Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan errentaren kanpaina hastearekin batera, Eragozpen Fiskalaren plataformak desobedientzia zibilerako deia egiten dugu. Gerrara bideratutako gure zergen zatia bidezko bakea eta eraldaketa soziala eraikiko duten proiektuetara desbideratzea proposatzen dugu.

 

 

Espainiako Estatuak 36.000 milioi euro bideratuko ditu gastu militarrera 2025ean, eta kopuru hori 60.000 milioira igo liteke ezkutuko partidekin, gehi beste 95.000 milioi arma karrera berrirako. Gastu horrek Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreran inbertsioa bikoizten du, eta murrizketak eragiten ditu osasunean, hezkuntzan eta zerbitzu sozialetan, desberdintasun soziala areagotuz. Armak xahutze horrek indarkeria globalaren espirala elikatzen du, eta erakusten du gobernuak industria militarraren interesekin bat egiten duela.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gastu militarra finantzatzen laguntzen dute, Estatuko aurrekontuei ekarpenak eginez eta beren lurraldeetan defentsa-industriak jarriz. Hori dela eta, Eragozpen Fiskalak garrantzi berezia hartzen du gure lurraldean, eta gerraren prestakuntzari gure gaitzespena adierazteko tresna bihurtzen da.

Ukrainako gerrak areagotutako militarizazio globalaren eta gastu militarraren etengabeko igoeraren aurrean, Eragozpen Fiskala baliabide indartsu gisa azaltzen da etorkizun alternatibo bat eraikitzeko. Gerra finantzatzen duten gure zergak feminismoaren, etxebizitza eskuratzearen, lan eskubideen, komunikazio alternatiboaren, ekologismoaren, ekonomia alternatiboaren, nazioarteko lankidetzaren eta pertsona migratuen eskubideen alde lan egiten duten gizarte mugimenduetara desbideratzen ditugu.

 

Nola funtzionatzen du?

Errenta aitorpena egin bitartean, desobedienteek euren zergen zati bat, gastu militarrari dagokiona, Euskal Herrian bakearen eta justiziaren alde lan egiten duten erakundeetara bideratzen dute. Desobedientzia zibileko ekintza horrek ekintza zehatz bat dakar: militarismoarekin ez kolaboratzea eta gerrari aurre egitea.

Eragozpen Fiskala ez da banakako ekintza bat, Euskal Herriko mugimendu sozialak indartzen dituen ekintza kolektibo bat baizik. Eragozpen Fiskala egitean mezu argia bidali egiten diegu gobernuei eta armagintza industriari: Ez dugu gerraren konplize izan nahi! Exijitzen dugu gure zergak mundu justuago eta baketsuago bat eraikitzeko inberti daitezela, eta pobrezia, etxebizitza falta, hezkuntza, osasun publikoaren hondatzea, krisi klimatikoa, gosea eta beste hainbat arazo errealetatik defenda gaitezela.

Bat egin Eragozpen Fiskalaren kanpainarekin Euskal Herrian. Informa zaitez nola parte hartu eta zabaldu mezu hau.

Ekiteko garaia da! Ez finantzatu gerra!

 

Euskal Herriak EZETZ esaten dio gerrari Errentako Eragozpen Fiskalaren bidez

Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan errentaren kanpaina hastearekin batera, Eragozpen Fiskalaren plataformak desobedientzia zibilerako deia egiten dugu. Gerrara bideratutako gure Irakurri

Berrarmatzearen aurkako eta bakearen aldeko ekimena Nafarroan

Nafarroako erakunde politiko eta sindikal ugarik komunikatu bat argitaratu dugu Europako berrarmatzearen aurka. Ez dugu armarik ez dirurik bidali behar. Irakurri

Maiatzak 1: industria militarra ez da alternatiba

Gerra eta heriotza ez dira gure industriarentzat "negozio aukera", ezta alternatiba ere. Eskrupulurik gabeko kapitalismoaren interesei bakarrik erantzuten die eskalada Irakurri

Ez ordaindu gerra, egin eragozpen fiskala zure errenta-aitorpenean

Aurten ere Objekzio Fiskalaren bulegoak ireki ditugu Bilbon, Gasteizen eta Donostian, eta horietan Errenta Aitorpena egiten dizugu Objekzio Fiskala aplikatuz. Irakurri
  • 1
  • 2