Bestalde, zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko arratsaldeko manifestazioetan parte hartzea eskatzen diogu Euskal Herritar orori. Denon bizitzaz ari gara greba honetan, denon bizitzak zaintzeaz. Pertsona guztiontzako zaintza eskubide kolektiboa bermatuko duen herri batean bizi nahi dugulako.

 

 

« Pertsona guztiontzako  zaintza eskubide kolektiboa  bermatuko duen herri batean bizi nahi dugu »

 

Greba eguna aurrera doa. Goizeko piketeak jendetsuak izan dira eta gogoz gaude egunarekin jarraitzeko. Algortako, Bilboko auzoetako, Zarauzko, Gasteizko zein Errotxapeako zaintza guneak martxan daude jada. Eguerdian ekimenak egin ditugu, zaintza erregimen desorekatu, heteropatriarkal, kolonialista, arrazista eta kapitalista eusten dituzten instituzioak seinalatzeko: Espainiako atzerritartasun legea, zerbitzu publikoak pribatitzatzen ari diren arduradun politikoak, zaintza langileen prekarietatearen kontura negozioa egiten ari diren enpresa pribatuak, gure eskariei entzungor egiten dieten instituzioak…

Hego Euskal Herriko etxeko eta zaintza langileen elkarteetatik koordinatutako ekimenak egin dira hiriburuetan. Jendarte honetako zaintza lanen zati handi bat eusteaz nekatuta eta nazkatuta, diskriminazio egoeran, eskubide asko aitortu gabe, zapalduta daudela esan dute zaintza langileek. Etxeko langile egoiliarren erregimena desagerraraztea exijitu dugu. Greba hau, prozesu honen hasiera besterik ez da eta elkarrekin borrokan jarraituko dugu. Zaintza eta etxeko langileek sujetu politiko bezala ahotsa altxatu nahi dute zaintza sistema injustu honekin amaitzeko eta langile gehiagori borrokara batzeko deia luzatu diegu.

Bestalde, zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko arratsaldeko manifestazioetan parte hartzea eskatzen diogu Euskal Herritar orori. Denon bizitzaz ari gara greba honetan, denon bizitzak zaintzeaz. Pertsona guztiontzako zaintza eskubide kolektiboa bermatuko duen herri batean bizi nahi dugulako.

 

 

Sektore publikoan 

Nahiz eta zerbitzu publikoetan, inposatutako zerbitzu minimoak,langileen greba eskubidea guztiz baldintzatu, sektore publikoan grebaren jarraipena zabala izan dela esan dezakegu.

Horren adibide:

 

Irakaskuntza:

Lehen orduko datuak berrestuz, hezkuntza publikoan ez unibertsitarioan eta unibertsitarioan, greba egiteko eskubidea dutenen artean jarraipen zabala izango du grebak. Hego Euskal Herriko hezkuntza publikoan jarraipena oso zabala izan da. Eskola publikoetan langileen erdiak baino gehiagok greba egin du, eskolen arabera jarraipena ezberdina izanik eta EAEn %70etik gorakoa izanik. Aipatzekoa da Nafarroan D ereduko eskoletan izan duela jarraipenik handiena.

Haurreskoletan eta 0-3an %75ekoa izan da jarraipena.

Bestetik, sukalde eta garbiketa jarraipena oso zabala izan da eta sukalde asko itxita egon dira. Unibertsitate publikoetan ere babes zabal izan du, kanpusetan jarduera ia geratuta egon da.

Itunduetan berriz, ikastoletan EAEn %75etik gorako jarraipena Nafarroan %90etik gorakoa eta EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetan apalagoa izan den arren ikastetxe gehienetan izan du eragina, lurralde eta eskualdeka desberdina izanik.

 – Industria:  Gipuzkoan bereziki ari da nabaritzen eta Bizkaiko zonalde batzuetan, adibidez Durangaldea. Araban: Gasteizen Laminaciones Arreguiko jarraipen zabala.

 

Osasungintzan:

Azpimarratu behar dugu, beste behin ere, zerbitzu minimoen bitartez Osakidetzako milaka langileri greba eskubidea ukatu zaiola. Adibidez, gaueko txandetan, ia langile batek ere ez du grebarekin bat egiteko aukerarik izan. EAG edo emergentzietako langileak ere %100eko zerbitzu minimoak pairatu dituzte.

Lehen Arretan grebak jarraipen zabalagoa izan du; anbulategi batzuk itxita egon dira eta zerbitzu batzuk ere itxita egon dira. Adibidez, Gazteizko Lakuabizkarrako Osasun Zetroan ez da odol-erauzketarik egin.

Ospitaletan jarraipen txikiagoa izan da, gutxieneko zerbitzuek guztiz baldintzatzen bait dute langileen greba eskubidea. Halan eta guztiz ere, Basurtuko Anatomia Patologikoan, teknikari guztiek graba egin dute, baita  reteneko zelari guztiak ere.

Beste behin ere, Osakidetzari eskatzen diogu jarraipenari buruzko datu errealak eman ditzala zenbatzeko oinarritzat greba egiten dezaketen langileak kontutan hartuz eta ez plantilla osoa.

– Garraioa: Euskotren inzidentzia handia. MetroBilbao, ez du ohiko jarduera izan, nahiz eta zerbitzu minimoak oso altuak izan diren.

– Zerbitzu publikoak. Udaletan bereziki Gipuzkoan, baina Bizkaiko hainbat udaleta ere, adibidez, Gernika zein Bermeo.

– Merkataritza. Piketeen eragina nabaritu da. Aipatzekoa adibidez Elkarren izan duen inzidentzia.

– Osakidetza.Baina osasungintzan ere zerbitzu minimoen eragina agerikoa.

– Araban: Lautadako kuadrila, instituto foral de la juventud, Arabako suhitzaileak, jarraipen zabala.

Soziokomunitarioan: gehiegizko zerbitzu minimoen eragina agerikoa, edonola ere jarduera ez normalizatua, lanean egon diren emakume asko eta askok grebarekin bat egiteko jarrera adierazi dute, zapiak, besokoak…

Orohar: pikete jendetsuak, errepideetako ekimenak, kotxe-karabanak herrietako mobilizazioak (…), milaka pertsona mobilizatu dira, hiriburuetako sarbideak oztopatuta.

 

Udaletan:

Udal esparruan ere,Grebaren jarraipena zabala izan da. Batik bat Gipuzkoan  non ia udal guztiek oso modu orokortuan bat egin duten grebarekin, bai zuzenean kontratatutako langileak, baita azpikontratatutako langileak ere. Aurreko egunetan egindako bozketetan  grebarekin bat egin dute udalei  Irura, Anoeta, Mutriku, Aretxabaleta, Azpeitia, ordizia, Oñati , Arrasate , Orio, Urretxu, Tolosa, Bergara eta Beasain  beste batzuk gehituz, Errenteria, Hernani, Idiazabal eta Legazpi,  Donostian ere greba esanguratsua izan da kiroldegi guztiak itxita egon direlarik.

Bizkaian, Bilbon jarraipen zabala izan du grebak eta eskualde batzuetan lan uztea oso orokortua izan da; adibidez, Busturialdea,Gernika-Lumo, Durangaldea eta Arratian (polikiroldegiak, turismo bulegoak eta kultur etxeak itxita)  eta baita ere Barakaldo eta Galdakaoko udaletan.

Arabari dagokionez jarraipena garrantzitsua izango da, lurralde eta eskualdeka desberdina izanik azpimarratzeko Agurain eta Legution, Gasteizeko udalean gizarte ongizate esparruan jarritako zerbitzu minimoak greba egitea asko baldintzatu du.

 

 

Gizarte Ongizate zerbitzuetan:

Hemen salatu behar dugu beste behin ere milaka langileri greba eskubidea ukatu egin zaiela, , zerbitzu askotan, zerbitzu minimoak %100ekoak izan bait dira.

Zahar egoitza eta eguneko zentruetan, zerbitzu minimoak guztiz baldintzatuko dute grebaren eragina. Gehiegizkoak izateaz gain, zahar egoitza eta etxez etxeko laguntza zerbitzuan dauden egoilarrak dependentzia handiko graduak direnez greba egitea  ia ezinezko egiten du. Adibidez 55 langileko zahar egoitza batean 5 besterik ezingo dute greba egin.

Hau horrela greba egin zezaketen langileen artean grebak jarraipen zabala izan du % 90 tik gorakoa.

Gipuzkoan jarraipen oso zabala izaten ari direnen artean aipatzeko batzuk Arrasateko iturbide egoitza, Mutrikuko egoitza, Soraluzeko egoitza, Errenteriko Sanmarkosene egoitza , Zumaiako San jose egoitza, Zumarragako Argixao , Ordiziako San Jose egoitza, Zarautzeko eguneko zentroa, Villa Sacramento, La paz  etab . 

Bizkaian, grebak eragin handia izan du sektorean present diren patronalentzat: igurco Gestión eta Grupo Caser. Lares taldeko zahar egoitza handietan ( Aspaldiko, Misericordia…)  zerbitzu minimoetan lan egin dute baita ere Altos Hornos, Albiz, Vitalitas eta  Muskizeko eguneko zentrua eta Socorro. 

Araban azpimarratzeko Ariznavarra eta Ariñez villodas.

Iruñerriko erresidentzietan, greba egun hau langileen inplikazio handiarekin landu da. Hala ere, gehiegizko zerbitzu minimoak direla eta, greba egin ezin izan duten langileak asko dira. Zaintzak erdigunean jartzea langile hauen aldarrikapen historiko bat da eta hala ikus dezakegu Nafarroako Erresidentzien lehen hitzarmenaren alde borrokan aritzen diren langileen greba egun guztietan.

Etxez etxeko laguntzan ere greba egiteko eskubidea dutenen artean, jarraipen zabala izan du, besteak beste Zumaian, Urnietan, errenterian, Irunen, Erandio …

Gizarte Esku-hartzean ere greba jarraipena izan du, adibidez Bizkaian Gizarte Eskuhartze enpresa nagusietan ( zaurgarritasun bereziko adin txikikoak, desgaitasun egoeran dauden pertsonak etab) jarraipena handia da, greba egin dezaketen % 60 tik gora. Hauei gehitu behar zaie 6 egun daramatela greba egiten bere hitzarmena berritzeko.  Gipuzkoan ere esanguratsua izan da jarraipena.

 

Komunikabideak:

komunikabideei dagokionez,-EITB. Miramonen zein Bilbon inzidentzia garrantzitsua. eta honela irrati eta telebista publikoan gutxienezko zerbitzuak ezarritakoa, informatiboak bakarrik ari dira emititzen.  Honetaz gain Gara, Berria, Hamaika Telebista, Argia aldizkaria, eskualdeetako Hitzak, Pikara eta XXX  greban daude.

 

Garraio publikoak:

Garraio publikoan jarraipena ere esanguratsua izan da. Trenbideko bidaiarien garrraioan, Eusko Tren eta Metron, zerbitzu minimoak bakarrik aritu dira.

 

¡Derecho colectivo al cuidado !

 

Manifestazioetako komunikatua

 

Zaintza publiko eta komunitarioko sistema batekiko konpromiso sindikala

Zaintza publiko eta komunitarioko sistema baten aldeko apustua egiten dugu, bizitzak erdigunean jarriko dituena. Premiazko neurriak negoziazio kolektibora eramateko konpromisoa Irakurri

A25: Indarkeriaren biktima diren emakumeek lan-eskubide espezifikoak dituzte

ESK-k gida bat egin du, genero-indarkeriaren eta/edo sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeen lan-eskubideak jasotzen dituena. Ez dira gustatuko litzaizkigukeen eskubide guztiak, Irakurri

Zaintzak, nori egiten die mesede?

Zaintzak emakumeek beren gain hartutako ardura izan dira, eta ez dute erantzuteko, konpentsatzeko eta ordutegirako eskubiderik izan. Zaintza horiek sistema Irakurri

Soldata-arrakala, bide luzea oraindik ere

Otsailaren 22a, emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasunaren aldeko eguna da Europan. Emakumeek aurrerapausoak eman arren, mugimendu feminista indartsu eta tinko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9