Greba feministaren bitartez, emakumeok egunero bizi dugun egoera ikusarazi nahi dugu. Gurea 24 orduko Greba Feminista bat da. Martxoaren 8an emakume guztiak grebara!!!

 

 

Martxoaren 8an ESKko emakumeok* mota guztietako lanak egiteari utzi eta kaleak hartuko ditugu. Greba feministaren bitartez, emakumeok egunero bizi dugun egoera ikusarazi nahi dugu; bizitza erdigunean jarri nahi dugu, indarkeriaren aurrean, bereizkeriaren, prekarietatearen, sexualitate eredu hegemonikoen, lanaren sexu banaketaren, kontsumo ereduaren, familia patriarkalaren, jakintzen hierarkien, arrazismoaren, edertasun kanonaren, eta abarren aurrean. Hitz batez, datorren martxoaren 8an emakumeok zapalkuntza mota guztiei planto egingo diegu.

2018an, atzera-bueltarik ez duen urratsa eman genuen historiako erdigunea okupatzeko, eta aurten berriro egingo dugu. Zentralitate hori geureganatzeak egiturak eta botere harremanak aldatzea eskatzen du.

 

24 orduko greba feminista

Gurea 24 orduko Greba Feminista bat da, eta bertan parte hartzeko moduak asko izango dira. Greba lantegietan egingo dugu, baita ikastetxeetan ere. Arlo produktiboan egingo dugu greba, baina baita gainontzeko eremuetan ere. Emakumeok* geure herri eta hirietako kaleak okupatuko ditugu, antolatu egingo gara eta era guztietako deialdiak zabalduko ditugu, zaintza lanak alde batera utziko ditugu, balkoietan amantalak eskegi eta besoko morea jantziko dugu.

Martxoaren 8an emakume guztiak grebara!!!

'Matxinada' aldizkaria irakurri