Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronala negoziazio-mahaia blokeatzeko egoerara eraman duela salatzen dugu. Ez dugu onartuko negoziazio kolektiboa baldintzak izozteko erabiltzen jarraitzea.

« Langileek beren lanaren erantzukizunarekin eta balio sozialarekin bat datozen lan-baldintzak merezi dituzte »
2026ko urtarrilaren 29an hasi zen Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko VII. Hitzarmen Kolektiboa negoziatzen. Harrezkero, eta sindikatuek proposatuta, bost multzotan antolatu eta aurkeztu ditugu gure plataformetan jasotako gaiak. Aurkezpen prozesu hau gaur, irailak 10, amaituko da.
Hilabete hauetan, langileen ordezkariek proposamen zehatzak jarri ditugu mahai gainean lan baldintzak hobetzeko eta gure gizartearentzat ezinbestekoa den sektorea duintzeko.
Besteak beste, honako hauek planteatu ditugu:
- Berdintasun planak eta jazarpenari aurre egiteko protokolo eraginkorrak.
- Partzialtasuna eta behin behinekotasuna desagerrarazteko neurriak.
- Bosgarren lanbide kategoria kentzea.
- Lanpostu hutsen protokolo argiak eta gardenak.
- Kontziliazio neurriak hobetzea eta lizentzia berriak lortzea.
- Hobekuntza espezifikoak sektorean nagusi egiten ari diren langileentzat.
- Lanaldiari eta oporrei buruzko neurriak.
- Arrisku psikosozialak prebenitzeko eta murrizteko neurri espezifikoak identifikatzea eta hartzea.
- Sektorean dauden arrisku fisikoak prebenitzeko eta murrizteko neurriak.
- Soldaten ekiparazioa eta hobekuntza, sektorea publiko bihurtzeko bidean pausoak ematen hasi.
- Hizkuntza eskubideen eta trantsizio ekosozialaren aldeko neurriak.
- Garapenerako lankidetzaren inklusioa (GKEak eta ORGak)
Zein izan da Gizardatzen erantzuna?
Bat ere ez.
Aurrera egiteko eta langileen baldintzak hobetzeko balio beharko luketen proposamen horien guztien aurrean, Gizardatz ez da erantzun zehatzik ematen ari, ezta alternatibak planteatzen ere. Mahairik mahai, patronalak aurreko hitzarmenaren negoziazioak ekarri zuen hobekuntza handia errepikatu besterik ez du egiten, eta bere borondatea aurreko hitzarmenean lortutakoa sendotzea da. Gainera, adierazi digu ez duela soldata igoerarik edo hobekuntzarik aurreikusten proposatu ditugun alderdietan.
LAB, ELA eta ESK-rentzat, jarrera hori ez da errealista eta ez die erantzuten sektorearen egungo beharrei, eta negoziazioa luzatu eta oztopatu baino ez du egiten, beharrik gabe.
Nekez pentsa dezakegu aurreko hitzarmenaren negoziazioan, lan egiten duten erakundeekin haserrea eta nekea erakutsi zuen sektore batek, orain erronka berriei erantzuteko ez eta proposamenik egiteko ez den patronala onartuko duenik.
Lanaren erantzukizunarekin eta balio sozialarekin bat datozen baldintzak.
Sektorearen beharrak aldatu egin dira eta gehitzen jarraitzen dute. Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko langileek funtsezko zerbitzuak ematen dituzte egunero herritarrentzat, eta, gehiegitan, beren lanaren erantzukizunarekin eta balio sozialarekin bat ez datozen baldintzetan egiten dute.
Hori dela eta, ez dugu onartuko sektorearen beharrak alde batera uzten diren bitartean, dagoena eustea helburu duen negoziaziorik. Eta ez dugu onartuko ere, negoziazio kolektiboa sektoreko baldintzak izozteko erabiltzen jarraitzea.
Benetako negoziazioa nahi dugu. Erantzunak nahi ditugu. Aurrerapenak nahi ditugu.
BIZKAIKO ESKU HARTZE SOZIALA BORROKAN.
BENETAKO NEGOZIAZIO BATEN ALDE!
LAB – ELA – ESK
Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronalari negoziazioa desblokeatzeko eskatzen diogu
Azken uneko aurreakordioa Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenean
Gasteizko Udalari esku-hartze sozialaren sektoreko gatazkaren konponbidean inplikatzea exijitzen diogu
Arabako esku-hartze sozialako patronalak oraindik ez dio erantzun sindikatuen proposamenari
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17










