Azaroaren 30ean zaintza eskubide kolektiboaren alde Euskal Herriko Mugimendu feministak bultzatutako Greba Feminista Orokorra deitu dugu hego Euskal Herrian. Azpimarratu nahi dugu greba feminista honetan langile guztiok gaudela deituta grebara. Lehenengo aldia da Greba Feminista Orokor bat deitzen dena Euskal Herrian.

 

 

« Azaroaren 30eko  ekitaldi eta manifestazioetan  parte hartzeko deia egiten dugu »

 

Greba feminista orokor honetan, lantokiak hustu eta kaleak hartzeko helburua daukagu; baina aldi berean, haratago doan deialdia dela azpimarratu nahi dugu. Ekonomia adierazle guztiak produkzioaren terminoetan neurtzen dira, ez da kontabilizatzen, bizitza sostengatzeko lana, emakumeok nagusiki egiten dugun lana. Zaintza lanak ezinbestekoak dira bizitza sostengatzeko, baina ez dute dagokien aitortzarik, ez politikoki, ez ekonomikoki eta ez sozialki ere. Grebaren eragina ikuspegi zabalagoarekin aztertu behar da, bizitza sostengatzeko lanetan ari diren guzti horietan arreta jarriz.

Ezinbesteko lanetan eta funtsezko enpleguetan ari diren horietan arreta berezia jarri nahi dugu. Hemen paradoxa da, zaintza lanetan ari direlako, greba eskubiderik ez dutelako edo gehiegizko zerbitzuak inposatu zaizkielako, greba egin ezin duten emakume horiek ez direla greba egin dutenen datuetan kontabilizatuko.

 

Parte-hartze prozesuaren emaitza

Greba hau prozesu baten mugarria da. Greba feminista orokorraren lanketa-prozesua luzetik dator, Euskal Herriko mugimendu feministak bultzatutako prozesu parte hartzailearen emaitza, hain zuzen ere, beste eragile sozial eta sindikalekin batera. Greba eguna arrakastatsua izatea garrantzitsua da zaintzen krisia mahai gaineratzeko. Horregatik, egun osoan zehar egitaraututako ekitaldi eta manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu.

Greba feminista orokorra deitzea bera iraultzailea da. Zaintza krisiaren errealitatea geroz eta ageriagoan geratzen ari den unean, Greba feminista orokorra deitzeko baldintzak sortzea eta urratsa ematea jada bada arrakasta, posizioak irabaztea da. Emakumeok planto egiten, errebelatzen ari gara eta bada gizonek dagokien ardura hartzeko interpelatzeko modua ere.

 

 

«  Pertsona guztiok ditugu zaintza-beharrak  eta gaur egun ez dugu bermatuta zaintza duina izateko eskubidea »

 

Agenda politikoa, instituzionala, sindikala eta soziala

Zaintza krisiari, agenda politiko instituzionaletan, sindikaletan eta sozialetan dagokion lekua eman behar zaio eta gehiengo sindikala honelako deialdi batean egotea urrats garrantzitsua da.

Ofentsibara eginiko greba da. Zaintzak kolektibizatzearen eta Zaintza Sistema publikoaren aldeko greba da. Pertsona guztiok ditugu zaintza beharrak, egun zaintza duinerako eskubidea ez dugu bermatua. Beraz, guztion intereseko greba da. Edonola ere, guztioi ez digu berdin eragiten eta ez ditugu behar berdinak.

Zaintza guztion ardura da, zaintza lanak, aitortu eta banatu egin behar dira eta gizonek erantzunkidetasun handiagoa izan behar dute. Zaintza lanak kolektibizatu eta berrantolatu egin behar dira.

 

Esplotazioa eta prekarizazioa

Zaintza krisiaren urgentziazko arazoei erantzuteko greba ere bada. Zaintza sistema eraldatzeko greba izanik ere, zaintza langileen esplotazio eta prekarizazioari erantzutea lehentasunezkoa izango da.

Azpimarratu beharreko lehen ideia da, sistemak bizirauteko eta bizitza sostengatzeko ezinbestekoak diren lan horiek geroz eta merkantilizatuago, feminizatuago eta arrazializatuago daudela eta bertan lanean ari diren langile askok ezin izan dutela greba eskubidea gauzatu: etxeko langileak, abusuzko zerbitzu minimoetan lanean daudenak, egoera prekarioagatik grebara atera ezin diren emakumeak, egoera administratibo irregularrean dauden langileak,...Besteok langile hauengatik ere aterako gara kalera.

 

 

Enpresa-batzordeen eta udalen atxikipenak

Baina produkzioan izan duen eragina ere ikustarazi nahi dugu. Greba deialdia izaten ari den babes zabalaren adierazle da jasotako enpresa batzordeen atxikimendu andana. Ildo beretik, grebak duen atxikimendu zabala erakusten dute hainbat udaletxe, industriako enpresa handi eta zaintza eremuko lantokietan onartu diren grebaren aldeko mozioek.

Euskal Herrian 1500 enpresa batzordek baino gehiagok eman diote atxikimendua grebari.

Aipatzekoa da zaintza sektoreetatik greba honek jaso duen atxikimendu kopurua, baina baita ere industria enpresa handietatik jaso duen babesa, Gamesa, ISN Volkswagen Navarra edo Schnellecke kasu.

Horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

  • Jantoki-enpresa guztiak (auzolagun, askora, gaska, sodexo, servyrest...), garbiketa-enpresa nagusiak (eulen garbialdi, iss...).

  • Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko, Bilboko, Donostiako, Barakaldoko eta Getxoko udalak, Osakidetza, EITB, Euskotren, metroa, legaia-katea, Iruñeko Udaleko eta NUPeko langileak eta funtzionarioak...

  • Industria: Mercedes, Condesa, Tubos reunidos, Tubacex, CAF, Gamesa asteasu, Indar Olaberria, Irizar Emobility, Tekniker, Estampaciones Bizkaia, Acciona Lumbier, TRW, Viscofan...

  • Zainketa-zerbitzuen sektorean: INDESA, Abeletxe egoitza, SAD Lote 3 Bilbao, Elizondoko zaharren egoitza, Bizitegi, Aspaldiko egoitza, Betion-Ilunion, Gorabide, Berriztu, Loramendi egoitza, Gaude, La Misericordia, Gizain...

  • Hezkuntzan, EAEko eskola publikoetako irakasle funtzionarioen batzorde guztiek bat egin dute grebarekin, bai eta lan-arloko hezkuntza bereziko eta sukaldaritzako eta garbiketako enpresa-batzorde guztiek ere; batzordeen atxikimenduez gain, hainbat eskola publikotako langileen atxikimenduak jaso ditugu; 40, orain arte, besteak beste, Gasteizko Ramón Bajo ikastetxeak, Legutianoko Garazik, Durangoko Fray Juanek, Galdakaoko Aperribaik, Legazpiko Olazabalek, Iruñeko Iturrama BHIk edo Tafallako LHIKk.

  • Beste enpresa garrantzitsu batzuk: IKEA, AMAZON, BM, CEDIPSA, ESTIBA...



Lantoki, herri eta auzoko greba batzordeak lanean daude, urriaren 7an publiko egin zen aldarrikapen taula oinarri hartuta. Milaka kartel jarri, milaka eskuorri banatu eta ehunka asanblada egin ditugu enpresetan. Horren ondorioz, hainbat mobilizazio deitu dira azaroaren 30ean herri eta hiriburuetan, eta horietan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu.

 

 Donostiako kartela

Bilboko kartela

Nafarroako kartela

Gasteizko kartela

 

Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren mobilizazioak

Aurreko gaua eta goiza

Goizean goizetik hasiko dugu eguna. Herri batzuetan gaueko hamabietan emango zaio hasiera ekitaldi ezberdinekin.

Goizaldean formatu ezberdinetako piketeak antolatu ditugu, hainbat sektore eta ingurutan.

 

Eguardia

Eguerdian mobilizazioak izango dira herriz herri, zaintza lanak eta bertako langileak aintzatesteko eta prekarizatutako egoeren erantzuleak interpelatzeko. Hauek izango dira hiriburuetako mobilizazioak:

  • Iruñea: 12:30 Diputazioa.

  • Donostia: 12:30 Udaletik mobilizazio bat eta hainbat ekintza egingo ditugu.

  • Gasteiz: 13:00 Zumaquera kaleko Lanbidetik.

  • Bilbao: 12.00 Udala.

 

Arratsaldea

Arratsaldean, kaleak hartuko ditugu manifestazioekin: hiriburuetan eta eskualde-buruetan:

Gipuzkoa

  • Donostia 18:00 Antiguoko tunela

  • Arrasate 18:00

  • Hernani 18:00

  • Zumaia 18:00

  • Eibar 12:30

  • Orereta 18:00

  • Ordizi 18:30

  • Urretxu-Zumarraga 18:00

  • Tolosa 18:00

  • Irun 17:30

Araba

  • Gasteiz 17:30 San Anton plaza

  • Agurain 18:30

  • Laudio 18:00


Bizkaia

  • Bilbo 17:30 Bihotz Sakratua

  • Markina-Xemein 18:00

  • Durango 18:00

  • Gernika 18:00


Nafarroa

  • Iruñea 18:00 Antoniutti

  • Altsasu 18:00

  • Elizondo 18:00

  • Irunberri 18:00

  • Lizarra 19:00

  • Tafalla 19:30

  • Tutera 18:00

 

Zaintza guztion ardura da, eta horien antolaketa sozial eta ekonomiko justuago baten aldeko borroka ere bai. Horregatik ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuok azaroaren 30ean jendarte osoa interpelatzen duen Greba feminista Orokorrean parte hartzeko deialdia egiten dugu.

Denon bizitzak erdigunera ekartzeko, azaroaren 30ean denok kalera!

 

Zaintzak, nori egiten die mesede?

Zaintzak emakumeek beren gain hartutako ardura izan dira, eta ez dute erantzuteko, konpentsatzeko eta ordutegirako eskubiderik izan. Zaintza horiek sistema Irakurri

Soldata-arrakala, bide luzea oraindik ere

Otsailaren 22a, emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasunaren aldeko eguna da Europan. Emakumeek aurrerapausoak eman arren, mugimendu feminista indartsu eta tinko Irakurri

Zainketa-sistema publikoa lortzeko abiaburua

Bestalde, zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko arratsaldeko manifestazioetan parte hartzea eskatzen diogu Euskal Herritar orori. Denon bizitzaz ari gara Irakurri

Indarrez abiatu da Greba Feminista Orokorra

Egun osoko mobilizazioetara batzeko deia zabaltzen dugu, zaintza zerbitzuen pribatizazioa salatu, zaintza langileen egoera kolapsatuekiko ardura exijitu, sistema publikoaren alde Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8