Funtsezkoak gara
- Xehetasunak
- 2020 ekainak 04

Beste behin, emakumeok izan gara osasun-krisi honen ondorioak gehiago sufritu ditugunak.

Beste behin, emakumeok izan gara osasun-krisi honen ondorioak gehiago sufritu ditugunak.

2020ko martxoaren 8an berriz ere aldarrikapenez, itxaropenez eta errebeldiaz beteko ditugu kaleak. Antolakuntza eta borroka feminista inoiz baino beharrezkoagoak direlako, injustizien aurrean planto egingo dugu.

2020ko martxoaren 8an berriro ere kaleak beteko ditugu, eta ozen eta argi esango dugu: jendarte eredu hau bizigaitza dela pertsona gehienontzat, batez ere emakume eta genero disidenteontzat, eta jasanezina planetarentzat.

Greba orokorrean, mugimendu feministak bizitzako erdigunean jarri nahi ditu, indarkeriari, parekidetasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, lanen sexuaren araberako banaketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, jakintzen hierarkizazioari, arrazakeriari, edertasun kanonari eta zapalkuntza guztiei aurre egiteko.

Gure administrazioek biribil more eta argi lila andana jarriko dute beren leihoetan, apaingarri horiek botere magikoak balituzte bezala. Luze eta amorruz aritu gaitezke indarkeria matxistaren aurka botere publikoek hartzen dituzten neurriekiko utzikeriaz.

Azaroan Euskal Herriko V. Jardunaldi feministak ospatuko dira Durangon. Bertan izango gara iraultza sukaldatzen eta horretarako bakoitzak bere osagaia ekartzea guztiz beharrezkoa da.

Grebalariak, grebako kontuak argitzeko edo behar izatekotan kasu hauetarako ohiko kontaktuak erabiliko ahal dituzte gure aholkularitzarekin harremanetan jartzeko.

Ongizatea eta aberastasuna sortzeko beharrezko jarduera guztiak lana dira, ordaindutakoak izan ala ez.

Greba feministaren bitartez, emakumeok egunero bizi dugun egoera ikusarazi nahi dugu. Gurea 24 orduko Greba Feminista bat da. Martxoaren 8an emakume guztiak grebara!!!

ESK sindikatuak , STEILAS, ELA, LAB, EHNE, Hiru, CNT eta CGTrekin batera Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako deitutako greba feministarekin bat egin du.