ESK-k sindikatuko pertsona guztien elkarlana eta parte hartzea behar ditu, zu behar zaitu eta horregatik eskatzen dizugu, zure esperientziatik, zure sail sindikaletik eta enpresa eremutik iritzia bidaltzea.

 

 

Euskal Herriko Mugimendu Feministak datorren martxoaren 8rako 24 orduko greba feministarako deia egin die emakume guztiei eremu guztietan. 2019an ere historia egingo dugu, irmoki erabaki baitugu emakumeok jasaten dugun bereizkeriarekin eta desberdintasunarekin apurtzea eta, behingoz, errotik kentzeko neurriak eta baliabideak antolatzea.

Dakizuen bezala, greba bat prestatzea ez da lan makala. ESK-k sindikatuko pertsona guztien elkarlana eta parte hartzea behar ditu, zu behar zaitu eta horregatik eskatzen dizugu, zure esperientziatik, zure sail sindikaletik eta enpresa eremutik,Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ondoko galdera hauen inguruan:

  • Genero eta feminista ikuspegi batetik, ezberdintasunezko zein egoera topatzen dituzu zure lantegian?
  • Zertan uste duzu daudela diskriminatuak emakumeak? Ikusten al duzu gizonezkoek lehenago eskuratzen dituztela jardun osoak edo kontratu finkoak? Igoerak posible al dira emakumeentzat? Kontziliazioa? Zeren truke?…
  • Zure enpresan zeintzuk uste duzu direla emakumeen eskaerak? Zergatik uste duzu dela beharrezkoa greba feminista bat?

Bidali zure erantzuna urtarrilaren 20a baino lehen, ez du axola ez badiezu galdera guztiei erantzuten edo idatzitakoak ez badu galdetegia zehatz betetzen.  Zure parte hartzea interesatzen zaigu emakumeen egunerokoa ikusarazteko eta lantokietan emakumeek dauzkagun zailtasunetan sakontzeko.

Mila esker zure elkarlanagatik.

Gora Borroka Feminista

ESKko Emakume taldea

 

Berri gehiago

33 hildako 2019an

lan istripuetan