CEAR Bizkaia enpresako langileok lortu dugu Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren hitzarmena aplikatzea, plantillaren lan-baldintzak hobetuz, zegoen soldata-arrakala murriztuz eta murrizketei amore eman gabe.


«  Langileen Batzarrak  modu zabalean berretsi du akordioa »

 

Akordioa deskargatu »

 

Hainbat hilabetez negoziatzen aritu ondoren, eta ESK-ren laguntzarekin, CEAReko Bizkaiko langileok akordio bat lortu dugu entitatearekin Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren hitzarmena aplikatzeko eta telelanerako dugun eskubideari eusten. Langileen Batzarrak era zabalean berretsi du akordio hori, elkarrekin posible zela frogatuz.

Akordio hau ospatzen dugu, plantillaren lan-baldintzak hobetzen dituelako, soldata-arrakala murrizten duelako eta ez diegulako CEARek Bizkaiko plantilla zigortu nahi zituen murrizketei amore eman.

 

Parekatzea, publiko egin aurreko urratsa

Bizkaiko CEAReko plantilla aktiboki parte hartu genuen Esku-hartze Sozialeko Hitzarmenaren borrokan eta azken negoziazioan, eta, orain, plantillari hitzarmena aplikatzea lortuta, konprometituago gaude sektore osoaren baldintzak hobetzeko borrokan, publifikaziorantz jotzera, hurrengo hitzarmenean parekatzearekin lehen urratsa emanez.

Sektore indartsu bat behar dugu, zaintza profesionalizatuen arloan aritzen diren pertsonen lan-baldintzak hobetzearen alde borrokatuko duena, horrela gure lanari eta borrokarako konpromisoari eusteko, lan egiten dugun pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko.


Borrokatzeak merezi du. Gora langileon borroka!

 

Arabako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenari uko egin diogu

LABek eta ESK-k uko egin diogu Arabako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenari eta ekiparazioaren bidean benetako aurrerapausuak exijitzen dizkiogu Aldundiari. Akordio… Irakurri

Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronalari negoziazioa desblokeatzeko eskatzen diogu

Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronala negoziazio-mahaia blokeatzeko egoerara eraman duela salatzen dugu. Ez dugu onartuko negoziazio kolektiboa baldintzak izozteko erabiltzen jarraitzea.… Irakurri

Azken uneko aurreakordioa Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenean

Zorionak eman nahi dizkiegu langile guztiei, iazko urte amaieratik akordio hau lortzeko etenik gabe borrokan aritu direlako. Akordio honek hobekuntza… Irakurri

Gasteizko Udalari esku-hartze sozialaren sektoreko gatazkaren konponbidean inplikatzea exijitzen diogu

Gasteizko Udalaren osoko bilkuran parte hartu dugu, Udalak negoziazioan inplikazioa har dezan eskatzeko. Izan ere, Arabako erakundeak dira pribatizatuta dagoen… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18