Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministari babesa adierazi dio ikasturteko asanblada orokorrean.
« Karta Sozialak zainketen eskubide kolektiboaren aldeko borrokarekin konpromisoa hartu du »
Gasteizen bildu gara hamaika eragile sindikal eta sozial ikasturteko erronkak identifikatu eta elkarlanean horiei erantzuteko proposamenak adosteko.
Irailaren 30ean, Karta Sozialak deituta, 40 eragiletik gora bildu ginen Ozaetan, bizi dugun krisi ekosozialari elkarrekin aurre nola egin gogoetatzeko. Behin jardunaldiak pasata, ikasturteko asanblada orokorra egin dugu Karta osatzen dugunok, ikasturteko mugarri nagusiak zehaztu eta plangintza adosteko.
Greba Feminista Orokorra izan dugu hizpide, eta zaintza eskubide kolektiboaren aldeko borrokari atxiki zaizkio, baita greba batzordeetan parte hartzeko konpromisoa hartu ere. Era berean, azaroan zehar osasungintza publikoaren alde nahiz pentsioak 1.080 eurotan osagarritzearen alde egingo diren ekimen herritarretan ekarpena egiteko asmoa adierazi dugu.
Su txikien itsasoa
Bestalde‚ 'Su Txikien Itsasoa‘ jardunaldiari segida emateko asmoz, hitzordu berri bat jartzea erabaki dugu gaurko egunean, bertan parte hartu zuten eragile zein dinamikara gehitu nahi dutenei irekita Antolatzaileen hitzetan, “krisi ekosozial larria bizi dugu eta, bakoitza bere borrokan ezinbestekoa bada ere, elkarrekin eta elkarlanean eraldaketa sozialari hauspoa emateko ekimen berriak behar ditugu“ . Horregatik, udaberri-udarako mobilizazio indartsu bat prestatzeko proposamenari bide ematea erabakiz amaitu dugu gaurko asanblada orokorra.
60 erankunde sozial eta sindikal baino gehiagoak bat egin dute maiatzaren 11ko mobilizazioekin
Maiatzaren 11an mobilizazioak bizitza duinen alde
Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministarekin bat
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10