Euskara bizirik dago, guztiona da, eta kalean entzutea nahi dugu, etxean... eta baita lantokian ere! Horregatik, beste behin ere bat egiten dugu Euskaraldiaren edizio berri honekin. ESK Euskaraldiarekin bat!

 

« Ez dago perfektu jakin beharrik, ezta izugarrizko maila izan beharrik ere;  garrantzitsuena pausoak ematea da , txikiak edo handiak »

 

Euskara bizirik dago, guztiona da, eta kalean entzutea nahi dugu, etxean... eta baita lantokian ere!

Horregatik, beste behin ere bat egiten dugu Euskaraldiaren edizio berri honekin, euskaraz gehiago hitz egitera gonbidatzen gaituena, gustura entzutera, eta euskara erabiltzea naturala izango den giroak sortzera.

Ez dago perfektu jakin beharrik, ezta izugarrizko maila izan beharrik ere. Garrantzitsuena pausoak ematea da, txikiak edo handiak. Ahobizi izatea, belarriprest egotea, edo, besterik gabe, erabiltzen duenari laguntzea. Denak kontatzen du.

 

ESK-tik parte hartzera animatzen dugu, probatzera, erratzera... eta prozesuaz gozatzera! Izan ere, euskara defendatzea gure eskubideak, gure nortasuna eta komunikatzeko modu aberatsagoa eta pluralagoa defendatzea ere bada.

Beraz, badakizu: etxean, autobuseko geltokian, tabernan edo lanean… euskaraz bizi!

ESK Euskaraldiarekin bat!

 

Euskaraldia, elkar mugituz egingo dugu!

Euskara bizirik dago, guztiona da, eta kalean entzutea nahi dugu, etxean... eta baita lantokian ere! Horregatik, beste behin ere bat Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri

🏃‍♀️🏃Harro sindikatu!

Gaur, martxoak 14, ostegunarekin, 23. Korrikari emango diogu hasiera Irunen. Martxoaren 24 arte, amaika egunez Euskal Herritik zehar, hamaika zoro Irakurri

Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat!

Euskararen biziberritze eta normalizazio prozesuak ezinbestekoa du lan-munduaren euskalduntzean jauzia egitea. ESK sindikatuak azaroaren 4an Euskaldunatik aterako den manifestazioarekin bat Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3