Greba mugagabearen 48. egunean ez da gatazkaren konponbidea bistaratzen Gasteizko parke eta lorategien eta eraztun berdearen mantentze-lanak egiten dituen azpikontratan. Maiatzaren 16 eta 26rako mobilizazioak deitutak daude.

 

« 48 eguneko greba mugagabean  2 bilera baino ez dira egin  »

 

ENVISEReko langileek greba mugagabea hasi zuten martxoaren 26an, Gasteizko Udalaren azpikontratako lorezainentzako hitzarmen propio bat aldarrikatuz. Lorezaintzako Estatuko Hitzarmena aplikatzen zaie, eta horien soldatek ia ez dute LGSa gainditzen kasu gehienetan.

Hala ere, Enpresa Batzordeak duela bi urte inguru negoziazio bat hasteko behin eta berriz egindako eskaeren aurrean, enpresak ez du inoiz ezer jakin nahi izan. Izan ere, greba mugagabeko 48 egunetan bi bilera baino ez dira burutu, eta enpresak lan-gatazka konpontzeko ogitartekoaren denbora 5 minutuz luzatzea eta hileko 25 euro gordineko soldata-igoera baino ez du eskaini; greban dauden langileekiko benetako errespetu falta.

 

 

Udala... eta enpresa

Gasteizko Udalak 42 egun behar izan ditu greba-batzordeari harrera egiteko, nahiz eta behin eta berriz errepikatu duen bitartekari-lanak egiten ari dela gatazkari ahalik eta konponbide azkarrena emateko. Paradoxikoa da, ordea, Beatriz Artolazabal zinegotziak esan izana bere taldeak egunero hitz egiten duela enpresako zuzendaritzarekin.

Joan den asteartean izandako bileran, gobernu-taldeak ez zen kapaz izan edo ez zuen azaldu nahi izan egunero zertaz hitz egiten duen enpresarekin. Konpromisoa hartu zuen, ordea, ezin bestela izan, hurrengo lizitazioetan enpresa eta greba batzordearen artean adostutakoa betetzeko eta egungo egoerari irtenbideak bilatzeko.

Enpresak, aldiz, ukatu egin du hobekuntzarik eskain dezakeenik Udalaren onespenik jaso gabe; gobernu-taldeak berriz ukatu egin du hori. Arazo hori konpontzeko, Udalarekin bilera bat egitea proposatu diogu enpresari, baina honek ez du eskatu nahi.

 

 

« Asuntoa da, aberats estatubatuarrak defendatzea edo  herritarrak eta langileak defendatzea  »

 

Pribatizazioaren ondorioa

Argi dagoena da bi aldeen, enpresaren eta Udalaren, jarduna erabat arduragabea izaten ari dela, eta egoera hori PSE-EAJ gobernuaren pribatizazio eta azpikontratazio politiken ondorio zuzena dela.

Joan den asteartean Beatriz Artolazabal eta bere taldearekin egindako bileran, greba-batzordeak gatazkaren konponbidean eta Gasteizko herritarren interesen defentsan benetako inplikazioa eskatu zuen. Gatazka honetan, Udalak ezin du bere erantzunkizuna saihestu; edo enpresaren jabeak diren milioidun estatubatuarren interesen alde lerrokatzen da, edo langileen eta Gasteizko parke eta lorategien eta eraztun berdearen mantentze-faltak kaltetutako herritar guztien interesen aldeko defentsa egiten du.

 

Mobilizazioak jarraitzen dute

Langileen determinazioa argia da, mobilizazioek ez dute etenik izango hitzarmen propio duin bat lortu arte. Hori dela eta, egunero egiten ari diren mobilizazioez gain, datorren ostiralean, maiatzaren 16an, 18:30ean, txakur-kontzentrazio bat burutuko da Gasteizko Udaletxearen aurrean, Plaza Berrian, jende askok parke eta lorategien egoeragatik eta hiriko txakurren osasunean eta egunerokoan duen eraginari buruz adierazi duen kezka jasoz.

Era berean, gizarte eragile eta enpresa-batzordeen babesa kanpaina bat martxan jarriko dugu, maiatzaren 26an mobilizazio handi bat egiteko, enpresaren jarreran 180º-ko aldaketarik ez bada, bi hilabeteko greba mugagabea beteko baitira.

 

 

Enviserreko langileekiko elkartasuna

Arabako gizarte-eragileen, auzo-eragileen eta enpresa-batzordeen babesa jasotzen ari gara. Formulario hau betetzera gonbidatzen zaituztegu zuen elkartasuna adierazteko.

Grebalariei elkartasuna adierazteko kartelekin argazki kolektibo bat atera eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaltzera animatzen zaituztegu.

Mila esker!

 

 

Baliogabetuta Enviser-reko grebaralari baten kaleratzea

Epaiak kaleratutako langilea berriro hartzera eta kalte-ordaina ematera behartzen du. Beldurra irabazten dugunean eta modu kolektiboan borrokatzen dugunean, bidegabekerien aurrean Irakurri

Enviser: grebalari aktiboenetako baten justifikaziorik gabeko kaleratzea salatzen dugu

Greba amaitu eta 12 egunera, Gasteizko lorazainen grebako pertsona aktiboenetako bat kaleratu zuten justifikaziorik gabe. Kaleratzea baliogabetzeko eta Juan berriz Irakurri

Zigor oso larria Gasteizko Udalari, Enviserren grebarako eskubidea urratzeagatik

Lan-ikuskaritzak oso zehapen larria ezarri zion Gasteizko Udalari (7.501 €-tik 225.018 €-ra), Enviserreko lorezainen greba-eskubidea urratzeagatik. Zinegotziari bere akatsa onartzeko Irakurri

Enviserreko langileen garaipena: 197 greba egunek fruituak eman dituzte

Ia 200 eguneko greba mugagabearen ondoren, Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea garbitzeko eta mantentzeko zerbitzuko langileek akordio historikoa lortu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5