'Herrien burujabetza eta bizitza duina. Gerra eta kapitalismoaren kontra!' aldarrikatzeko, maiatzaren 9an eta 10ean Euskal Herrian egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu emakumeak.

 

« Genero-berdintasunaren, lan-eskubideen, indarkeria matxista desagerraraztearen, lurraldeen defentsaren eta justizia sozialaren aldeko borrokan  alternatibak proposatzen ditugu  »

 

Bost urtetik behin, Emakumeen Mundu Martxaren baitan nazioarteko ekintzak antolatzen dira, emakumeon* (*emakume, trans eta bollera) eta gure lurraldeetan bizi ditugun borroken arteko aliantzak sendotzeko. 2025eko ekintzetarako ardatzak bizitzaren jasangarritasunean eta elikadura burujabetzan oinarritutako ekonomia feminista, indarkeria matxistaren aurkako borroka eta gorputzen burujabetza, enpresa transnazionalen aurrean ondasun komunen defentsa; bakea eta desmilitarizazioa dira.

 

 

ESK Euskal Herrian egingo diren mobilizazioen antolakuntzan parte hartzen ari gara. Maiatzaren 9an, Bilbon, lehen mobilizazioa egingo dugu sindikatuok, Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioa, Plaza Eliptikotik Confebaskeraino. Eta maiatzaren 10ean Emakumeen Mundu Martxak proposatutako ibilbidean parte hartuko dugu. Bardean (Nafarroa) hasiko da militarizazioa salatzen, gero Aramaion (Gasteiz) lurraren defentsa biradierazteko, Gernikan (Bizkaia) Guggeiheim bezalako makroproiektuen aurka, Hendaiara (Iparralde) joango da, non Santiago zubian emakumeenganako migrazio politikek nola eragiten duten salatuko dugun, eta azkenik Donostian (Gipuzkoa) egingo den ekitaldi batean azken manifestua irakurriz eta ekainaren 13-14-15ean Marseillan parte hartzeko deia eginez. Hiri honetan mundu osoko emakumeen tailerren eta mobilizazioen topaketa bat egongo da, beste behin ere gerren eta kapitalismoaren aurkako eta herrien subiranotasunaren eta bizitza duinaren aldeko ahotsak sutsuki altxatzeko.

 

 

Emakumeen Mundu Martxak bizirik mantentzen du erresistentziaren sugarra, erreferentzia globala da sistema patriarkal, kolonial eta kapitalista salatzeko eta alternatibak proposatzeko genero-berdintasunaren, lan-eskubideen, indarkeria matxista desagerraraztearen, lurraldeen defentsaren eta justizia sozialaren aldeko borrokan. Emakumeak* aurreikusitako mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu.

Herrien burujabetza eta bizitza duina. Gerra eta kapitalismoaren kontra!

 

Sarrigurengo hilketa matxista salatzen dugu

Amorruz eta minez salatzen dugu aurten gure lurraldean gertatutako lehen hilketa matxista. Mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Tatianaren senideei gure Irakurri

Arrakalaren aurkako neurriak hartzeko garaia da

Emakumeek lan-arloan eta pentsiodunen egoerara iristen garenean jasaten dugun desberdintasun-egoera salatzen dugu eta aldaketa kultural, ideologiko eta politikoa eskatzen dugu. Irakurri

Borondaterik gabeko instituzioak, aukerarik gabeko emakumeak

Azaroaren 25etan erakundeek indarkeria matxista gaitzesten dute, baina benetako erantzuna beti bera da: murrizketak eta pribatizazioak. Indarkeriari ez zaio diskurtsoekin Irakurri

Arabako indarkeria matxistaren biktimak artatzeko murrizketen aurkako mobilizazioa

CARMEko langileek erakunde ugariren babesa jaso dute eta Gorka Urtaran diputatuari eskatu diote bere akatsa onartzea eta beharrezko aldaketak proposatzea Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11