Bilboko Udalak ezin du beste aldera begiratzen jarraitu, azpikontrataren bitartez bere eraikinak garbitzen lan egiten duten langileek muturreko prekarietatea jasaten duten bitartean. Bere azpikontrata da, bere erantzukizuna da.

« Udalak, enpresa kontratisten gaineko benetako kontrola izatea exijitzen dugu »
Gaur, urriak 30, BIO Eraikigarbi ABEEko Enpresa Batzordeko ordezkari batek Bilboko Udalaren Osoko Bilkuran salatu du erakunde honen utzikeria eta udal eraikinetako garbitzaileek pairatzen duten lan-prekarietatea.
Erakundeen hipokrisia
Nola da posible Bilboko Udalak martxoaren 8an bere berdintasun-planaz harro sentitzea, % 95ean emakumez osatutako plantilla babesik gabe mantentzen duen bitartean? Udala harro eta pozik dago Bilbo Estatuko bigarren hiririk garbiena dela esateaz, Bilbogarbi saritua izateaz eta errege-kabalgatan FCC-ko makina-garbitzaileen desfilea erakusteaz. Hori posible da kale-garbiketako plantillaren profesionaltasunagatik (gehienbat lan-baldintza hobeak dituzten gizonek osatzen dute) eta daukaten aurrekontuagatik.
Bitartean, udalak ez ditu aintzat hartzen ikastetxeak, gizarte-etxeak, Erriberako Merkatua eta udal-bulegoak, gehienak emakumeak baikara eta lan-baldintza okerragoak baititugu. Plantilla bakoitzak jasotzen duen tratu eta partida ekonomikoak ez du zerikusirik. Eta hori onartezina da.
Emakume izena duen prekarietatea
Datuak suntsitzaileak dira. Duela hiru urte, partzialtasun-indizea % 40koa zen, berez eskandalagarria. Orain % 60ra iristen da. Astean 10 orduko kontratuak dituzten lankideak daude. Horrek beste lan batzuk bilatzera behartzen ditu, askotan etxe partikularrak garbituz, haien bizitzak are gehiago prekarizatuz.
Enpresak, beti ere "bezeroak eskatzen duena" dela (hau da, Udalak eskatzen duena) kontuan hartuta, gure lankideei neurriz kanpoko lan-karga onartezinak ezartzen dizkie. Beren lanbide-kategoriei ez dagozkien lanak egitera behartzen ditu, esate baterako, kale-garbiketako kontratuan jasota dauden komun publikoak garbitzera. Eta lankide bat bajan dagoenean, lizentziak edo ordu sindikalak erabiltzen dituenean, ez dira lanpostuak betetzen. Konponbidea beti bera da: gainerako lankideek lan gehiago egitea.
Gainera, irregulartasun larriak daude Udalarekin egindako kontratuan. Plantilla lizitazioaren erdira murriztu da, erretiroak eta behin betiko bajak estali gabe. Eta subrogatutako langileen zerrendan soldata altuak dituzten hiru langile ere ageri dira. Langile horiek ez dute ABEE honetan lan egiten, Bizkaiko FCCko beste batzuetan baizik.

Enpresa eta Udala, udala eta enpresa
Enpresak sistematikoki uko egiten dio hitzarmen bat negoziatzeari, edozein baldintza hobetzeko aurrekontu-partida handitu behar dela argudiatuz, eta hori Udalaren eskumena da. Baina Udalarekin hitz egiten saiatzen garenean, enpresarekiko negoziazio kolektibora jotzen dute berriro. Gogaituta gaude gurpil zoro honekin, non erantzukizuna lausotzen den gure baldintzak okertzen diren bitartean.
Erantzukizun instituzionala orain!
Udalak enpresa kontratisten gaineko benetako kontrola izatea eskatzen dugu, ez bakarrik haiekin bilduta, baizik eta plantillen ordezkariekin jarraipena eginez. Enpresa gure zerbitzuaren neurriko hitzarmen duin bat negoziatzen eser dadin esku har dezala. Bidezko lan-baldintzak bermatzeko behar den aurrekontu-partida handitzea. Etorkizuneko lizitazio-agirietan lan-eskubideak bermatuko dituzten klausulak sartzea. Eta bere gain har dezala azpikontratatutako langileen baldintzen gaineko erantzukizuna.
Pribatizatzeak ezin du esan nahi prekarizatu behar denik. Are gutxiago Bilboko Udalaren abalarekin. Erakunde horrek berdintasuna defendatzen badu eta bere gizarte-politikez harro badago, ezin du onartu bere instalazioen eguneroko funtzionamendua ahalbidetzen dutenek erabateko prekarietatean lan egitea. Udalak bere kontratuetan sortzen diren lan-gatazkez arduratu behar du. Bere betebehar politiko, etiko eta morala da.

Ez dugu atzerapausorik emango
Seguiremos exigiendo lo que nos corresponde: dignidad, respeto y condiciones laborales justas. Porque somos las que dejamos impolutos los colegios, los centros cívicos, el Mercado de la Ribera y los despachos municipales. Porque somos trabajadoras imprescindibles. Y porque merecemos que nos traten como tal.
Dagokiguna eskatzen jarraituko dugu: duintasuna, errespetua eta lan-baldintza bidezkoak. Izan ere, ikastetxe, gizarte-etxe, Erriberako Merkatu eta udal-bulegoen txukun uzten ditugunak garelako. Ezinbesteko langileak garelako. Eta merezi dugulako gu horrela tratatzea.
Garbitzaileen duintasunagatik! Prekarietaterik ez udal-kontratetan!
ESK-k Bizkaiko garbikuntza sektoreko grebetan parte hartzeko deia egin du
Bizkaiko garbikuntza: murrizketarik gabeko eta prekarietatearekin amaituko duen hitzarmena orain!
Bilboko kale-garbiketan kaleratuak izan ziren 2 langile berriro onartu dituzte
Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek duintasuna eskatu dute
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13









