Petronor-en 64 egun daramatzagu greban, baldintza justuak, osasuna eta segurtasuna defendatuz. Petronor-ek badaki hau epaitegitan ez dela konpontzen; negoziatzen konpontzen da.

 

« Petronorren aurrera eramaten ari garen  greba mugagabeak  zerikusia du lan-baldintza justuekin, osasunarekin eta operazioan segurtasuna izatearekin »

 

Azken asteotan, "pribilegiatutzat" jo gaituzte jendaurrean; gure lan-errealitatea karikaturaraino sinplifikatu dute eta gure eskaerak deslegitimatu dituzte horrela. Argi utzi nahi dugu: PETRONORen hitzarmenak jasotzen dituen eskubideak hor jasota egotearen arrazoia bost hamarkadako borroka sindikala dela, besterik ez. Ez dira zuzendaritzaren opari bat, zuzendaritzaren lehentasuna lantegiaren narriaduraren eta gure lan-baldintzen okertzearen kontura etekinak handitzea baino ez da eta.

 

Petronorren prestutasun falta

Petronorreko zuzendaritzak elkarrizketarako erakutsi duen prestutasun faltagatik gaude gaur hemen, auzitegietan, gure eskubideak defendatzen. Nahiz eta Batzordea etengabe negoziatzeko prest agertu den, zuzendaritzak behin eta berriz uste izan du bide judizialak konpondu egingo dituela alde sozialarekin dituen arazoak. Gatazkak konpontzeko prozesua beste batzuen esku uzteko jarrera hori ez da berria konpainia honetan: findegian lan egiten dugunok urteak daramatzagu jarrera hori pairatzen.

Adibideak ugari dira. Pandemian zehar, plantillak erantzukizun-eredu izan zen jarduerari eutsi egin zion bolada oso gogor horretan. Eta horri zuzendaritzak emandako erantzuna kostuak murrizteko diseinatutako ERTE bat izan zen, helburu bakar batekin:, etekinak handitzea, produkzioari eusten diotenen pentzura.

Joan den astean, ostera geratu zen agerian haien itxurakeria eta fabrikaren errealitatearekiko duten deskonexioa: zuzendaritza trantsizio energetikoari buruzko ekitaldi batera joan zen, eta harro agertu zen diru publikoz ordaindutako aurrerapenengatik. Baina benetan bultzatzen ari diren benetako trantsizio bakarra hau da: hitzarmenetik inposiziorako trantsizioa, eskubideen murrizketak eta lan-harremanen okertzea. Alde hori, jakina, ezkutatu egiten dute, eta kanpora begira barruan bizi dugunarekin zerikusirik ez duen irudi makillatu bat eman.

 

 

Lan-baldintza bidezkoak, osasuna eta segurtasuna

Fabrikan adierazi dugu eta gaur epaitegien aurrean berriro adierazi nahi dugu: Petronorren aurrera eramaten ari garen greba mugagabeak zerikusia du lan-baldintza justuekin, osasunarekin eta operazioan segurtasuna izatearekin. Eta hori -ondo baino hobeto dakitenez- ez da hemen konpontzen.

Ez da hemen konpontzen duela 63 egun erabaki genuelako greba-deialdia egitea, hain zuzen ere, ikusita alde sozialak irekitako bide judizialak amaiera zalantzagarria zuela mehatxu handi baten aurrean.

Ez da hemen konpontzen, lan-harremanaren okertzea ibilbide-orri jakin baten ondorio delako, eta hori soil-soilik indar kolektibotik geldiarazi daitekeelako.

Eta ez da hemen konpontzen, greba, finketaren lobby-ak MITECOri ezartzen dizkion muga guztien gainetik, eragina izaten ari delako. Eragin esanguratsua. Dagoen urduritasuna ikustea besterik ez dago.

 

Ostrukaren estrategia

Horren guztiaren aurrean, zuzendaritza-batzordeak eta Giza Baliabideetako arduradunek ostrukaren estrategiaren alde egin dute, eseri, beste alderdia aintzat hartu eta dagokion esparruan bidezko irtenbideak bilatu beharrean.

Petronorren zuzendaritzak erakutsi digunez, eskubideak borrokan konkistatzen dira, eta borrokan jarraituko dugu norabide horretan, zuzendaritza zentzuaren bidera ekarri arte.

 

Petronor-reko ENpresa Batzordea

 

Epaitegiak eskubideen murrizketetan atzera egitera behartu du Petronor

Epai hau langileen eskubideen garaipen argitzat jotzen dugu; izan ere, enpresak aurreko lan-baldintzetan birjartzera behartzen du, Petronorren historikoki aplikatu den Irakurri

Petronor-reko greba bertan behera uztea batzarretik pasatu gabe kritikatzen dugu

Greba mugagabea bertan behera uzteak (batzarretik pasatu gabe) ez du onurarik ekartzen langileentzat, eta ez die gatazkaren benetako arrazoiei heltzen; Irakurri

64 greba egun Petronor-ren

Petronor-en 64 egun daramatzagu greban, baldintza justuak, osasuna eta segurtasuna defendatuz. Petronor-ek badaki hau epaitegitan ez dela konpontzen; negoziatzen konpontzen Irakurri

Petronorreko langileek elkarrizketa gehiago eta prepotentzia gutxiago eskatzen diote enpresari

Petronorren 15 eguneko grebaren ondoren, langileek bere lan-baldintzetan justifikaziorik gabeko aldaketak, aparteko gehiegizko orduak, mantentze-falta eta negoziatzeari uko egiten dion Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5