Joan den astean, Hezkuntza eta EHU-ko garbiketa-hitzarmenaren Negoziazio Mahaiaren bileran, patronalak ez zuen proposamenik aurkeztu, nahiz eta ekartzeko konpromisoa hartu.

 

huelga limpieza upv ehu

 

Dakizuenez, joan den astean Hezkuntza eta EHU garbiketa-hitzarmenaren negoziazio mahaiaren bilera izan genuen. Bilera horretan patronalak ez zuen proposamenik ekarri aurreko bileran ekartzeko konpromisoa hartu bazuen ere.

Egia esan, proposamenik ez ekartzeaz gain, argi utzi ziguten euren jarrera: guztiz antisindikala eta hitzarmen honen negoziazioaren aurkakoa. ISS enpresak argi utzi zuen Hezkuntza bezeroak mahai gainean greba deialdia zegoen bitartean proposamenik ez egiteko esan ziola.

 

Astakeriak eta borondate falta

Horrek argi uzten digu bai administrazio publikoak (negoziazio honekin lotura zuzena duenak) bai patronalak sindikatuen aurkako eta langileen oinarrizko eskubideen aurkako jarrera dutela, greba eskubidearena aurkako jarrera hain zuzen. Eta guk ez dugu hori onartuko.

Hala ere, nahiz eta negoziazio mahaian astakeria horiek entzun behar izan, sindikatuok beste behin negoziatzeko eskatu genion patronalari, eta argi utzi genuen mobilizazio deialdiak ezin dutela inola ere oztopatu hitzarmenaren negoziazioa.

 

Mobilizazioa, bide bakarra

Hori dela eta, negoziatzeko borondatea erakutsi genuen beste behin, eta beste bilera bat jarri genuen azaroaren 16rako, astelehenerako. Egun honetan egindako  proposamen guztiak baloratuko genituzkeela esanez. Hala ere, patronalak azaroaren 13an, ostirala, bilera bertan behera utzi zuen.

Argi ikusten dugu patronalak eta administrazio publikoak ez dutela gatazka honi amaiera emateko borondaterik. Beraz, sindikatuok argi daukagu gure esku dagoela hauen jarrera aldaraztea eta haiek negoziazio honetan benetan inplikatzea. Eta horretarako bide bakarra mobilizazioena da.

Horregatik, sektoreko langile guztiei dei egiten diegu azaroaren 19an eta 25ean egingo ditugun mobilizazioei babesa eman diezaieten. Izan ere, badakigu hori dela gure lan-baldintzak hobetzeko uzten diguten modu bakarra.

 

ELA-UGT-LAB-CCOO-ESK

 

ESK-k Bizkaiko garbikuntza sektoreko grebetan parte hartzeko deia egin du

ESK-tik dei argia eta irmoa egiten dugu abenduaren 17ko eta urtarrilaren 14ko eta 15eko grebetan parte hartzeko. Murrizketarik gabeko Bizkaiko Irakurri

Bizkaiko garbikuntza: murrizketarik gabeko eta prekarietatearekin amaituko duen hitzarmena orain!

Bizkaiko Garbiketa Hitzarmenaren negoziazioa 11 hilabetez negoziatu eta gero, blokeatuta dago. 10.000 langileri eragiten dien hitzarmen honetan murrizketarik ez egotea Irakurri

Bilboko kale-garbiketan kaleratuak izan ziren 2 langile berriro onartu dituzte

Langileen batasunak eta mobilizazioak Bilboko kale-garbiketako bi langileen kaleratze bidegabea atzera botatzea lortu dute. Garaipen honek erakusten du ekintza kolektiboaren Irakurri

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek duintasuna eskatu dute

Bilboko Udalak ezin du beste aldera begiratzen jarraitu, azpikontrataren bitartez bere eraikinak garbitzen lan egiten duten langileek muturreko prekarietatea jasaten Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13