Bi urte baino gehiagoko negoziazioen ondoren eta negoziazio-mahaia blokeo egoeran egonda, gure eskubideen aldeko eta patronalaren gehiegikeriekin amaituko duen Hitzarmen Kolektibo duin baten aldeko lanuzteak, grebak eta mobilizazioak hasiko direla iragartzen dugu.


«  Greba historiko honekin bat  egiteko eta maiatzaren 15ean programatutako jarduera guztiak geldiarazteko deia egiten dugu »

 

TEKNIKARIOK, ESK, LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuok, EAEko ikuskizunen eta ekitaldien lehenengo Hitzarmen Kolektiboaren negoziazio mahaiko kide guztiok, datorren maiatzaren 15erako sektore honetan greba historikoa egiteko deialdia iragarri nahi dugu.

Ia hiru hilabete igaro dira EUKI patronalaren immobilismoa dela-eta negoziazioek egun bizi duten blokeo egoera publikoki salatu genuenetik. Negoziazio hutsaletan aritu gara bi urtetik gora, eta prekarietateak zein oinarrizko lan-eskubideen urraketek bere horretan diraute; baita Langileen Estatutuko gutxieneko eskubideen urraketak ere. Lanbide gehienetan segurutzat jotzen dira oinarrizko zenbait eskubide, ordea, gure sektorean zapaldu egiten dituzte etengabe. Okerrena da gure jardueraren ezaugarria dela baliatzen dutela aitzakiatzat.

 

Blokeoari erantzun

Duela bi hilabete iragarri genuen blokeo horrek dirauen artean, sektorean ez dela lan-arloko legezkontrakotasunik erantzunik gabe geratuko. Beraz, blokeoa gure oinarrizko lan-eskubideen urraketa betikotzeko baliatzen duten enpresen aurka Lan Ikuskaritzan jarritako hainbat salaketaren berri eman genuen. Egoerari buelta emateko eta patronalak bere jarrera aldatzeko garaiz geundela sinetsita geunden, ordea, ordutik EUKIK ez dio negoziazioari berriro ekin nahi izan.

Beste hainbat elementuren artean, EUKIren asmoa da langileok familia-kontziliazioari eta kontziliazio pertsonalari uko egitea. Hori, batere aurrerapen askirik gabe emandako ordutegi, egutegi eta lan-txanda lotsagarriak emanez egin nahi du. Beren jarduera eroso eta malgutasunez maneiatu nahi dute, edozein langilek bere bizitza (eta ingurukoena) ahalik eta gutxien antola ez dezan eta enpresaren eskura egon dadin. Hori guztia inolako konpentsaziorik eman gabe egin nahi dute, eta azken eskaintza egin dutela adierazi ziguten. Hala ere, egin zuen azken proposamen horren Langileen Estatutuak ezartzen dituen gutxienekoak urratzen ditu.

Jarrera hori inmobilista eta Zuzenbidearen aurkakoa da. Horregatik, uste dugu ez dagoela bideragarritasunik elkarrizketei berriz ekiteko. Arazoa da, bitartean, gehiegikeriak eta lege-urratzeak eguneroko ogia izaten jarraitzen dutela sektorean.

 

 

Lanuzteak, grebak eta mobilizazioak

Horregatik, negoziazio-mahaia eratu eta bi urte baino gehiago pasa diren honetan, sindikatuok jakinarazi nahi dugu berehala hasiko dugula lanuztea, greba eta mobilizazio fasea. Sektoreko langileok eskubide duinak bermatuko dituen Hitzarmen Kolektibo bat nahi dugu; ez patronalaren gehiegikerietarako orri zuri bat.

Borroka hau datorren maiatzaren 15ean hasiko da. Esan bezala, greba historikoa da sektorean. Horregatik, egun horretarako programatutako ekitaldi eta ikuskizun guztien jarduera geldiarazteko deia luzatzen dugu. Era berean, ekitaldi horietara bertaratuko direnei ulerkortasuna eskatzen diegu. Langileen aldarrikapenei babesa eta elkartasuna adierazi nahi dietenei, aldiz, greba-egunean programatutako ekitaldietara ez joateko gonbita luzatu nahi diegu.

 

Maiatzaren 15ean greba

Hauek dira maiatzaren 15ean egingo ditugun mobilizazioak:

  • 11:30 Elkarretaratzea Arriaga Antzokian (Bilbo).

  • 18:00 Kontzentrazioa Batbatean jaialdian (Mendizabala, Gasteiz).

  • 18:30 Kontzentrazioa eta kalejira Umore azokako agertokietan zehar (Leioa).

  • 19:00 Kontzentrazioa Victoria Eugenia antzokian (Donostia).

Egunean zehar, antolatutako ekitaldietan, piketeak egongo dira langileen sarreran.

 

Ikuskizun langileok borrokan. Eszenatokietan prekarietaterik ez! 

 

TEKNIKARIOK - ESK - LAB - UGT - ELA - CCOO

 

Maiatzaren 15ean greba eta mobilizazioak EAEko ikuskizun eta ekitaldien sektorean

Bi urte baino gehiagoko negoziazioen ondoren eta negoziazio-mahaia blokeo egoeran egonda, gure eskubideen aldeko eta patronalaren gehiegikeriekin amaituko duen Hitzarmen Irakurri

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko langileen lehen greba EAEn

Patronalak 2 urtez blokeatutako negoziazioen ondoren, maiatzaren 15ean ikuskizunen eta ekitaldien sektoreko langileek grebara deitutak daude, lan-eskubideen eta kontziliazio eskubidearen Irakurri

Salaketak eta mobilizazioak hasi dira EAEko ikuskizun eta ekitaldien sektorean

Ikuskizunen eta ekitaldien lehen hitzarmen kolektiboa bi urtez negoziatu saiatu ondoren, eta patronalak negoziazioak blokeatu dituela ikusita, Lan Ikuskaritzan salaketak Irakurri
  • 1