Eusko Jaurlaritza berriz ere enpresen alde kokatu da, langileok garen alderdirik ahulena defendatu beharrean. Gainera, bere erantzukizuna lausotzen eta bere konpromiso falta ezkutatzen saiatzen da. Langileei mobilizatzeko eta kaleak protestaz eta elkartasunez betetzeko deia egiten diegu.


« Bi lantegietako plantillak  mobilizatzea eta kaleak protestaz eta elkartasunez betetzea  beharrezkoa da »

 

2026ko otsailaren 13an, Trapagarango eta Amurrioko Tubos Reunidoseko enpresa-batzordeetako ordezkariak, sindikatuekin batera, Arabako Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin (Industria eta Lan Sailak) eta Trapagarango eta Amurrioko alkateekin izandako bilera batean izan ziren.

Bilera horretan, bi lantegietako plantillen ordezkariek egoeraren dramatikoa adierazi zuten: 301 pertsona kaleratu nahi dituzte, Zuzendaritzak aurkeztutako planaren arabera, eta enpresaren epe ertaineko etorkizunaren inguruko kezka sakona, altzairutegiaren itxierak haren bideragarritasuna arriskuan jartzen baitu.

 

Industria-planik gabe jarraitzen dugu

Era berean, jakinarazten dugu, gaur egun, enpresak ez duela informaziorik eman datozen urteetarako aurreikusitako industria-planari buruz. Otsailaren 9an aurkeztutako dokumentazioan kaleratzeko beharraz bakarrik hitz egiten da, baina ez da azaltzen zein helbururekin. Plantillen ordezkariek uste dute EEEak ez dituela konpontzen enpresaren benetako arazoak, eta, berriz ere, Zuzendaritzak plantillari egozten diola erantzukizuna, bere kudeaketa-ezintasuna onartu beharrean.

Langileek urteak daramatzate ahalegin handiak egiten: ERTE ugari jasan dituzte eta soldatak izoztu egin dituzte bost urtez. Hala ere, Zuzendaritzak agindutakoa gutxi edo batere ez du bete.

 

 

Eusko jaularitzaren erantzunkizun eza

Erakundeen aldetik, erantzuna izan da enpresaren arazoa bere zorraren bolumena dela eta bere etorkizuna enpresaren berregituraketa dela. Ikuspegi horretatik, Eusko Jaurlaritzak erantzukizunetik salbuetsi du bere burua, eta Gobernu zentralari helarazi dio arazoa, SEPIren bitartez 150 milioi euro jaso baititu. Egindako azterketaren arabera, inbertitzaile berriak sartzea da irtenbidea, eta Eusko Jaurlaritzak ezer gutxi egin dezakeela uste dute.

ESK-ren ustez, Eusko Jaurlaritzaren erantzunak bere erantzukizuna lausotzen eta urteetan lagundu duen egoera batean bere konpromisorik eza ezkutatzen saiatzen dira.

Beste behin ere, Eusko Jaurlaritza enpresen alde agertu da, alderik ahulena defendatu beharrean: langileak.

 

Borroka da bidea

ESK-n argi daukagu, Eusko Jaurlaritzari enpresari EEEa kentzeko presioa egin diezaiola eskatzeko, beharrezkoa dela bi lantegietako plantillak mobilizatzea eta kaleak protestaz eta elkartasunez betetzea.

Eta hor jarriko dugu, ESK sindikatutik, gure ahalegin guztia, argi geratu baitzaigu borroka egitea dagokigula.

 

Grebak ez du krisia eragin eta EEE-k ez zuen Tubos Reunidos salbatuko

Tubos Reunidosek CNMVri bidalitako 2026ko lehen seihilekoko emaitzek egoera larria baieztatzen dute; baina, aldi berean, Zuzendaritzak aspalditik datorren krisiaren zama Irakurri

Tubos Reunidos: langileok gainditu dugu; Zuzendaritzak suspenditu egin du

Ikasturte honetan kaleratzeak geldiarazi, altzairutegia defendatu eta logistika kanporatzea eragotzi dugu. Merezitako udako atsedenaren ondoren, erne jarraituko dugu, Konkurtso Administrazioak Irakurri

Tubos Reunidosek egutegiak aldatu nahi ditu “atzeko atetik”, hartzekodunen konkurtso betean

Tubos Reunidoseko ESK-ren atal sindikalak enpresak, lan-baldintzen funtsezko aldaketa legezko berme guztiekin izapidetu gabe, txanda eta egutegietan aldaketa kolektiboak ezarri Irakurri

Tubos Reunidoseko langileok etorkizunaren borroka kongresura eraman dugu

Tubos Reunidoseko langileok hartzekodunen konkurtsoari irtenbide industrial eta soziala emateko beharra defendatu dugu Diputatuen Kongresuan, gardentasuna, enpleguaren bermea eta erakundeen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10