Baliteke itzalaldiak lanean eragin izana. Oinarrizko ideia batzuk uzten dizkizugu kontuan har ditzazun eta enpresak ordu horiek berreskurarazi ez diezazkizun edo hurrengo nominan deskontatu ez ditzazun.

« Denbora hori berreskuratzera behartzen bazaituzte edo nominatik deskontatzen badizute,  erreklama ezazu  »

Lanera berandu iristea edo ezin iristea

Kasu askotan, argia eteteak konplikazioak eragin dizkie langileei. Lanera garaiz iristea ezinezkoa izan bazaizu edo zuzenean joan ezin izan bazara, jakin ezazu Langileen Estatutuaren 37.3 artikuluak ordaindutako baimentzat hartzen duela egoera hori. Hau da, ezin dizute ordu horiek deskontatu, ezta berreskuratzera behartu ere.

Lanetik etxera bidali bazaituzte

Bestalde, zure lantokian bazaude eta itzalaldiaren ondorioz etxera bidali bazaituzte, artikulu berak babesten zaitu. Ezinbesteko kausa denez, etxean geratzeko eskubidea duzu, eta ez duzu denbora hori berreskuratu beharrik.

Telelana egiten baduzu

Eta etxetik lan egiten baduzu (telelana) eta argindarra mozteak zure zereginekin jarraitzea eragotzi bazizun, hornidurarik gabeko denbora ere lan egindako denboratzat hartu behar da.

Enpresak betetzen ez badu 

Zure enpresak denbora hori berreskuratzera behartzen bazaitu edo nominan deskontatzen badizute, jarri harremanetan ESKrekin erreklamazioa egiteko.

Jaiotza eta zaintza baimenaren handipen eskasa

Jaiotza eta zaintza baimenak behar beste luzatzen ez dituen 9/2025 Dekretuaren inguruko laburpen txikia prestatu dugu. Aldaketa hau Europa Batuak Irakurri

Nola aurreratu dezakezu erretiroa baldintza bereziki gogorretan lan egin baduzu?

402/2025 Errege Dekretu berriak, 2011n onartutako legeriarekiko, aurrerapen esanguratsurik ez du. Hala ere arau honen laburpen txiki bat eta gure Irakurri

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13