Langile klasearen pobretzearen aurrean, lan eta gizarte baldintzen okertzearen aurrean, langileok ezin gara geldirik egon. Martxoaren 17an denok greba orokorrera!

« Soldatek, pentsioek eta gizarte-prestazioek ez digute bizitza duina bermatzen »
Krisiak krisi, sistema kapitalistak galerak sozializatzeko eta etekinak pribatizatzeko gaitasun izugarria erakutsi du. Berdin dio krisia osasunekoa, ekonomikoa edo belikoa... den. Emaitza beti bera da: gutxi batzuek poltsikoak betetzen dituzte klase herrikoien pobretzearen kontura.
Doikuntzak, edozein motatakoak direla ere, langile klaseari dagozkio beti, gure lan-eskubideak murriztuz, pentsioak murriztuz, gure beharretatik oso urrun geratzen diren lan-erreformak eginez edo erosteko ahalmena etengabe galduz.
Patronalak, bere aldetik, dakien gauza bakarra egiten du: edozein preziotan negozioa egiten. Erabat desorekatuta dagoen negoziazio kolektiboak eragotzi egin du soldatek azken urteetako inflazio bortitza konpentsatzea. Espainiako patronalek uko egin diete sistematikoki LGSren igoera guztiei, eta bai EAEkoak bai Nafarroakoak gauza bera egin dute euskal gehiengo sindikalak aldarrikatzen duen LGSrekin.
Patronalak langile-klaseari egiten dizkion eraso horiek ez lirateke posible izango Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren konplizitaterik gabe. Izan ere, gure eskubideak defendatu beharrean, CONFEBASKekin eta CENekin bat egin dute, Euskal Herrirako LGS propio bat eskatzen zuen IPErako bildutako 156.811 sinadurak aintzat hartu gabe. Maria Chiviteren Gobernuak tramitera onartu ez zuen bitartean, Pradalesekoak, PSE, PP eta VOXen botoekin, uko egin zion eztabaidari, bata zein besteak erakutsitako jarrera antidemokratikoa onartezina da.
Aberastasun gehiago esku gutxiagotan
Langileok pobretzen garen bitartean, korporazio, banku eta inbertsio-funts handiak etengabe gizentzen dituzte beren irabaziak. Inoiz halako aberastasunik sortu ez den planeta batean, gero eta esku gutxiagotan biltzen da, desberdintasunak sakonduz eta milioika pertsona pobreziara eta gizarte-bazterketara kondenatuz. Bazterketa-soziala normalizatzen duen gizarte-eredu bat inposatu nahi digute.
Langile klasearen pobretzearen eta lan eta gizarte baldintzen okertzearen aurrean, langileok ezin dugu zirkinik egin gabe geratu. Ezin dugu beste alde batera begira geratu gero eta baliabide ekonomiko gutxiago ditugunean eta hainbesteko ahaleginarekin lortu ditugun eskubideak galtzen ditugun bitartean. Langile klaseak argi utziko diegu guri ez badigu ematen bizitza duinak mantentzeko, haiei ezta, horregatik martxoaren 17an denok Greba Orokorrera!

« Erosketa egitea mundu guztiak ezin duen luxu batean bihurtu da »
Ez gara iristen
Bizi dugun egoera ez da behin behinekoa, ezta saihestezina ere; kontrara gehiengo sozialaren bizi-baldintzen aurrean gutxi batzuen onura lehenesten duten erabaki politiko eta ekonomikoek sortzen dute errealitatea.
Langile klasea ez bagara heltzen, gure miseriarekin onura ateratzen dutenak ere ez dira helduko. Martxoaren 17an Greba Orokorrera aterako gara sistema miserable bati aurre egitera, hain justu menpean eduki nahi gaituen sistemaren kontra.
Soldatek, pentsioek eta gizarte-prestazioek ez digute bizitza duin bat bermatzen. Lana daukagu eta ez gara hilaren amaierara iristen. Bizitza osoan zehar lan egin ostean gure pentsioekin ez gara heltzen. Premia gehien dugunean, gizarte-prestazioak ez gaituzte pobreziattik ateratzen.
Erosketak egitera joatea, denok ordaindu ezin dugun, luxu bat bihurtu da, eta oraindik ahal dutenek gorriak ikusten dituzte ahaleginean ez hondatzeko.
Etxebizitza eskuratzea pribilegioa da. Etxebizitza, etxebizitza falta, desberdintasunaren ardatz nagusi bihurtu da; gazteenei eragiten dien diziplina-mekanismo sozial bat. Askok eta askok non bizi ez dugun bitartean, sistemak pisu turistiko, hotel eta pisu hutsez betetako herri eta hiriak inposatzen dizkigu.
Ondasunak eta aberastasuna, mota guztietakoak, soberan daude, baina gutxi batzuen esku.
Nafarroako zein EAEko fiskalitateak desberdintasunak ez zuzentzeaz gain, pobrezia kronifikatu eta egiturazko bihurtzen du.
Emakumeak, gazteak eta migratzaileak alboratzen ditugu, bazterkeriara eta pobreziara kondenatuak izateko. Ez gaituzte engainatzen, denak ez gara berdinak; desberdintasunak klase eta genero aurpegia du.
Ezin dugu esplotazio, menderatze eta desberdintasun-sistema anizkoitz hau ontzat eman.
Zerbitzu publikoak desegiten dituzte, ahal gehiena pribatizatzen dute, gure bizitzak prekarizatzen dituzte, gure soldatak murriztu eta ondasunik funtsezkoenak garestitzen dituzte, ekonomia militarizatuz diru publikoaren kopuru ikaragarriak gerretan xahutzen dituzten bitartean.
Gutxi batzuek poltsikoak betetzen dituzten bitartean, herri klaseak beren ideologia faxistekin aztoratzen dituzte.- Etsaia gure lagun eta lagunak direla sinets dezagun saiatzen dira, bat hilaren amaierara iristeko ez izatearen errua zu norbera baino okerrago dagoen beste batek duela esanez. Jakin ondo dakigu, ordea egoera honen erantzule bakarra sistema kapitalista kriminal hau dela, eta euren politikekin sostengatzen dutenek.
Herritarrek bizi diren gizartean parte hartzeko betebeharra eta eskubidea dugu. Gustuko ez duguna eragin eta aldatzeko, bizitzea merezi duen bizitza duin baten alde aldarrikatu eta borrokatzeko,eskubidea dugu baita horretarako eskura ditugun tresnak erabiltzeko erei Chivitek eta Pradalesek, euren jarrera erabat antidemokratikoarekin, parte-hartze politikoa ukatu digute herritarrei. Ezin dugu onartu Gutxieneko Soldata propioaren aldeko HELak blokeatu izana. Ez digute hitz egiten utzi sufritzen ari garen pobretzeari buruz eta LGS propio baten beharrari buruz; bada oraingoan bai argi eta ozen garbi esango diegu:
Martxoaren 17an GREBA OROKORRA. Arrazoiak eta gogoa soberan ditugu!
Pobretzearen aurka, martxoak 17, greba orokorra
Gutxieneko soldata propio baten aldeko protestak Eusko Jaurlaritza, EAJ eta PSE-EEren egoitzen aurrean
Eusko Jaularitza, Confebask-en interesen bozeramailea
138.495 sinadura jaso ditu Herri Ekimen Legegileak Gutxieneko Soldata propio baten alde
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5










