Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu pribatizazioari buruzko bere planteamenduei buelta eman diezaien, Onkologikoaren eta Nafarroako Gobernuaren bideari jarraitu diezaien eta pribatizatutako zerbitzuei buelta ematen has dadin. Hori litzateke datozen urteetako Osasungintza Publikoaren oinarriak jartzeko modurik onena.


 

Atzo Osasun Mahaia bildu zen, bertan dauden hainbat eragileren ohartarazpenarekin, espazio honek gure Osasungintza Publikoa hobetzea eta pribatizazioa geldiaraztea lortuko duten neurriak ateratzeko duen ahalmenari buruzko zalantzak azalduz.

ESK-tik argi dugu Osasun Mahaia ez dela espazio demokratiko bat. Are gehiago, euskal osasungintza publikoaren etorkizuna diseinatu nahi duten lobyen gunea da, lan hori garatu beharko luketen eremu sozial, sindikal eta parlamentarioei bizkarra emanda.

Horrela, gizarteari nahi dugun Osasungintza Publikoaren oinarriak ezartzeko balioko duen eztabaida bidezko bat ukatzen ari zaio, eta, aldi berean, CONFEBASK bezalako eragileei eta interes eta pribilegio partikularrak mantentzeaz soilik arduratzen diren beste batzuei ez dagokien pisu bat ematen zaio.

ESK-n uste dugu ezin dela ezer onik atera espazio honetatik. Edonork sina litzakeen profil baxuko hitzaurreak alde batera utzita, Mahai honetatik ez dira aterako Osasungintza Publikoa indartzeko balio duten neurriak, EAJko egungo kudeatzaileek duten bulkada kapitalista erauzkarian oinarritutako pribatizazioei aurre egiteko.

Onkologikoa Osakidetzan integratzeko prozesuaren ondoren, pribatizatutako zerbitzuak publikora itzultzeko bideak irekita ditugu. Atzo, Nafarroako Gobernuak anbulantzia zerbitzua sistema publikoan integratzen zuelako albistearekin esnatu ginen. Hori da bidea eta horretarako borondate politikoa besterik ez da behar.

ESK-tik Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu pribatizazioari buruzko bere planteamenduei buelta eman diezaien, Onkologikoaren eta Nafarroako Gobernuaren bideari jarraitu diezaien eta pribatizatutako zerbitzuei buelta ematen has dadin. Hori litzateke datozen urteetako Osasungintza Publikoaren oinarriak jartzeko modurik onena.

 

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun horietan gu ere grebara aterako garela, eta plantilla osoa Irakurri

ECMO lekualdaketen eredu berria: sare arrunta desjosten

Exigimos unas condiciones laborales adecuadas para los profesionales implicados, con dotaciones suficientes y regulación clara de jornada. Irakurri

KEAO-k kautelazko neurriak hartzea erabaki du eta garraio sanitarioaren lizitazioa geldiarazi du

Euskadiko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) kautelazko neurriak hartu eta lizitazioa geldiarazi du, aurkeztutako errekurtsoak (ESK-rena barne) ebatzi bitartean. Irakurri

ESI Araba: Elkartasuna publizitatea denean

“Osasun-lankidetzarekiko konpromisoaz” ahoa betetzen zaien bitartean, profesionalei GKEekin elkarlanean aritzeko aukera ukatzen diete. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114
  • 115
  • 116
  • 117