Joan den astean, Hezkuntza eta EHU-ko garbiketa-hitzarmenaren Negoziazio Mahaiaren bileran, patronalak ez zuen proposamenik aurkeztu, nahiz eta ekartzeko konpromisoa hartu.

 

huelga limpieza upv ehu

 

Dakizuenez, joan den astean Hezkuntza eta EHU garbiketa-hitzarmenaren negoziazio mahaiaren bilera izan genuen. Bilera horretan patronalak ez zuen proposamenik ekarri aurreko bileran ekartzeko konpromisoa hartu bazuen ere.

Egia esan, proposamenik ez ekartzeaz gain, argi utzi ziguten euren jarrera: guztiz antisindikala eta hitzarmen honen negoziazioaren aurkakoa. ISS enpresak argi utzi zuen Hezkuntza bezeroak mahai gainean greba deialdia zegoen bitartean proposamenik ez egiteko esan ziola.

 

Astakeriak eta borondate falta

Horrek argi uzten digu bai administrazio publikoak (negoziazio honekin lotura zuzena duenak) bai patronalak sindikatuen aurkako eta langileen oinarrizko eskubideen aurkako jarrera dutela, greba eskubidearena aurkako jarrera hain zuzen. Eta guk ez dugu hori onartuko.

Hala ere, nahiz eta negoziazio mahaian astakeria horiek entzun behar izan, sindikatuok beste behin negoziatzeko eskatu genion patronalari, eta argi utzi genuen mobilizazio deialdiak ezin dutela inola ere oztopatu hitzarmenaren negoziazioa.

 

Mobilizazioa, bide bakarra

Hori dela eta, negoziatzeko borondatea erakutsi genuen beste behin, eta beste bilera bat jarri genuen azaroaren 16rako, astelehenerako. Egun honetan egindako  proposamen guztiak baloratuko genituzkeela esanez. Hala ere, patronalak azaroaren 13an, ostirala, bilera bertan behera utzi zuen.

Argi ikusten dugu patronalak eta administrazio publikoak ez dutela gatazka honi amaiera emateko borondaterik. Beraz, sindikatuok argi daukagu gure esku dagoela hauen jarrera aldaraztea eta haiek negoziazio honetan benetan inplikatzea. Eta horretarako bide bakarra mobilizazioena da.

Horregatik, sektoreko langile guztiei dei egiten diegu azaroaren 19an eta 25ean egingo ditugun mobilizazioei babesa eman diezaieten. Izan ere, badakigu hori dela gure lan-baldintzak hobetzeko uzten diguten modu bakarra.

 

ELA-UGT-LAB-CCOO-ESK

 

Bizkaiko Foru Aldundiak azpikontratatutako garbitzaileek grebei ekin diete

Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaile azpikontratatuek grebei ekin diete Bizkaiko Foru Aldundiko langileek dituzten soldatekin parekatzearen alde. Irakurri

Gipuzkoako eraikinak eta lokalak garbitzeko hitzarmen probintziala: berandu eta gaizki

Bost urtez hitzarmenik gabe egon ondoren, azkenean Gipuzkoako eraikinak eta lokalak garbitzeko probintzia-hitzarmena sinatu da. Akordio horrek ez ditu helburuak Irakurri

Correos oraindik ez dio Limpiezas J. Cordobari kontratua deuseztatu

Premiazkoa da jakitea nork ordaindu behar dituen garbitzaileei zor zaien soldatak. Correoseko arduradunen dimisioa eskatzen dugu eta helburuak lortu arte Irakurri

Osakidetzan garbiketa-aurreakordioa sinatu da. Langileek borroka luzearen fruitua jaso dute.

Hitzarmena 5 urtez izoztuta egon ondoren, eta 100 egun baino gehiagoko grebaren ondoren, Osakidetzak azpikontratatutako Garbiketako Langileen Hitzarmen Kolektiboaren aurreakordioa Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua