EAEko ikuskizun eta ekitaldien sektoreko sindikatuok hiru greba egun deitu ditugu Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Aste Nagusietan, hitzarmen duina eta bidezko lan-baldintzak aldarrikatzeko.

« Lan Ikuskaritzaren lehen ebazpenek arrazoia eman digute eta hainbat enpresa zigortu dituzte »
Berriro elkartu gara ikuskizunen eta ekitaldiaren hitzarmena negoziatzen dugun sindikatuok. Oraingoan, EAEko hiru hiriburuetako (Gasteiz, Donostia eta Bilbo) aste nagusietako greba-datak iragartzeko egin dugu. Aski dela esan duen sektore oso baten indarrarekin eta babesarekin egiten dugu, gainera.
EUKI patronalaren aldetik utzikeria berbera sentitzen jarraitzen dugu; erabateko isiltasunaren oihartzuna.
Erabat kontrajarria da patronalaren aldetik sumatzen dugun utzikeria hori eta herri-eragileen aldetik sentitzen dugun indarra eta batasuna. Alde batetik, lan-ikuskaritzan salaketak aurkeztu ondoren, iritsi dira arrazoia ematen diguten, eta hainbat enpresa zigortzen dituzten, lehen txostenak. Eta, bestetik, elkarteetatik, sindikatuetatik eta gizarte-kolektiboetatik babesa lortzen jarraitzen dugu. Batasuna adierazten azkenak, Bilboko Konpartsetako, Donostiako Piratetako eta Gasteizko Txosna Batzordeko herri-mugimenduetako kideak izan dira. Sektorearen problematika eta prekarietatea lehen eskutik ezagutzen dute (EUKIk behin eta berriz ukatu duen hori) eta, horregatik gurekin bat egin nahi izan dute. Batasun horrek erakusten du jai duinak defendatzeko langileen eskubideak defendatu behar direla derrigor.
Kultura ezin baita esplotazioaren sinonimo izan. Borrokan jarraituko dugulako, enpresarien aldetik zentzutasuna ez dagoen bitartean, eta langileei baldintza duinak bermatzeko elkarrizketei berriro ekitea erabakitzen duten artean.

Greba 3 hiriburuetan
Beraz, gaur, Arriaga Antzokia baino leku esanguratsuagorik ez baitzen, greba eta borroka egun hauetara joateko dei bateratua egiten dugu:
- GASTEIZ: abuztuaren 5a (Araban greba)
- DONOSTIA: abuztuaren 14a (Gipuzkoan greba)
- BILBO: abuztuaren 26a (Bizkaian greba)
Ikuskizunen eta ekitaldien sektorerako hitzarmen duinaren alde! Gora langileon borroka!
TEKNIKARIOK - ESK - LAB - UGT - CCOO - ELA - CNT
Ikuskizunetako eta Ekitaldietako sektorearen grebaren balantzea positiboa Bizkaian
Arabako ikuskizun eta ekitaldietako langileen greba Andre Maria Zuriaren jaietan
Ikuskizun eta ekitaldietako langileek greba deitu dute 3 hiriburuetako Aste Nagusietan
Maiatzaren 15ean greba eta mobilizazioak EAEko ikuskizun eta ekitaldien sektorean
- 1
- 2









