INDESA-ren hitzarmen kolektiboa sinatu da 2024-2027 aldirako, ia 5 urtez hitzarmen kolektiboa berritu gabe egon ondoren. Borrokatzeak merezi du!

 

« Langileen borrokarik gabe, ez genukeen  hitzarmen honetako hobekuntzarik  izango »

 

INDESA enplegu-zentro bereziak, Arabako Foru Aldundiaren merkataritzako sozietate publikoak, 750 pertsona finko eta aldi baterako beste 300 pertsonari ematen die lana, desgaitasunen bat dutenak edo gizarte-bazterkeriako egoeran daudenak eta lan-merkatu arruntean lana aurkitzeko zailtasunak dituztenak, ia 5 urte zeramatzan hitzarmen kolektiboa berritu gabe.

2020an hasi zen COVID-19aren pandemia, INDESAko langileei bereziki eragin ziena, eta hitzarmen kolektiboaren negoziazioa geldiarazi zen. Negoziazio-mahaia berriro martxan jarri zenean, enpresaren zuzendaritzaren borondaterik eta eskaintzarik ezak, une horretan Emilio Sola Gizarte Ongizateko foru diputatua buru zela eta José Luis Alonso Quilchanoren kudeaketarekin, negoziazioaren paralisia ekarri zuen, eta enpresa batzordeak hitzarmen duin baten alde mobilizatzeko erabakia hartu zuen.

 

Mobilizaioak eta borroka

ESKn argi daukagu, 2023ko udaberri eta uda osoan mobilizazioak eta egindako borroka izan dira INDESAko zuzendaritza berria hitzarmen honetan zehaztu diren hobekuntzak negoziazio mahaira ekartzera behartu dutenak. Langileen borrokarik gabe ez genuke lortuko zuzendaritza berria negoziatzera esertzea hobekuntza zehatzak eskainiz, eta hobekuntza horiek hitzarmen honetan islatu dira.

Uztailean aurreakordioa lortu zen, eta enpresako langileek berretsi behar zuten. Irailean hainbat egunetan batzarrak antolatu dira lantokietan, eta langileen gehiengoak (% 80a) akordioaren testuari babesa eman du.

 

Hitzarmenaren neurri batzuk

Hitzarmenak 4 urteko indarraldia du, eta lanaldia 20 orduan murriztuko da, eta 1613 ordura helduko da hitzarmenaren bukaeran, norberaren aukerako egun bat gehiago, 6 egun guztira, eta 4 egun arte antzinatasunagatik, 10 ordu ordainduak batzarretarako, gastu medikoetarako laguntza 200€ arte langile bakoitzeko, eskubide sindikalen hobekuntza, kalitate-osagarri bat 744€ eta 984€ urtean A eta B langile espezialisten kategorientzat, plantillaren gehiengoa.

Aurreko baldintzak mantentzen dira enpresak nabarmen okertu nahi zuen aldi baterako ezintasun-osagarrian, eta ibilgailuak gidatzeari, jaiegunei eta ekitaldi bereziei buruzko beste hobekuntza batzuekin batera, antzinatasun-plusa berreskuratzen da, 2004ko hitzarmena sinatzean uko egin zitzaiona, non ESK-k ez baitzuen ordezkaririk. Hitzarmen honetan, datorren urteko urtarriletik aurrera hirurtekoak sartzea adostu da.

 

Aurrerapausua

ESK-k uste dugu hitzarmena aurrerapauso bat dela, lanpostuen balorazioaren berrikuspenaren bidez soldata-desberdintasunak zuzentzeko konpromisoa jasotzen duela, sustapenen kontrol hobea aurreikusten duela, gardenagoa, aldi baterako sustapenetarako lan-poltsak sortzeko konpromisoarekin.

Testuinguru horretan, akordioa positibotzat jotzen dugu, baina onartu behar dugu administrazio oso gogor bat dugula aurrean beheko kategoriekin, eta eskuzabala goiko lanpostuekin, gastu soziala langile gehienen bizkar ordainarazi nahi duena. Berriro diogu lortutakoa Arabako Foru Aldundiaren politika neoliberalen aurrean langileek egindako borrokaren emaitza dela.

Gainerako administrazioekiko tratu-berdintasuna aldarrikatzen jarraitzen dugu, eta orain arte bezala egingo dugu, INDESAko langile guztiekin batera.

 

Gasteizko Udalari esku-hartze sozialaren sektoreko gatazkaren konponbidean inplikatzea exijitzen diogu

Gasteizko Udalaren osoko bilkuran parte hartu dugu, Udalak negoziazioan inplikazioa har dezan eskatzeko. Izan ere, Arabako erakundeak dira pribatizatuta dagoen Irakurri

Arabako esku-hartze sozialako patronalak oraindik ez dio erantzun sindikatuen proposamenari

Patronalari exijitzen diogu behingoz benetako borondatea erakuts dezala akordioa lortzeko eta sektoreko langileen aldarrikapenei erantzungo dien testu bat ekar dezala; Irakurri

Arabako eskuhartze soziala: negoziazioak aurrera egiten ez badu, ekainaren 25ean greba

Lucho Royero zinegotziaren faltsukeria eta mututasuna salatzen ditugu, eta iragartzen dugu hilaren 23ko negoziazio mahaian aurrerapausorik ematen ez bada beste Irakurri

Arabako esku-hartze sozialaren patronalaren zekenkeriaren aurkako kanpaldia eta mobilizazioak

Patronalaren proposamen urrien eta instituzioen inplikazio faltaren aurrean, Arabako esku-hartze sozialerako hitzarmenduin baten aldeko borrokak aurrera jarraitu du asteburu honetan Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17