Langileen batasunak eta mobilizazioak Bilboko kale-garbiketako bi langileen kaleratze bidegabea atzera botatzea lortu dute. Garaipen honek erakusten du ekintza kolektiboaren indarra enpresen gehiegizko erabakien aurrean.

 

« Batasun sindikala, langileen mobilizazioa eta herritarren elkartasuna  tresna indartsuak  dira »

 

Pasa den ostiralalean, azaroaren 14a, 13:00etan Bilboko kale-garbiketako (UTE BIO Garbiketa) ESK sindikatuko atal sindikalak enpresako medikuaren deia jaso zuen, arrazoi objektiboengatik kaleratua izan zela jakinarazteko. Hamabost minutu geroago, administrazio-langile bati egoera berean kaleratzea jakinarazi zioten.

ESK-tik garaiz jardun genuen, berehala enpresa-batzordearekin harremanetan jarriz eta bilera berehalakoan deituz. Arratsalde berean, batzorde osoak aho batez mobilizazioen egutegi bat adostu zuen: kontzentrazioak, hainbat egunetako lan-etenaldiak eta, azkenik, greba mugagabea.

 

Salaketa eta mobilizazioa

Kaleratze-gutunek agerian uzten zuten enpresak langile horiek kaleratzeko emandako argudioen ahultasuna.

Asteburuan zehar egoera salatu genuen pankarten bidez, sare sozialetan eta komunikabideetan, ohartaraziz bi langile horiek berriro onartzen ez bazituzten, greba mugagabea hasiko genuela.

Igandean enpresak berronartzeari “EZEZKO” borobila ematen bazion ere, astelehenean eguerdian atzera egin eta bi lankideak berriro onartu zituen. Bi langile horiek azaroaren 19an itzuli ziren lanera.

 

 

Borrokatzeak merezi du

Garaipen honek erakusten du batasun sindikala, langileen mobilizazioa eta herritarren elkartasuna tresna indartsuak direla enpresaren erabaki bidegabeen aurrean.

Ez dugu ahaztu nahi erakunde publikoek duten rola. Bilboko kale-garbiketa zerbitzua, azken batean, Udalaren menpe dago. Pribatizazio-politikaren bidez, Udala kudeaketa enpresen esku uzten du, interes ekonomikoak lehenetsiz zerbitzuaren kalitatearen eta lan-eskubideen errespetuaren gainetik.

ESK sindikatuan lanean jarraituko dugu langile guztien eskubideak defendatzeko.

Borroka kolektiboak merezi du.