Ikuskizunen eta ekitaldien lehen hitzarmen kolektiboa bi urtez negoziatu saiatu ondoren, eta patronalak negoziazioak blokeatu dituela ikusita, Lan Ikuskaritzan salaketak aurkeztu ditugula eta lanuzteak, grebak eta mobilizazioak egingo ditugula iragartzen dugu.


 

« Sektoreko enpresen aurkako  salaketak erregistratu ditugu  Lan Ikuskaritzan »

 

TEKNIKARIOK, ESK, LAB, UGT eta CCOO sindikatuok, EAEko ikuskizunen eta ekitaldien lehen Hitzarmen Kolektiboaren negoziazio-mahaiko kide guztiok, negoziazioak une honetan bizi duen blokeoa salatu nahi dugu.

Bi urte igaro dira 2024ko urtarrilean EAEko ikuskizun eta ekitaldien hitzarmena negoziatzeko lehen mahaia eratu zenetik. Eguneroko oinarrizko eskubideen urraketa eta prekarietateak markatutako sektorea da gurea eta langileok horren aurka egin nahi izan dugu.

Enpresa askok gure sektorearen antolamendu eta ekoizpen-berezitasunak baliatu izan dituzte, praktikan, Langileen Estatutuan jada jasota dauden gutxieneko eskubideetako batzuk ere egunerokora irits ez daitezen. Lanbide gehienetan segurutzat jotzen diren oinarrizko eskubideak zapaldu egiten dira gurean, jardueraren aldizkakotasuna aitzakia hartuta.

 

Patronalaren borondate eza

Mahai negoziatzailea eratu zenetik, sindikatuok konpromiso sendoa erakutsi dugu sektorea erregulatzeko eta neurriz kanpoko praktikekin amaitzeko. Are, enpresek bizi duten antolaketa-errealitate konplexua ulertuta, baita, etengabeko elkarrizketa sustatzeko ere.

Hala ere, badirudi patronala (sektoreko enpresa gehienak biltzen dituen EUKI Elkarteak ordezkatuta) gehiago dagoela praxi txarrak eta gaur arte jasandako eskubide-urraketak idatziz finkatzeko saiakeran, akordioak lortzeko benetako saiakeran baino.

Besteak beste, EUKik langileei bizitza pertsonala eta familiarra bateragarri egiteko eskubidea ukatu nahi die praktikan. Izan ere, ordutegiak, egutegiak eta lan-txandak guztiz onartezinak diren aurrerapenarekin eman nahi ditu. Enpresek haien jarduera erosotasunez eta malgutasun osoz kudeatu nahi dute eta, horretarako, langileei beren bizitza (eta ingurukoena) antolatzeko aukera ukatu nahi diete. Alegia, etengabeko prestasun egoeran egotera behartu nahi dituzte. Gainera, hori guztia inolako konpentsaziorik eman gabe egin nahi dute, eta haien azken eskaintza egin dutela ziurtatu digute nahiz eta bertan proposatutakoa Langileen Estatutuak ezartzen dituen gutxienekoen azpitik egon.

 

 

Blokeoaren aurrean, mobilizazioak

Jarrera immobilista eta Zuzenbidearen aurkako horren aurrean, gaur gaurkoz ez dago negoziazioei berriro heltzeko benetako baldintzarik. Bitartean, neurriz gaindiko jarrerek eta lege-urraketek presente jarraitzen dute. Hitzarmen bidez patronalaren jarrera zuritu eta berresteari uko egiten diogunez, EUKik negoziazioak blokeatu besterik ez ditu egiten.

Horregatik, mahai negoziatzailea eratu zenetik bi urte igaro direnean, alde sozialekook mobilizazio faseari ekingo diogula iragarri nahi dugu. Laster grebak, lanuzteak eta bestelako ekintzak iragarriko ditugu gure eskubideen defentsan eta Hitzarmen Kolektibo duin baten alde; ez patronalaren gehiegikerientzako txeke zuri baten alde.

Kanpaina hau gaur bertan hasiko dugu, sektoreko hainbat enpresaren aurka Lan Ikuskaritzan salaketak erregistratuko baititugu. Izan ere, negoziazioaren blokeoa baliatzen jarraitzen dute oinarrizko lan-araudia etengabe urratzeko. Patronalak bere jarrera berriz ere aldatzen badu, oraindik garaiz gaude egoera bideratzeko. Alabaina, gaur argi eta garbi esan nahi dugu: Hitzarmen duin baten alde, ilegalitate bakar bat ere ez erantzunik gabe!

 

Teknikariok - CCOO - LAB - ESK - UGT

 

Arabako ikuskizun eta ekitaldietako langileen greba Andre Maria Zuriaren jaietan

Salatzen ari garen prekarietate-egoeraren erantzule egiten ditugu enpresak, eta baita Gasteizko Udala ere; izan ere, kontratuak enpresa horiei esleitzen dizkie, Irakurri

Grebak ez du krisia eragin eta EEE-k ez zuen Tubos Reunidos salbatuko

Tubos Reunidosek CNMVri bidalitako 2026ko lehen seihilekoko emaitzek egoera larria baieztatzen dute; baina, aldi berean, Zuzendaritzak aspalditik datorren krisiaren zama Irakurri

ESK-k Eusko Jaurlaritzaren Premiazko eta Premiazkoak ez diren Osasun Garraioaren pleguak errekurritu ditu

ESK-k Eusko Jaurlaritzaren Premiazko eta Premiazkoak ez diren Osasun Garraioaren pleguak errekurritu ditu 2026 uztailak 30 Premiazko eta Premiazkoak ez Irakurri

Azken uneko aurreakordioa Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenean

Zorionak eman nahi dizkiegu langile guztiei, iazko urte amaieratik akordio hau lortzeko etenik gabe borrokan aritu direlako. Akordio honek hobekuntza Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114
  • 115
  • 116
  • 117
  • 118
  • 119
  • 120
  • 121
  • 122
  • 123
  • 124
  • 125
  • 126
  • 127
  • 128
  • 129
  • 130
  • 131
  • 132
  • 133
  • 134
  • 135
  • 136
  • 137
  • 138
  • 139
  • 140
  • 141
  • 142
  • 143
  • 144
  • 145
  • 146
  • 147
  • 148
  • 149
  • 150
  • 151
  • 152
  • 153
  • 154
  • 155
  • 156
  • 157
  • 158
  • 159
  • 160
  • 161
  • 162
  • 163
  • 164
  • 165
  • 166
  • 167
  • 168
  • 169
  • 170
  • 171
  • 172
  • 173
  • 174
  • 175
  • 176
  • 177
  • 178
  • 179
  • 180
  • 181
  • 182
  • 183
  • 184
  • 185
  • 186
  • 187
  • 188
  • 189
  • 190
  • 191
  • 192
  • 193
  • 194
  • 195
  • 196
  • 197
  • 198
  • 199
  • 200
  • 201
  • 202
  • 203
  • 204
  • 205
  • 206
  • 207
  • 208
  • 209
  • 210
  • 211
  • 212
  • 213
  • 214
  • 215
  • 216
  • 217
  • 218
  • 219
  • 220
  • 221
  • 222
  • 223
  • 224
  • 225
  • 226
  • 227
  • 228
  • 229
  • 230
  • 231
  • 232
  • 233
  • 234
  • 235
  • 236
  • 237
  • 238
  • 239
  • 240
  • 241
  • 242
  • 243
  • 244
  • 245
  • 246
  • 247
  • 248
  • 249
  • 250
  • 251
  • 252
  • 253
  • 254
  • 255
  • 256
  • 257
  • 258
  • 259
  • 260
  • 261
  • 262
  • 263
  • 264
  • 265
  • 266
  • 267
  • 268
  • 269
  • 270
  • 271
  • 272
  • 273
  • 274
  • 275
  • 276
  • 277
  • 278
  • 279
  • 280
  • 281
  • 282
  • 283
  • 284
  • 285
  • 286
  • 287
  • 288
  • 289
  • 290
  • 291
  • 292
  • 293
  • 294
  • 295
  • 296
  • 297
  • 298
  • 299
  • 300
  • 301
  • 302
  • 303
  • 304
  • 305
  • 306
  • 307
  • 308
  • 309
  • 310
  • 311
  • 312
  • 313
  • 314
  • 315
  • 316
  • 317
  • 318
  • 319
  • 320
  • 321
  • 322
  • 323
  • 324
  • 325
  • 326
  • 327
  • 328
  • 329
  • 330
  • 331
  • 332
  • 333