Gasteizko Udalaren osoko bilkuran parte hartu dugu, Udalak negoziazioan inplikazioa har dezan eskatzeko. Izan ere, Arabako erakundeak dira pribatizatuta dagoen sektore honek oraindik lan-baldintzak hobetu eta parekatzearen bidean aurrera egiteko hitzarmenik ez izatearen erantzule.
« Patronala konpromiso falta larria erakusten ari da gatazka hau konpontzeko bidean »
Arabako esku-hartze sozialeko hitzarmen berrirako negoziazioa hasi zenetik urte eta erdi baino gehiago igaro ondoren, negoziazio mahaian aldarrikapen asko falta dira oraindik. AISA patronalak negoziazioak luzatzera jokatu du, eta oraindik ez du alderdi sozialaren aldarrikapenen zati handi bati erantzungo dion proposamenik egin. Patronalak hilabeteak daramatza konpromiso falta larria erakusten denboran gehiegi luzatzen ari den gatazka honetan.
Egoera hau Arabako Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren babesarekin gertatzen da. Gure lurraldeko esku-hartze sozialaren sektorea finantzatzen duten erakunde nagusiak diren aldetik, egoeraren erantzule dira. Zentzu horretan, gaur, uztailaren 24an, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek Gasteizko udaleko osoko bilkuran parte hartu dugu, erakundeari ebazpenean inplika dadila eskatzeko.

Horrela, gaurko osoko bilkuran aurkeztu dugun mozioan Udalari eskatu diogu borrokan ari diren esku-hartze sozialaren sektoreko langileei babesa emateko eta plantillen lan-erreklamazioei erantzuteko. Gainera, Udala sektorearen zati baten arduraduna izanik dei egiten dugu, gatazkari irtenbidea eman ahal izateko, patronalaren eta alderdi sozialaren arteko bitartekaritza lana egin dezan.
Azkenik, Gasteizko Udalari Ekiparazioak ekarriko liokeen kostu ekonomikoaren azterketa bat egiteko eskatu diogu, gatazkaren konponbidean aurrera egiteko eta sektoreko langileen bidezko aldarrikapenetan aurrera egiteko.
Mobilizazioak tinko
Datorren uztailaren 29an egingo da kurtsoaren azken negoziazio mahaia. Data horretara iritsiko gara, momentuz, patronalak eta erakundeek etxeko lanak egin gabe. ELAk, LABek, CCOOk eta ESK-k AISA patronalari eskatzen diogu behingoz erakuts dezala borondatea akordio bat lortzeko eta ekar dezala proposamen bat Arabako esku-hartze sozialaren sektoreak dituen aldarrikapenei erantzuteko.
Bestela, haien eskaeren zilegitasunaz erabat jabetuta, sektoreko langileek mobilizatzen jarraituko dute, negoziazio hasieran genituen helburuak lortu arte.
ELA - LAB - CCOO - ESK
Azken uneko aurreakordioa Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenean
Gasteizko Udalari esku-hartze sozialaren sektoreko gatazkaren konponbidean inplikatzea exijitzen diogu
Arabako esku-hartze sozialako patronalak oraindik ez dio erantzun sindikatuen proposamenari
Arabako eskuhartze soziala: negoziazioak aurrera egiten ez badu, ekainaren 25ean greba
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17









