Hau da ESKko jazarpen sexual eta sexuarengatiko jazarpenaren aurkako gida. Deskarga ezazu!

 

mujer que dice basta ya
Argazkia: Javier Marven

 

Gida deskargatu

 

ESK-k, 2005ean, berdintasun plan baten ezarpenari ekin zion, hau da, duela hamabi urte baino gehiago ekin zion, eta batez ere honako bi arrazoi nagusiengatik ekin genion. Alde batetik gure sindikatuan egite feminista oso garrantzitsua zen, bai sindikatuaren barruan (ESKko emakumeez sostengatuta, baina ez emakumeez bakarrik) bai sindikatutik at (egite sindikala lantokietan). Honek esan nahi zuen bagenuela, hasteko, berdintasun plan bat eztabaidatu eta ezartzeko egoera egoki bat. Bestaldetik, ESKko zuzendaritzako funtsezko emakumeek presio egin zutelako aipaturiko plana aztertua izan zedin, tresna oso baliagarria izango zelakoan berdintasun ideietan aitzinatzeko ESK barruan (batez ere gure delegatu eta afiliatu gehienei hedatuz), eta batez ere urtetan sindikatuaren zuzendaritzan ematen ari zen emakumeen presentziaren beheraldia alderantzikatzeko.

Azken urteotan, batez ere, berdintasun planarekin lortzen ari ginen emaitzen azterketa ugari egin ditugu. Oro har, beti, honako hiru ideia ondorioztatu egin ditugu: Lehenik eta behin, berdintasunean aurrera egiteko planak markatzen zizkigun tresnen ezarpenarekin betetzen genuela: Plana barreiatzea sindikatuan; prestakuntza-ikastaroak egitea delegatuekin; behar ziren materialen argitaratzea, hizkuntza ez-sexista erabiltzeko gida kasu; behar diren bitartekoak ezartzea hizkuntza ez-sexista erabilia izan zedin ESK-n (sindikatuaren estrukturetako bileretan eta argitalpenetan, bai argitalpen ofizialetan bai lantokietako orrialdeetan), ESKren zuzendaritzan emakumeen parte-hartzerako formulak ezartzea (bileren dinamikan aldaketak sartuz; lan, familia eta bizitza bateragarri egiteko bileren ordutegiak erraztea).

Bigarrenik, bistan da hainbat arlotan aurrerapausuak lortu ditugula: Delegatu gehienek eta afiliazioaren parte batek jakin bazekiten bazegoela berdintasun plan bat; bileretan, eta batez gure argitalpenetan, hizkuntza ez-sexita bat erabiltzen zela; delegatuek hobeto ezagutzen zutela genero berdintasunaren aldeko borrokak berarekin dakarren problematika; guzti honek tresna baliagarriak eskaini dizkiela lantokietan burutzen duten egite sindikalean.

Hala ere, aitortu behar dugu lorpen eskasak izan genituela ESKren zuzendaritzan emakumeen presentzia gehiagotzeko garaian, nahiz eta errealitate hau forma anitzekoa bazen eta desberdina herrialde eta zuzendaritza-organu guztietan.

Jazarpen sexuala eta sexuarengatiko jazarpenaren gaia ez da inoiz Berdintasun Planaren parte izan. Gure egite sindikalean bai izan dela sindikatuak jorratu duen gai bat. Ez daukagu zergatik geure buruei merezi ez ditugun dominak ezarri beharrik; baina ESK-k susperturik, jazarpen sexuala eta sexuarengatiko jazarpenaren aurkako ESKren lanaren arrastroa jarrai dezakegu hainbat Enpresa Batzordetan, baita itun eta hitzarmenetan 2007a baino lehen. Urte horretan, emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunerako 3/2007 lege organikoa argitaratu zen; lege honek jazarpena, emakume eta gizonen arteko desberdintasunaren agerpen bezala hartzen du, sexuarengatiko
diskriminazio eta genero indarkeria bezala.

Azken hamarkadan, 2008-2013ko krisialdiak ezarritako egoeraren berezko gorabeherekin, ESK sindikatu aktiboenetako bat izan da jazarpen sexuala eta sexuarengatiko jazarpenaren aurkako protokoloak enpresetan proposatu eta ezartzeko garaian.

Protokolo hauek, kasu batzuetan, enpresetako berdintasun plan edo segurtasun eta osasun planetan ezarri egin dira. Beste kasu batzuetan, berdintasun plan eta segurtasun eta lan osasunaren planekiko autonomoak izatea lortu dugu.

Iazko ikasturtean, jazarpen sexuala eta sexuarengatiko jazarpenaren protokoloei nola ekin behar genion delegatuekin egindako prestakuntza-bilera askoren ostean, erabaki genuen guk geuk ere horrelako tresna bat izan behar genuela (gida eta ez protokoloaren izena jartzea erabaki genuen, ez desberdinak azaltzeagatik, baizik eta hobekiago jasotzen duelako jorratu duguna) zailtasun batzuekin topo egin genuen.

Lehena, gida prestatzeko erarekin loturikoa. Gure delegatuek zer egin behar duten enpresetan prestakuntzak ahalik eta parte-hartze zabalena izan dezan. Hau da, metodologia partehartzaile batean sustatu behar dela, zuzendaritza-estrukturekin partehartzea izan zezan, eta ahal balitz delegatuena ere. Onartu behar dugu helburu hau ez dugula lortu. Honelako prozesu batek sindikatuen organoetako lehentasunen planifikazio bat eskatzen du, baina ez gara ezartzeko gai izan; ESKren Berdintasun Taldeak aurkezten duen dokumentu hau irekia da, eta ESKren estrukturetan eztabaida eman eta ekarpenak egiten diren heinean, hauek gehitzen joango dira.

Bigarrena, gidaren edukia zehazteko garaian izandako zailtasuna. Gure abiapuntua sendoa bazen ere, enpresetan jazarpen sexuala eta sexuarengatiko jazarpenari aurre egiteko garaian genuen ezagutza teoriko eta praktikoarengatik, ESK bezalako erakunde baten errealitatera eramatea oso korapilotsua egiten zitzaigun. Korapilotsua hasieratik amaiera arte. Bistan da ezkerreko erakunde bat izanik, garen bezala, feministak ere bagerala, eta hanka-sartze honek jazarpena gutziestera eraman gaitzake pentsatuz gurea bezalako erakundeetan ezin dela horrelakorik eman. Honek ez dauka errealitatearekin zerikusirik. Esperientziaz dakigu patriarkaturen beso luzeak gurea bezalako erakundeetara ere iristen direla; eta hunkiezinak garenaren premisa faltsu horrek, zailtasun handiagoak izatera eraman gaitzake hainbat jazarpen erak ikustarazterakoan. garbi eta argi izan behar dugu jazarpen sexuala eta sexuarengatiko jaarpena desberdintasunean sostengatzen direla, eta ESKren konpromisoa eta ahaleginak berdintasunaren alde, ez gara iaragazgaitzak.

Nonbaitetik hasteko, kontuan harturik jazarpen kasu asko enpresetan ematen den botere banaketa desberdinean dutela hastapena, desberdintasun hori abiapuntutzat hartzea erabaki genuen: aztertzea nola ikusten den ESKn boterearen gaiak sindikatuaren barruan. Inkesta bat egin genuen, bakarka erantzun baina eztabaida-talde bileretan egin zena; bilera hauetan egindako galderekin ESKn existitu eta edieraz zitezkeen boterearen zirrikitu guztiak planteatzen genituen. Inkestan boterearen zirrikitu posible horiek antzeman ez ezik, jakin nahi genuen zein zen hauetaz sindikatuko gizonen eta emakumeen pertzepzioa eta boterea nola hautematen zen esparru formaletan (sindikatuaren estrukturak) eta ez-formaletan (sindikatuko jendea estruktura horietatik at biltzen zenean, tabernetan adibidez).

Inkestak baloratzeko lana amaitzeke bagado ere, bi gauza badakizkigu; allde batetik, orain jakin badakigu, botere-harremanen existentziarekiko ESKn, zein pertzepzio duten inkestak erantzun dituztenek, ezezagunak guretzat (uste genuen ESKn ez zela garrantzizko botere-desberdintasunik ematen); bestaldetik, inkestetatik ez da ondorioztatzen, era esplizitu batean, harremanik gure sindikatuan eman daitezkeen jazarpen era posibleekin.

Azkenik, gida hau egiteko material ugari bahetu ditugu, gida honetarako baliagarri den guztia ateratzeko asmotan, beti ere ESKren Berdintasun Taldearen ikuspuntutik. Ikus dezakezuenez testuaren zehar uneoro pertsona erasotua aipatzen dugu. Begien bistakoa da jazarpen sexuala edo sexuarengatiko jazarpena pairatzen dutenen gehiengoa emakumezkoa dela. Pairatzen duten indarkeria estrukturalarekin biziki lotuta dago eta sistema patriarkalaren ondorio da. Hala ere, eta azken honen jakinaren gainean izanik oso garrantzitsua da etengabe jazarrita dauden beste kolektiboak ere, LGTBIQ+ bezalakoak,interpelatuak eta aitortuak izatea orrialde hauetan.