ESK-k batasunaren aldeko apustua egiten du, Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren hitzarmen berriaren negoziazio-mahaira lan-osasuna, soldatak arlo publikoarekin parekatzea eta lanaldiaren murrizketa eramateko. Elkartuta indartsuagoak gara.


« Sindikatuen artean  akordio zabalak  eraiki nahi ditugu, borroka hurrengo mailara eraman ahal izateko »

Bizkaian esku-hartze sozialaren sektorerako hitzarmena negoziatzeko mahai berri bat ireki den honetan, ESK negoziazio-mahaian eseri da parte hartzen duen sektore guztietan egiten duen bezala: sindikatuen arteko batasuna eta ekintzen batasuna bilatuz, borroka kolektiborako funtsezko elementu gisa. Sektoreak eskatzen digun, eta erantzukizun propiotzat hartzen dugun batasun bat.

Aurreko hitzarmeneko mahaia ireki zenetik gaur arte, afiliazioan zein sindikatuen ordezkaritzan izandako hazkundea nabarmena da ere. Izan ere, borrokan jabetzen da sektore bat bere buruaz; bertan langileek euren burua halakotzat onartzen dute, bat egiten dute eta antolatzen dira bizi dituzten bidegabekerien aurrean. Bada borroka sindikalean, lankideen zein norberaren eskubideen alde borrokan, bertan eraikitzen direla duintasunez aitortuak izateko baldintzak. Hala erakutsi genuen aurreko hitzarmenaren borrokan, inoiz baino indartsuago eta antolatuago agertu ginenean.

Esku-hartze sozialaren sektorea sektore publikoa da, eta izan da beti: funts publikoekin finantzatzen da ia osorik, eta gizartearentzat funtsezkoak diren zerbitzuak ematen ditu. Administrazioaren hutsuneak betetzeko, eta haren erantzukizuna haren gain har zezan aldarrikatzeko eta exijitzeko sortu zen sektorea; ez funts urriengatik elkarren artean mokoka lehiatzera behartutako azpikontraten betiereko sare bihurtzeko. Hala ere, hori da finkatu zaigun eredua: baliabide pobre eta mugatuengatiko lehia, soldaten, lan-baldintzen eta emandako zerbitzuen prekarizaziora bultzatzen duena. Bien bitartean, Administrazioak funtsezko zerbitzuak diru gutxiekin betetzen ditu, gure lanarekin sektoreari eusten diogunen eta finantzaketa argi eskas baten artean bitartekari lanak baino egiten ez duten entitate batzuen laguntzaz. 

 

 

Batasuna

ESK-n denbora daramagu sektoreko afiliatuen eta lagunen batzarrean, plataforma bat eta negoziazio-mahaira ekarri beharreko eduki batzuk lantzen. Jarrera eta gogoeta horiek LABeko, ELAko eta CCOOko gure kideekin partekatu ditugu azken asteetan zehar. Eta sindikatuon arteko akordio eta konfiantza logikan horretan lan egiten jarraitu nahi dugulako da gure plataforma une honetan patronalari EZ aurkeztearen erabakia hartu dugula. Sektore honetan, sindikatuen artean akordio zabalak eraiki nahi ditugu, borroka hurrengo mailara eraman ahal izateko; fronte komun bat egin ahal izateko, sektoreko indar mobilizatzaileak batzeko; bai eta baldintzak sortu ere, kalera atera eta geurearen alde borrokatzeko. ESKn uste dugu hori dela Esku-hartze Sozialeko langileek emandako agindua, eta horretara eraman nahi dugu gure ekintza sindikala.

Hala, negoziazio-mahaian diogun gauza bera sektoreko langileei jakinarazi nahi diegu: ESK-k zereren alde borrokatuko duen, eta zer proposatzen duen hitzarmen honetarako eta sektorearen etorkizunerako. ESKren Esku-hartze Sozialaren Asanbladak mahai gainean jarriko dituen lan-ildoak eta lehentasunak aurreratuko ditugu hemen alta.

 

Lan osasuna

Lehenik eta behin, laneko osasunaren arloan jarri nahi dugu arreta osasunean: gure ustez, arriskuen prebentzioa, zentzu integral batean, sektorearen erreklamazio handienetako bat da; ezinegon handia sortzen duen betiko atzeratutako gai bat. Honetaz mintzo gara: nola zaintzen eta zainduak garen gure lanean; gure ongizatearen ardura har dezatela horiek. Bizitza- eta lan-baldintza seguru eta eskuragarriagoak sortu behar dira, langileen boluntarismoan eroriko ez den funtzionatzeko modua bermatuz. Horrela, ITen kubritzea bermatzeko mekanismoak ezarri nahi ditugu, lana ez dadin lankideengan erori edo gure bajatik bueltan zain egon ez dadin. Halaber, heziketa-bikotearen figura ahalik eta kasu gehienetara zabaltzea lehenesten dugu, bakarrik egiten diren esku-hartzeak ezabatzeko eta horien segurtasuna eta kalitatea bermatzeko. Langilerik ez lukete gaua bakarrik igaro behar beren lanpostuan. Ez da baina sekuritizaziokoa mintzo garenik; alta, baliabide gehiago eta lankide gehiago nahi ditugu hobeto eta seguruago lan egiteko, horretaz mintzo gara. Horregatik, Babes Bereziko Zentroen babes eredua zabaltzea ere aldarrikatuko dugu, baita orain aintzatesten ez diren esku-hartzeko zentro eta tipologia gehiagori ere zabaltzea. Gehiegitan entzuten dugu nolan justu lan egiten dugun zentro edo egiten dugun esku-hartze honek ez dituztela betetzen ratioei buruzko dekreturen baten edo Aldundiarekin egindako akordioren baten baldintza zorrotzak lanpostuak behar bezala beteko direla bermatzeko orduan, eta berriz ere botata utzita topatzen gara.

 

 

Ekiparazioa

Era berean, langile publikoak direla onartuta duten beste langile batzuekin parekatzera bidean lan egin nahi dugu, honako hau sektore publikoa ere badelako. Hala, igoera duinak bermatu nahi ditugu, bizitzaren kostuaren igoera itogarria arintzera mugatzen ez diren igoerak; eta, aldi berean, gure lankideengandik eta arlo publikotik bereizten gaituen soldata-arrakala ezabatu nahi dugu, gure artean ere desberdintasuna sortzen dituena. Sektoreko langilerik prekarioenak garenontzat hobekuntzak nahi ditugu, denbora gehiegi arrastaka daramagun eta lan eta baldintza nekagarri eta astunenak bere gain hartzen dituen bosgarren kategoria ezabatuz, besteak beste. Bermatzaileagoa izango den kategoria-sistema bati buruz eztabaida zintzoa izan nahi dugu.

 

Lan-ordu murrizketa eta kontziliazioa

Azkenik, lan-denbora murriztera eta kontziliazio-printzipioak bermatzera bideratutako hobekuntzetan sakondu nahi dugu. Sektore publikoko langileak garela diogunean, bizitzeko denbora izateaz gabiltza hizketan, sektorearekin eta lan egiten dugun jendearekin dugun konpromisoa ez dagoela gatazkan geure burua zaintzeko eta bizitza oso bat garatzeko behar adina denbora izatearekin, horretaz gabiltza. Izan ere, lan-osasuneko gai bat ere bada hau. Hain kostu emozional eta mental handia duen sektore batean, behar adina tresna behar ditugu atseden hartzeko eta lanetik deskonektatzeko; mentalki errekuperatzeko adina denbora behar dugu. Ezin dugulako buru belarri etenik gabe lanean jarraitu, horiek gure lanagatik sentitzen dugun erantzukizunaz baliatzen direlarik. Gure denborak behar ditugulako sendatzeko, zaintzeko. Horrela, benetako urteko lanorduak epeka murrizten jarraitzeaz ari gara, bereziki lan-bizitzaren amaieran dauden pertsonentzat. Horrela, baimen gehiagoz ari gara, baldintza hobeetan, eta forma ugariagoetan, bizitzak ekar diezazkigukeen gorabehera gehiagori aurre egin ahal izateko. Horrela, vinculogramaz mintzo gara ere, baimen horiek birkonfiguratzeaz eta gure bizitzak partekatzea erabakitzen dugun pertsonekin lotzea ahalbidetzen duten ereduez, legezko edo familiako loturak edozein direla ere.

Azken batean, sektorean aldarria diren errebindikazio askori buruz ari gara; gure lankideekin batera kaleak bete nahi ditugun errebindikazioei buruz, betikoa den borroka berri honetan, gure lanaren alde, sektore gisa aldarrikatzearen alde, eta guretzat, lan egiten dugun pertsonentzat eta inguratzen gaituen gizartearentzat bizi-baldintza hobeak izatearen alde. 

 

Kaleetan ikusiko dugu elkar. Bizkaiko Esku-hartze soziala borrokan!

 

Batasunaren aldeko apustua egiten dugu Bizkaiko Esku-hartze Sozialean hitzarmen on bat lortzeko

ESK-k batasunaren aldeko apustua egiten du, Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren hitzarmen berriaren negoziazio-mahaira lan-osasuna, soldatak arlo publikoarekin parekatzea eta lanaldiaren murrizketa Irakurri

Jarraipen handia Arabako Esku-hartze Sozialeko grebaren 1. egunean

Jarraipen oso garrantzitsua egon da gaur Arabako esku-hartze sozialaren sektorean egun osoko grebaren lehen egunean. Ertzaintzaren neurriz kanpoko karga gogor Irakurri

Lanuzteak hasi dira Arabako Esku-hartze sozialean

Dagoeneko 11 hilabete pasa dira sektoreko IV. hitzarmenaren negoziazio-mahaia eratu zenetik, eta aurrerapenak oso urriak izan dira. Erakundeek, aldiz, erantzukizuna Irakurri

Arabako esku-hartze soziala: negoziazioa ala greba

Aurrerapenak eskatzen ditugu Arabako esku-hartze sozialeko hitzarmenaren negoziazioan, eta grebak iragartzen ditugu. Negoziazio mahaiaren azken bileran agerian geratu da patronalaren Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15