Salatzen ari garen prekarietate-egoeraren erantzule egiten ditugu enpresak, eta baita Gasteizko Udala ere; izan ere, kontratuak enpresa horiei esleitzen dizkie, langileok zer lan-baldintzatan aritzen garen axola izan gabe.

 

« Pairatzen dugun  prekarietatearen erantzule  egiten ditugu enpresak eta administrazio publikoak »

 

Joan den ekainaren 21ean iragarri bezala, Ikuskizun eta Ekitaldien lehen Hitzarmena negoziatzen ari garen sindikatuok 3 greba-jardunaldi deitu ditugu EAEko hiru lurraldeetan, hiru hiriburuetako jai-astearekin bat eginez. Abuztuaren 5ean greba Araban izango da.

 

2 urte baino gehiago

Bi urte eta erdiren ondoren, hitzarmen kolektiboko negoziazioa blokeatuta dago, EUKI enpresa-elkartearen erabateko pasibotasunagatik eta negoziatzeko borondate ezagatik.

Bitartean, ikuskizunetako eta ekitaldietako langileok gure jarduera aurrera ateratzen dugu erabat deserregularizatuta dagoen sektore batean, non normalean oinarrizko lan-eskubideak urratzen diren.

Beste behin ere, patronalak erakutsi du ez duela borondaterik gutxieneko erregularizazio baterantz aurrera egiteko, lan-baldintza duinak bermatzeko eta lan-baldintzak alde bakarretik inposatzeko orduan duten indar-posizioari amaiera emateko.

 

Prekarietatea, behin-behinekotasuna, lanaldi amaigabeak...

Lan baldintza hauen ondorioz, gure sektorean ohikoa dira prekarietatea, behin-behinekotasuna, legez ezarritako atsedenik gabeko lanaldi amaigabeak, jaiegun-plusik gabe, gau-plusik gabe, bizitza pertsonalarekin uztartzeko aukerarik gabe eta beti enpresen eskura, eta, Lan Ikuskaritzak adierazi duen bezala, eskubide urraketa etengabe bat.

 

 

Antolatu gara

Orain sektore honetan lan egiten dugunok, iraganean ez bezala, antolatuta eta elkartuta gaude, abusu-egoera hauek aldatzeko asmo sendoz, gure lanbidetik baldintza duinetan bizi ahal izateko esperantzaz.

Greba Batzordean argi daukagu hori lortzeko bide bakarra borroka dela, TEKNIKARIOK, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT erakunde sindikalen babesa eta euskarria dugu.

GASTEIZKO TXOSNAK BATZORDEAk eta GKS eta ETXEBIZITZA SINDIKATUAren txosnek ere bat egiten dute borroka honekin.

 

Abuztuaren 5ean greba

Bihar hasiko dira Andre Maria Zuriaren jaiak, milioi askoko aurrekontua duten jaiak, eta, hala eta guztiz ere, laneko esplotazioarekin eta prekarietatearekin lotuta egongo dira.

ABS-FLUGE EUSKADI S.L., ABS ILUMINACION S.L. eta AUDIOMIC PRODUCCIONES S.L. enpresak, hurrenez hurren, Foruen plazako, Matxete plazako eta Probintzia plazako lanen esleipendunak, aipatu nahi ditugu. Horiek, EAEn jarduten duten eta egoitza duten beste batzuk bezala, salatzen ari garen prekarietate-egoeraren erantzule dira.

Aldi bereanGasteizko Udalaren erantzunkizina salatu nahi dugu, jai hauetako ikuskizun eta ekitaldien sustatzailea den einean. Kontratuak esleitzen ditu langileok zein baldintzatan lan egiten dugun kontuan hartu gabe.

Izan ere, zuzenean edo dirulaguntza eta laguntza publikoen bidez, erakundeak dira gure inguruko ekitaldien sustatzaile nagusiak. Hala ere, ez dute inolako kontrolik egiten ekitaldi horiek posible egiten dituzten langileen lan-baldintzetan.

Horregatik diogu NAHIKOA DELA.

Hitzarmen duin baten alde, eta prekarietaterik gabeko jai batzuen alde... Hilaren 5ean grebara goaz.


Gora langileon borroka! 


TEKNIKARIOK - ESK - LAB - UGT - CCOO - ELA - CNT

 

Arabako ikuskizun eta ekitaldietako langileen greba Andre Maria Zuriaren jaietan

Salatzen ari garen prekarietate-egoeraren erantzule egiten ditugu enpresak, eta baita Gasteizko Udala ere; izan ere, kontratuak enpresa horiei esleitzen dizkie, Irakurri

Ikuskizun eta ekitaldietako langileek greba deitu dute 3 hiriburuetako Aste Nagusietan

EAEko ikuskizun eta ekitaldien sektoreko sindikatuok hiru greba egun deitu ditugu Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Aste Nagusietan, hitzarmen duina eta Irakurri

Maiatzaren 15ean greba eta mobilizazioak EAEko ikuskizun eta ekitaldien sektorean

Bi urte baino gehiagoko negoziazioen ondoren eta negoziazio-mahaia blokeo egoeran egonda, gure eskubideen aldeko eta patronalaren gehiegikeriekin amaituko duen Hitzarmen Irakurri

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko langileen lehen greba EAEn

Patronalak 2 urtez blokeatutako negoziazioen ondoren, maiatzaren 15ean ikuskizunen eta ekitaldien sektoreko langileek grebara deitutak daude, lan-eskubideen eta kontziliazio eskubidearen Irakurri
  • 1
  • 2