Ostegun honetan, martxoak 6, kalera irtengo gara zaintza-sistema publiko bat eskatzeko eta zainketen sektore pribatizatuan lan egiten dutenen lan-baldintzak eta bizi-baldintzak hobetzeko.

 

« Erakundeen arduragabekeria salatzen dugu  pribatizazioan eta negozioan oinarritutako ereduan  sakontzeagatik »

 

2023ko Azaroaren 30ean, lehen aldiz egin zen Euskal Herrian Zaintza Eskubide Kolektiboaren aldeko Greba Feminista Orokorra. Atzera bueltarik gabeko urrats bat, sistema cisheteropatriarkal kapitalista kolonial honetan zaintza krisiari aurre egin eta Zaintza Sistema Publiko Komunitario baten alde borroka ziklo bat ireki genuen.

Borroka sindikal eta sozialaren bidez, zaintzen egungo antolamendu soziala eraldatzeko borrokan jarraitzen dugu sindikatuok, Mugimendu Feministarekin batera: Euskal zaintza sistema publiko eta komunitarioaren bidean epe ertaineko erronka horretarantz urratsak ematen jarraitu ahal izateko aliantzak eta konpromisoak garatzen.

 

Martxoak 6, manifestazioak

Guztiontzako zaintza duina lortzeko, negozioarekin amaitzeko, sistema garatzeko eta pribatizaztutako zaintza langileon lan eta bizi baldintzak hobetzeko borrokan berresten gara. Eta horretarako mobilizatuko gara Martxoaren 6an Greba Feminista Orokorrean egin genuen bezala, kaleak hartuz Bilbo eta Iruñean, patronala zein instituzioak interpelatuz.

Instituzioen arduragabekeria salatu nahi dugu, pribatizazioaren eta negozioaren ereduan sakontzen jarraitzeko egindako hautuagatik eta oraindik ere zaintzaren eremuan ematen diren egoera prekario eta kolapsatuen erantzule egiteko neurririk hartu ez izanagatik. Administrazioa delako pribatizazioak iraun dezan bermeak jartzen dituena. Enpresa pribatuak zaintza langileen prekarietatearen erantzule diren bezala.

 

 

« Aldarrikapen horiek  negoziazio kolektibora  eramango ditugu »

 

Baita negoziazio kolektiboan ere

Kaleak hartuko ditugu:

  • Bizitza duinen alde, lanaldia murriztu dezaten.

  • Zaintza sistema publikoaren alde: Pribatizazioaren kontrako neurri sendoak hartzeaz gain, orain arte pribatizatutakoa publifikatu dadila aldarrikatzen dugu. Lan berdina egiteagatik baldintza berdinak izateko, ekiparatuz.

  • Zaintza langileen baldintza duinen alde, lan-baldintzak hobetzea urgetziazkoa delako. Zerbitzu eta lan baldintzak hobetzeko sostengaezinak diren ratioak jaistea eta hitzarmenak berritzea.

  • Zaintza lanak banatzeko: egungo egoeraz zapaltzailea betikotuko ez duten kontziliazioa, lizentzia eta baimenak... eraginkorrak guztiontzat aldarrikatzeko.

  • Zaintza lanen egoera iraultzeko, hezkuntza sisteman ere neurriak har daitezen: curriculumean zaintza txertatuz, hezkidetzarako plan egonkor eta kalitatezkoak sutatuz...

Aldarrikapen hauek eremu sindikalean negoziazio kolektibora eramateko ardura hartu bezala, kaleetan eta agenda politikoan ere mantentzeko hautua egiten dugu. Bizitzak erdigunean jarriko dituen zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko, zaintza publikoaren alde, borrokan jarraituko dugu.

 

 

Ez digu ematen! Emakumeen pobretzearen aurka

Aurten ere kalera atera behar gara lanaldi bikoitz eta hirukoitzak, indarkeria matxista, soldata-arrakala, zoru itsaskorrak, patriarkatua, egiturazko desberdintasuna eta gizarte- Irakurri

Sarrigurengo hilketa matxista salatzen dugu

Amorruz eta minez salatzen dugu aurten gure lurraldean gertatutako lehen hilketa matxista. Mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Tatianaren senideei gure Irakurri

Arrakalaren aurkako neurriak hartzeko garaia da

Emakumeek lan-arloan eta pentsiodunen egoerara iristen garenean jasaten dugun desberdintasun-egoera salatzen dugu eta aldaketa kultural, ideologiko eta politikoa eskatzen dugu. Irakurri

Borondaterik gabeko instituzioak, aukerarik gabeko emakumeak

Azaroaren 25etan erakundeek indarkeria matxista gaitzesten dute, baina benetako erantzuna beti bera da: murrizketak eta pribatizazioak. Indarkeriari ez zaio diskurtsoekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11