Azaroaren 30ean premiazkoa da greba egitea eta kaleak betetzea. Zaintza ardura kolektiboa da, enplegua antolatzeko modua zaintzetan eragin zuzena du horregatik greba egun honek zuzenean kapitalismoa zalantzan jartzen du, bere produkzio eredua eta lan-eremutia haratago doa.

 

 

« Greba hau abiapuntua izango da  zaintza kolektiboen  eskubidearen aldarrikapenean »

 

Aste bat baino ez da falta Greba Feminista Orokorra ospatzeko eta ESK-n zein gure auzo eta herrietan dena prest dago egun horretarako. Egun honek, dudarik gabe, abiapuntua izango da zaintza kolektiboen eskubidearen aldarrikapenean.

 

Guztion greba

Greba Feminista Orokorra ez da ez emakume ezta feminizaturiko sektoreen greba, greba honek guztientzako eta guztion greba nahi du izan. Produkzioa geratzea ez da kapritxo bat, behar bat baizik, 8 orduko lan-jardunaldiak lortzeko egindako grebak bezala. Gure bizitzak dira jokoan daudenak hots, bizitza duinak izateko eskubidea hain zuzen ere.

Ekonomia eta hau posiblea egiten duten oinarri materialen arteko arrakala, naturarekiko zein gure gorputz ahulak fisiko edota emozionalki zaintzen dituztenbeste pertsonekiko dugun menpekotasunak bizitzarekin bateraezina den sistema bat eraiki du.

Errea da pentsatzea zaintza lanak zerikusi gutxi dutela sindikalgintza edo gure errealitate sozio-poltikoarekin baina idei horierrealitatetik zeharo aldenduta dago. Zaintzak eta hauen kudeaketa, espazio publiko zein pribatuetan, erabat lotuta daude ekonomia eta gure testuiguru sozial zein politikoari. Horregatik hain zuzen er horren beharrezkoa da gaur egungo ereduan erabateko aldaketa sutatzea.

Gaur egungo testuigurua deuseztatu behar dugu, ekonomiak bizitza oinarri izan behar du eta ezin dugu onartu merkatuak gure espazio eta denberoraren jabe izatea. Ez da bideragarria gutxiengoa bati bakarrik mesede egiten dien mozkinetan oinarrituta dagoen sistema mantetzea gehigoak bizitza ziztrinetara kondenatzen gaituzten bitartean.

 

 

Zaintza-lanak

Lan feminizatuak, batez ere zaintzarekin daudenak, duten aitortza sozial eta ekonomiko ezak hauek guztiz prekarizatu dituzte, inork egin nahi ez dituen lanak bilakatuz. Lan hauek genero ardatzak zeharkatuta baldin badaude ere ezin dugu ahaztu gure emakume zuri eta pribilegiatu izaeratik badirela beste hainbat ardats erabakigarriak direnak; arraza, jaioterria edo clase soziala esate baterako. Guzti honek agerian usten du erabat pribilegio uka ezina: zaintzen ez duten pertsonen pribilegioa alegia.

Ekonomia bizitza duinak eskuratzeko bitarteko baino ez baldin bada eta gure bizitzak erdigunean kokatu behar baldin baditugu. Zaintzak eta bere antolakuntza soziala eta ekonomikoa desberdintasuna eta bazterketa sortzen baldin badute, kapitalismoak gaur egungo antolaketaren onuradun bakarra baldi bada... Ez al da logikoa pentsatzea zaintzak goitik behera aldatzea tresna iraultzailerik handiena dela? Ez al da guztion ardura, antikapitalismotik, eredu sozial berria bat eraikitzea?

 

 

Gizarte osoari eragiten digun greba

ESK-n guzti honetaz erabat ziur gaude horregaitik azaroaren 30ean premiazkoa da greba egitea eta kaleak betetzea. Hau ez edozein greba, greba hau enpresa zein sektore baten edozien aldarrikapenetatik haratago doa; greba honek gizartea osotasunean interpelatzen du. Zaintza ardura kolektiboa da, enplegua antolatzeko modua zaintzetan eragin zuzena du horregatik greba jardunaldi honek zuzenean kapitalismoa zalantzan jartzen du, bere produkzio eredua eta lan-eremutia haratago doa. ESK-k argi du:

Azaroaren 30ean Greba Feminista Orokorra!

 

Ez digu ematen! Emakumeen pobretzearen aurka

Aurten ere kalera atera behar gara lanaldi bikoitz eta hirukoitzak, indarkeria matxista, soldata-arrakala, zoru itsaskorrak, patriarkatua, egiturazko desberdintasuna eta gizarte- Irakurri

Sarrigurengo hilketa matxista salatzen dugu

Amorruz eta minez salatzen dugu aurten gure lurraldean gertatutako lehen hilketa matxista. Mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Tatianaren senideei gure Irakurri

Arrakalaren aurkako neurriak hartzeko garaia da

Emakumeek lan-arloan eta pentsiodunen egoerara iristen garenean jasaten dugun desberdintasun-egoera salatzen dugu eta aldaketa kultural, ideologiko eta politikoa eskatzen dugu. Irakurri

Borondaterik gabeko instituzioak, aukerarik gabeko emakumeak

Azaroaren 25etan erakundeek indarkeria matxista gaitzesten dute, baina benetako erantzuna beti bera da: murrizketak eta pribatizazioak. Indarkeriari ez zaio diskurtsoekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11