez dugula zigorra bilatzen, lan-espazioak eraldatzea baizik. Agian, hobe da testuingurua aztertzea, esku hartu ahal izateko, prestakuntza gehiago proposatzeko, konponketa-neurriak proposatzeko, etab.
- Testuinguru egokia bermatu behar dugu, lantokia espazio segurua izateko, inork ez dezan beldurrik izan bere sexu-orientazioa, adierazpena edo genero-identitatea adierazteko. Ez gara diskriminaziorik ezaz ari. Lan-giro egokia sortzeaz ari gara, inork beldurrik izan ez dezan, harremanak izateko eta familiak antolatzeko moduan dagoen aniztasun guztia aintzat har dadin, eta pertsona guztien identitateak errespeta daitezen.
OHARRA: Lege-tresna hauek ditugu, besteak beste: 4/2023 Legea, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerakoa eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzekoa, eta 1026/2024 Errege Dekretua, enpresetan LGTBI pertsonen berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako neurriak garatzen dituena, protokolo horiek egiteko hainbat neurri garatzen dituena.
Orri informatiboa (mugikorrentzako)
Orri informatiboa (inpimatzeko)
Maiatzak 17ko deialdiak
- Arrigorriaga (ekainak 16): 18:00etan, tailerrak eta mural margoketa.
- Oiartzun (ekainak 16): 19:00etan ekintza Herriko Plazan.
- Arrasate: 11:00etan mural margoketa parte hartzailea Musakolako kiroldegian.
- Hernani: 12:00etan kontzentrazioa Plaza Berrin.
- Getxo: 18:00etan kontzentrazioa Andra Mariko polikiroldegian.
- Gasteiz: 18:30ean Foru plaza.
- Bilbo: 19:00etan Arriaga plaza. 20:30ean Eurovisioni Boikota eskatzeko manifestazioa.
- Orereta: 19:00etan kontzentrazioa Herriko Plazan.
- Iruñea: 20:00etan Udal plaza.
Lantoki seguruak LGTBI+ pertsonentzat
Osakidetzan trans patologizazioa amaitzearen alde
Lantokietan berdintasunez, desberdintasunak bizi!
LGTBI+fobia borrokatu etxean, kalean eta lanean!
- 1
- 2