ESK-tik dei argia eta irmoa egiten dugu abenduaren 17ko eta urtarrilaren 14ko eta 15eko grebetan parte hartzeko. Murrizketarik gabeko Bizkaiko garbikuntzako hitzarmen duin baten alde!


«  Gure baldintzak hobetuko  dituen hitzarmen bat eskatzen dugu, ez horiek murriztuko dituena »

 

Urte osoko negoziazioaren ondoren, Bizkaiko Eraikinen eta Lokalen Garbiketarako Hitzarmeneko mahaia erabat blokeatuta dago. Patronalak irmo jarraitzen du jarrera onartezin batean, eskubideak murrizten eta jada zigortuta dagoen sektore bat are gehiago prekarizatzen tematuta.

Horregatik, ESK-tik dei argia eta irmoa egiten diogu gure afiliazio osoari eta sektoreko langileei abenduaren 17ko eta urtarrilaren 14ko eta 15eko grebetan parte hartzeko. Argi utziko dugu ez dugula murrizketa bakar bat gehiago onartuko.

 

 

Murrizketa onartezinak

Patronalaren asmoak erregresiboak bezain onartezinak dira:

  • Laneko bajaren osagarria desegitea.

  • Egungo antzinatasun-sistema ezabatzea, 2026tik aurrera gehienez bi bosturteko ezarriz.

  • % 2ko soldata-igoera barregarria hitzarmenaren indarraldi osorako, atzerapenik ordaindu gabe.

  • Lanpostu hutsen sistema arautzeari uko egitea, partzialtasuna eta behin-behinekotasuna betikotuz.

  • Langileek hain beharrezkoa duten errelebo-kontratuaren eskaera historikoari muzin egitea.

ESK-n argi daukagu ez dugula atzera egingo. Dagoeneko mobilizazioak hasi ditugu gurea dena defendatzeko eta gure baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat eskatzeko, ez horiek murrizteko.

 

  

10.000 pertsona baino gehiagorentzako baldintza duinak

Gure aldarrikapenak irmoak dira eta ez diegu uko egingo:

  • Sektoreko langile guztien erosteko ahalmena bermatzea.

  • Antzinatasun-sistema dagoen bezala mantentzea.

  • Lanpostu hutsen sistema arautzea, partzialtasunari eta behin-behinekotasunari aurre egiteko.

  • Laneko bajaren osagarria hobetzea.

  • Incluir el contrato de relevo vinculado a la jubilación parcial.
    Erretiro partzialari lotutako txanda-kontratua ezartzea.

10.000 langile baino gehiagoren baldintzak arautzen dituen hitzarmen batez ari gara. Bizkaiko garbiketa-sektore osoaren norabidea markatzen duen hitzarmena. Hitzarmen honek prekarietatetik babestuko gaituen aterkia izan behar du.

Datorren abenduaren 17an kalean ikusiko dugu elkar. Elkarrekin geldiezinak gara!

Blokeoa eten!

 

ESK-k Bizkaiko garbikuntza sektoreko grebetan parte hartzeko deia egin du

ESK-tik dei argia eta irmoa egiten dugu abenduaren 17ko eta urtarrilaren 14ko eta 15eko grebetan parte hartzeko. Murrizketarik gabeko Bizkaiko Irakurri

Bizkaiko garbikuntza: murrizketarik gabeko eta prekarietatearekin amaituko duen hitzarmena orain!

Bizkaiko Garbiketa Hitzarmenaren negoziazioa 11 hilabetez negoziatu eta gero, blokeatuta dago. 10.000 langileri eragiten dien hitzarmen honetan murrizketarik ez egotea Irakurri

Bilboko kale-garbiketan kaleratuak izan ziren 2 langile berriro onartu dituzte

Langileen batasunak eta mobilizazioak Bilboko kale-garbiketako bi langileen kaleratze bidegabea atzera botatzea lortu dute. Garaipen honek erakusten du ekintza kolektiboaren Irakurri

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek duintasuna eskatu dute

Bilboko Udalak ezin du beste aldera begiratzen jarraitu, azpikontrataren bitartez bere eraikinak garbitzen lan egiten duten langileek muturreko prekarietatea jasaten Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13