Gure administrazioek biribil more eta argi lila andana jarriko dute beren leihoetan, apaingarri horiek botere magikoak balituzte bezala. Luze eta amorruz aritu gaitezke indarkeria matxistaren aurka botere publikoek hartzen dituzten neurriekiko utzikeriaz.

 

 

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna da, eta gure administrazioek biribil more eta argi lila andana jarriko dute beren leihoetan, apaingarri horiek botere magikoak balituzte bezala.

Entzungor egiten jarraitzen diote beren erantzukizun erreala denari, hau da, indarkeria ezabatzeko beharrezko baliabideak ezartzeari eta horretarako aurrekontuak bideratzeari.

ESKtik ekonomia feministaren proposamenarekin bat egiten dugu, zeinak frogatu nahi duen bizitza ezin dela sostengatu eredu kapitalista heteropatriarkal eta binarioaren garapenaren baitan, kontuan hartzen baititu soilik merkatuarentzat ikusgai diren jarduera produktiboak. Beharrezkoa da etxeko eta zaintza lanak ikusaraztea, erantzukizun kolektibo gisa partekatzea, lanaren sexu-banaketa ezabatzea, eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzak garatu ahal izatea, gure eskubidea baita indarkeriarik gabe bizitzea.

Egungo politikak ez dira bidezkoak

Egungo politika publikoak ez dira bidezkoak, ez dute berdin eragiten eta ez dituzte ondorio berdinak gizonengan edo emakumeengan*. Ez dira neutralak. De  facto, diskriminazio eta mespretxu handiagoa eragiten dute emakumeongan*, eta hala izaten jarraituko du, baldin eta ez bada genero ikuspegia txertatzen gobernuen aurrekontu-prozesuetan, eta ez bada berrikuspen integralik egiten politika publikoek gizon eta emakumeei* nola eragiten dieten aztertzeko.

Helburu nagusia izanik emakumeen* aurkako indarkeria mota guztiak ezabatzea, uste dugu ezinbestekoa eta premiazkoa dela administrazioek konpromiso hori hartzea eta gauzatzea; politika publikoak garatzeko orduan lehentasunezko helburua dela uste dugu.

Luze eta amorruz aritu gaitezke indarkeria matxistaren aurka botere publikoek hartzen dituzten neurriekiko utzikeriaz; gai honi eskaintzen dioten garrantzi eskasaren adierazgarria da.

 

Gure aldizkaria irakurri

 

 

 

Ez digu ematen! Emakumeen pobretzearen aurka

Aurten ere kalera atera behar gara lanaldi bikoitz eta hirukoitzak, indarkeria matxista, soldata-arrakala, zoru itsaskorrak, patriarkatua, egiturazko desberdintasuna eta gizarte- Irakurri

Sarrigurengo hilketa matxista salatzen dugu

Amorruz eta minez salatzen dugu aurten gure lurraldean gertatutako lehen hilketa matxista. Mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Tatianaren senideei gure Irakurri

Arrakalaren aurkako neurriak hartzeko garaia da

Emakumeek lan-arloan eta pentsiodunen egoerara iristen garenean jasaten dugun desberdintasun-egoera salatzen dugu eta aldaketa kultural, ideologiko eta politikoa eskatzen dugu. Irakurri

Borondaterik gabeko instituzioak, aukerarik gabeko emakumeak

Azaroaren 25etan erakundeek indarkeria matxista gaitzesten dute, baina benetako erantzuna beti bera da: murrizketak eta pribatizazioak. Indarkeriari ez zaio diskurtsoekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11