LABek eta ESK-k uko egin diogu Arabako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenari eta ekiparazioaren bidean benetako aurrerapausuak exijitzen dizkiogu Aldundiari. Akordio hau indarrean dagoen bitartean, borroka-dinamikak indarrean mantenduko ditugu.


« LAB eta ESK-ren konpromisoa zaintza-sistema publiko baterantz aurrera egiteko  irmoa eta atzeraezina  da »

 

Gaur, urriaren 1ean, LAB eta ESK Arabako Foru Aldundiaren aurrean eñkarteratzea egin dugu, sektorearen finantzatzaile nagusia baita, ELAk eta CCOOk AISA patronalarekin 12:30ean sinatuko duten Gizarte Esku-hartzeko IV. Hitzarmena salatzeko

Hitzarmenak alde onartezinak betikotzen ditu sektoreko langileen eta lan bera egin arren sektore publikoak zuzenean kontratatutako langileen artean. Hobekuntzak jasotzen ditu lanaldian, baimenetan, kontziliazioan, baja-osagarrietan, lanaldi-murrizketan, lan-osasunan, LGTBiQ+fobiaren aurkako neurrietan, eta loturograma lortzen da. Lorpen horiek urtebete inguruko langile-borrokaren emaitza dira —zazpi greba-egun eta lanuzte partzial bat tarteko—, baita LABek eta ESK-k intersindikalean adostutako aldarrikapenei eusteko erakutsitako irmotasunarena ere.

Hala ere, sektoreko oinarrizko aldarrikapenak argitu gabe utzi ditu: igandeetako plusa kobratzeko eskubidea lan egiten duten langile guztientzat, igande eta jaiegunetako konpentsazioak hobetzea (2028an 5 €/ordukoa izango da apenas), % 100eko plusak kobratzea lanaldi partzialetan, intentsitate handiko zentroen baldintzak eta diskriminaziorik gabeko barne sustapenerako neurriak. Gainera, gehien eta gutxien kobratzen dutenen arteko aldea handitzen du.

Hitzarmenari uko egitearen arrazoi nagusia soldata igoera da. Iraileko KPI aurreratua % 4,9koa da, eta 2027rako adostutako igoera % 4,5ekoa, urteko KPIaren bermerik gabe. Eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekiko (GOFE) arrakalak ia ez dira murrizten: 5. taldean, 2024ko % 26,33tik 2026ko % 38,60ra igaro da (9.342,87 € gutxiago urtean), eta 1. taldean, berriz, 29.160,37 eurora iritsi da urteko. 2028rako aurreikusitako igoerak, hileko 10 eurokoak 4. taldearentzat eta 30ekoak 5. taldearentzat ia hutsaren hurrengoak dira.

 

 

Batasun sindikala

Halaber, ELAren eta CCOOren jarrera salatzen dugu, intersindikalaren ekintza-batasuna hautsi eta negoziazioa ekiparazioan inolako aurrerapausorik eman gabe itxi dutelako; baita xantaiazko jarreraz bere helburuak inposatu dituen patronalarena ere. Horrez gain, Gasteizko Udalak hilabeteak daramatza LABen eta ESKren aurkako zigor bat izapidetzen, grebarik ere egin ez zen egun batean "bide publikoa zikintzeagatik". Amaieraraino errekurrituko dugu.

Mezu argia bidaltzen diegu Administrazioei eta patronalari; ez LABek ez ESK-k ez dugu bermatuko pribatizazioan eta gure lan-eskubideen etengabeko prekarizazioan oinarritutako eredu bat.

 

Fase berri bat irekitzen da

Hitzarmen hau sinatzeak ez dakar gatazkaren amaiera, antolakuntza sindikal fase berri baten hasiera baizik. Akordio hau indarrean dagoen bitartean, borroka-dinamikak indarrean mantenduko ditugu, eta langile guztiak antolatzera gonbidatzen ditugu, hurrengo negoziaziora indar handiagoz iristeko.

Azkenik, azpimarratu nahi dugu LAB eta ESK sindikatuek zaintza-sistema publiko baterantz aurrera egiteko hartutako konpromisoa irmoa eta ukaezina dela. Jarraituko dugu eskatzen gizarte eskuhartzeko sektoreko langileak erabat ekiparatuak izan daitezen, eta helburu hori etorkizuneko negoziazio-prozesu guztien ardatz nagusi bihurtuko dugu. Gaur garai bat amaituko da, baina gure erabakiak bere horretan jarraitzen du: ez dugu etsiko zaintza-langile hauen lana behar bezala aitortu, baloratu eta merezi duten ordaina jasoko dutela bermatu arte. 

Borrokak aurrera darrai!
 

LAB - ESK

 

Arabako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenari uko egin diogu

LABek eta ESK-k uko egin diogu Arabako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenari eta ekiparazioaren bidean benetako aurrerapausuak exijitzen dizkiogu Aldundiari. Akordio… Irakurri

Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronalari negoziazioa desblokeatzeko eskatzen diogu

Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronala negoziazio-mahaia blokeatzeko egoerara eraman duela salatzen dugu. Ez dugu onartuko negoziazio kolektiboa baldintzak izozteko erabiltzen jarraitzea.… Irakurri

Azken uneko aurreakordioa Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenean

Zorionak eman nahi dizkiegu langile guztiei, iazko urte amaieratik akordio hau lortzeko etenik gabe borrokan aritu direlako. Akordio honek hobekuntza… Irakurri

Gasteizko Udalari esku-hartze sozialaren sektoreko gatazkaren konponbidean inplikatzea exijitzen diogu

Gasteizko Udalaren osoko bilkuran parte hartu dugu, Udalak negoziazioan inplikazioa har dezan eskatzeko. Izan ere, Arabako erakundeak dira pribatizatuta dagoen… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18