Ongizatea eta aberastasuna sortzeko beharrezko jarduera guztiak lana dira, ordaindutakoak izan ala ez.

 

emakume etxe langilea

 

Ongizatea eta aberastasuna sortzeko beharrezko jarduera guztiak lana dira, ordaindutakoak izan ala ez. Hala ere, heteropatriarkatua, kapitalismoarekin elkartasun hobeezinean, lan produktiboa ugalketa lanetik eta zaintza lanetatik bereizten saiatzen da azken hauei gizarte eta ekonomia aitorpen txiki edo hutsaren parekoa emanez. Ugalketari eta zaintzari atxikitako haiek, gehienak emakumezkoek doan egiten ditugunak, dira sistemak ikusezin egin eta balorez galarazten dituenak. Nahiz eta hauek derrigorrezkoak izan bizitzari iraunarazteko.

Lanaren sexu banaketak geruza guztiei eragiten die eta botere harremanen bidez eratzen da. Hau, produkzio eremuan ere ematen da. Ordaindutako emakumezkoen lanetan guk eskubide gutxiago, lan baldintza okerragoak, soldata txikiagoak eta aitorpen txikiagoak ditugu.

Greba feministak motibazio politikoa du, zeharkako greba da, hau da, emakumeak* iristen diren tokiraino iristen dena. Ez zaizkigu azaleko aldaketak interesatzen eta ez gara konformatzen emakumeen* % 1-ari zuzendutako hobekuntzekin. Beirazko sabaiekin bezala zoru irristakor eta ezegonkorrekin amaitu nahi dugu. Berriketa eta berbaldi hutsekin aspertuta gaude, aldaketak nahi ditugu eta orain eta horregatik, ESK sindikatutik, sindikalgintzan gure aldarrikapenak ditugu. Martxoaren 9an ez dugu inolako aitzakiarik onartuko.

  • Lan guztien ekonomia eta gizarte aitorpena.

  • Enplegu duinak. Lanaldi partzialen eta behin-behinekotasunaren inposaketarik ez.

  • Soldata desberdintasunarekin amaitzeko neurri eraginkorrak.

  • Pribatizazioak lehengoratu daitezela eta gehien batean emakumez osatuta dauden sektoreetako azpikontratazioekin amaitu dadila.

  • Emakumeok* gure lan eskubideak betetzea eta negoziazio kolektiborako beharrezko erremintaz hornitzea nahi dugu.

  • Etxeko lana aitortu dadila balorea, aberastasuna eta gizarte ongizatea ematen duen jarduera ekonomiko gisa. Sektore honetako kontratazioeta botere publikoa esku har dezala lan baldintza duinetan egiten dela bermatzeko eta langileen lanosasuna ziurtatzeko.

  • Barne etxe-langilearen figura desagertzea. Lan baldintza onartezin eta ohiz kanpokoak dira.

  • Bizitza kalitatea ziurtatuko duten lanaldiak; adiskidetzeko neurri eraginkorrak pertsonal bizitza eta lan-bizitza bateratzea ahalbideratzeko eta benetako gizarte erantzunkidetasuna.

  • Pentsio duinak, emakumeentzat* ere gutxienez 1080€!

  • Menpekotasuna zaindu eta menpekotasunari erantzuteko berezko sistema publikoa: gizarte zerbitzu publikoak, doakoak eta unibertsalak! Pribatizazioari ez!

  • Lan harremanen berezko markoa aitortu eta gizarte babesa.