Alderdi eta erakundeek ezin dute alde batera utzi aurrekaririk gabeko sinadura bilketa hau. ILP horrek oso itxaropen handia sortu du sektore zabaletan, miseriazko pentsioak handitzeko beharrari erantzuten diolako.

 

«  Pentsioak osatzeko euskal sistema  eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari »

 

Lau hilabete igaro dira EHPMk 60 urtetik gorako pentsiodunen Gizarte Segurantzaren pentsio eskasak, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren % 100eraino osatzeko Herri Ekimen Legegilearen bigarren faseari ekin genionetik. Eta gaur iragarri dezakegu erabateko arrakastaz gainditu dugula bigarren fase hau, eta emaitza ikusgarria lortu dugula.

Euskal Herri osotik etorritako milaka pentsiodunen babesarekin, EA- Eko HAUTESKUNDE BATZORDEARI transferitu diogu 145.142 pertsonari dagozkien datu pertsonalen zaintza. Pertsona horiek babestu dute HERRI EKIMEN LEGEGILEA, EAEn 100.000 pentsioduni mesede egin diezaiekeena. Horietatik 65.000 baino gehiago emakumeak dira.

Fede-emaile publiko eta bereziek 145.142 sinadura kautotu dituzte, edozein hauteskunde-prozesutan ematen diren botoen berme berberekin. Sinadura horiek iazko hauteskunde autonomikoetan emandako boto guztien % 13,5 dira. Aldi berean, kanpaina honetan gastatutako 25.000 euroen berri ere eman dugu. Pentsiodunek finantzatu dute ia guztia.

 

 

Erabateko konpromisoa

Emaitza hori EHPMk osatzen duten pentsiodunen lanari eta konpro- misoari esker soilik lor daiteke. Ehunka hitzaldi eman ditugu, ehun mila informazio-liburuxka baino gehiago eta ekimenaren milaka ale banatu ditugu. Laguntza-ekitaldiak antolatu ditugu, besteak beste, Kafe Antzokian egin zena, euskal gizarteko mota guztietako jardueretan ari diren 289 pertsona erreferenteren babesa irudikatzeko. Bilborock Aretoan, ehun erakunde feminista baino gehiagoren babesa izan zuen ekimen honek. Eta apirilaren 5ean soldata eta gutxieneko pentsio duinen alde egindako ma- nifestazio masiboak ere horren seinale dira. Ahalegin handia egin da ekimena ezagutarazteko eta sinadurak biltzeko kanpaina eredugarriak, herriz herri, kaleetan, plazetan edota zentro publikoetan, harrotasunez bete gaitu.

Arrakasta hori Euskal Herriko erakunde sindikal guztiekin partekatu nahi dugu, ehunka erakunde sozial eta feministekin, enpresa-batzordee- kin, auzo-elkarteekin, udalekin, ikasleekin eta laguntza aktiboa eman diguten milaka pertsonekin. Eskerrik asko horiei guztiei, pentsiodun prekarioenen bizitza hobetzea, gizonen eta emakumeen arteko pentsioen arteko desberdintasuna nabarmen murriztea eta pentsiodunen arteko bikoteetan, izatez edo zuzenbidez, alde bat bestearen mende ez egotea helburu duen ekimen baten alde egiteagatik.

Estatuak dituen erkidegoetako aberatsenetako bat da EAE, bizitza ere garestiagoa da, oso altua da. Gure proposamena onartzeko modukoa da, aurtengo aurrekontuaren %1,4 baino gutxiago izango da, eta kostua txikiagotzen joango da urterik urtera. Gainera, diru osagarria premia larriko kontsumo-ondasunetara bideratuko denez, gizartera itzuliko da diru-sarrera fiskalen, balio erantsiaren eta enplegua mantendu eta sortzearen bidez.

 

 

Pilota alderdi eta erakundeen teilatuan

Beharrezko sinadurak baliozkotu ondoren, Eusko Jaurlaritzak txos- ten bat egin behar du, eta, horregatik, Lehendakari Pradalesekin bildu nahi dugu. Hilabeteak daramatzagu elkarrizketa eske.

Autonomia Estatutuak pentsioak osatzeko eskumen osoa aitortzen badu, Zerbitzu Juridikoek eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiak urriaren 30ean ziurtatu zuten bezala, ez genuke ulertuko Eusko Jaurlaritzak ezezko txostena egitea eskumen hori egikaritzea eragozteko eta PENTSIOAK OSATZEKO EUSKAL SISTEMA bat sortzeko.

Legebiltzarreko talde guztiei ere zuzenduko gara, argi eta garbi eta zalantzarik gabe adieraz dezaten ekimen hau lege-proiektu gisa izapidetu ahal izatearen alde edo aurka bozkatuko duten.

Herri-ekimen honen hedapenak eta harrerak ez du aurrekaririk. Oso itxaropen handia sortu du euskal gizartearen sektore zabaletan, miseriazko pentsioak handitzeko beharrari erantzuten diolako. EHPMk konpromisoa hartzen du borrokan eta informatzen jarraitzeko, proposamen hau izapidetzeko onar dadin. Hau da, Konstituzioan eta Autonomia Estatutuan aitortutako oinarrizko eskubidea den ekimena positiboki aitortzea eta izapidetzeko onartzea.

 

Alderdi eta erakundeek alde batera utzi beharko ez lituzketen pentsio duinen aldeko 145.142 sinadura

Alderdi eta erakundeek ezin dute alde batera utzi aurrekaririk gabeko sinadura bilketa hau. ILP horrek oso itxaropen handia sortu du Irakurri

Gutxieneko pentsioak Gutxieneko Soldatarekin parekatzearen aldeko manifestazioak

Pentsiodunen Mugimenduak apirilaren 5erako deitutako manifestazioekin bat egiten dugu, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak bermatuko dizkieten soldata eta pentsio Irakurri

Pentsio justu eta nahikoen aldeko mobilizazioekin bat egiten dugu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde eta Hiruk geure egiten dugu gutxieneko soldataren eta pentsio justu eta nahikoen aldeko borroka. Pentsiodunen Irakurri

Sinatu lanbide arteko gutxieneko soldatarekin baliokideak izango diren gutxieneko pentsioen alde!

EAEko gutxieneko pentsioen osagarri baten aldeko Herri Ekimen Legegilea (Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren balioarekin berdinduko duena) sinatzera animatzen zaituztegu. Gogorarazten Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7